adierazgailu
- Teknologia orokorra
- en indicator
- es indicador
- fr indicateur
adierazgailu
- ca dispositiu m indicador
- de Anzeigevorrichtung f
- en indicator system
- es dispositivo m indicador
- fr dispositif m indicateur
- gl dispositivo m indicador
- it dispositivo m indicatore
- pt dispositivo m indicador
- sin.indikatzaile
- ca instrument m indicador
- de Anzeigeinstrument n; Anzeiger m
- en indicator
- es instrumento m indicador
- fr instrument m indicateur
- gl instrumento m indicador
- it strumento m indicatore
- pt instrumento m indicador
adierazgailu
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
Wikipediako bilaketara joan
SARRERA DESBERDINA:
Adierazpen-askatasun
Adierazpen askatasuna pentsamendu, ideia eta iritziak, ahoz, idatziz edo beste era batera adierazi eta hedatzeko askatasunari deritzo eta honako hau da babesten duena:
Eskubide hori Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaz[1] (GEAU) gain, herrialde gehienetako konstituzioek ere jaso dute. GEAUko 19. artikuluak dioenez, “Gizabanako guztiek dute iritzi -eta adierazpen askatasuna. Eskubide horrek barne hartzen du erlijioa eta sinismena aldatzeko askatasuna eta bakoitzaren iritziengatik inork ez gogaitzeko eskubidea, ikerketak egitekoa eta informazioa eta iritziak mugarik gabe eta nolanahiko adierazpidez jaso eta zabaltzekoa.” Gainera, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren 19.3 artikuluan jasotzen da “eskubide horren egikaritzak eginbehar eta ardura bereziak” eskatzen dituela eta “Ondorenez, eskubide horren egikaritzak murrizketa batzuk izan ditzake; aitzitik, legeak esanbidez finkatu beharko ditu horiek eta halakoak beharrezkoak izan beharko dira: a) Enparauen eskubideak nahiz izen ona errespetatzea ziurtatzeko; b) Segurtasun nazionala edo ordena publikoa babesteko edo osasun nahiz moral publikoak babesteko.”
Beraz, adierazpen askatasuna ez da guztiz absolutua eta ezarri ohi zaizkion muga arruntenak difamazio, kalumnia, lizunkeria, pornografia, sedizio, informazio sailkatu, egile eskubideen urraketa, sekretu komertzial, elikagaien etiketa, konfidentzialtasun-akordio, pribatutasunerako eskubide, segurtasun publiko eta zinaustearekin daude lotuta.
Adierazpen askatasunak izaera bikoitza duela esan daiteke; batetik, norbere esparruan, gizakiaren duintasunarekin eta tratu bera izateko eskubidearekin lotzen dena. Eta bestetik, politika-esparruan, izan ere, askatasun horren gauzatzetik, besteak beste, datorkigu benetako demokrazia. Horrenbestez, askatasuna ez da gizakiaren oinarrizko eskubidea soilik, oinarrizko erakunde politiko baten onartze eta bermea ere bada; eta hori, aniztasun politikoa, gure zuzenbide-antolamenduaren oinarrizko balio izateaz gain, estatu demokratikoaren ezinbesteko baldintza ere bada[2].
Konstituzio Auzitegiaren esanetan, askatasun hau gauzatzeko beharrezko da “herri-komunikazio librea, horren faltan, Konstituzioan onartzen diren eskubide batzuk benetako edukirik gabe geratuko liratekeelako”, eta gainera “gizarte librerik ez badago, herri subiranotasunik ere ez dago”.
Adierazten den horrek adierazpen askatasunaren babesa duen ala ez jakiteko, hiru bide erabili ohi dira, hirurak aldi berean erabili beharrekoak direnak:
Kontuan izan behar dugu kritikatzeko askatasuna ere askatasun honen edukiaren barnean dagoela, nahiz eta kritika hori zakarra, mingarria edo hartzailea haserretzeko bestekoa izan; hala eskatzen du eta gizarte demokratiko batean oinarrizkoa den tolerantziak.
Askatasun hau guztiz babestuta dago eta ezein eratako aurre-zentsura debekatzen da, baita salbuespen-egoeretan ere. Adierazpen askatasunak edozein ideia edo iritzirako askatasuna babesten du; hau da, ekintza bera batetik, eta adierazitakoa bestetik. Halaber, ideiak eta iritziak adierazteko eta zabaltzeko jarduerak libre izan behar du; ez dago aurrez trabarik jartzerik, ez estatuaren aldetik eta ezta partikularren aldetik ere.
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 19. artikulua:
“Gizabanako guztiek dute eritzi-eta adierazpen askatasuna. Eskubide horrek barne hartzen du erlijioa eta sinismena aldatzeko askatasuna eta bakoitzaren eritziengatik inork ez gogaitzeko eskubidea, ikerketak egitekoa eta informazioa eta eritziak mugarik gabe eta nolanahiko adierazpidez jaso eta zabaltzekoa.”
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren [3]19. artikulua:
“1. Edonork du iritziak emateko eskubidea, inolako trabarik izan gabe.
2. Pertsona guztiek dute adierazpen askatasunerako eskubidea; eskubide horretara biltzen da era guztietako informazioak eta ideiak bildu, jaso eta zabaltzeko askatasuna, mugak kontuan hartu gabe, ahoz, idatziz edo inprimatuta, modu artistikoan edo eurek aukeratutako beste edozein prozedura baliatuta.
3. Artikulu honetako 2. paragrafoan jasotako eskubide horren egikaritzak eginbehar eta ardura bereziak eratortzen ditu. Ondorenez, eskubide horren egikaritzak murrizketa batzuk izan ditzake; aitzitik, legeak esanbidez finkatu beharko ditu horiek eta halakoak beharrezkoak izan beharko dira:
a) Enparauen eskubideak nahiz izen ona errespetatzea ziurtatzeko;
b) Segurtasun nazionala edo ordena publikoa babesteko edo osasun nahiz moral publikoak babesteko.”
Espainiako Konstituzioaren 20. artikulua[4]:
“1. Aitortzen eta babesten dira honako eskubide hauek:
a) Pentsamenduak, ideiak eta iritziak libreki adieraztea eta zabaltzea, hitzez, idatziz nahiz beste edozein bidez..”
Adierazpen askatasunak lotura handia du prentsa-askatasunarekin, edozein hedabidetatik egiazko informazioa komunikatu eta jasotzeko eskubidearekin, alegia. Azken honen barruan, esan daiteke bi eskubide daudela: komunikatzeko eskubidea batetik eta egiazko informazioa jasotzekoa bestetik. Eskubide hau, eskubide den heinean, muga ere bada; izan ere adierazten den informazio horri egiazkoa izatearen baldintza ezartzen zaio; betiere, komunikatzaileak gezurra dela jakin badaki. Ondorioz, hedabide batek argitaratutako informazioak eskubide honen babesa jasoko du, nahi eta, norbaiten ohorea urratzeko gai diren datu faltsuak erabili. Hori bai, informazio-emaileak gezurra nahita adierazi duela frogatzen ez bada.
Aurreko eskubidearen berme nabaria aurre-zentsuraren debekua da, debeku absolutua dena. Aurre-zentsura deritzo emaitza sortu edo hedatu baino lehen egiten denari, baimena eskatuz egiten denari (ez baita baimenik eskatu behar zerbait argitaratzeko) eta baimen hori edukiaren azterketa ofizialaren ondorio izateari.
Bestalde, bada eskubide bat informaziorako eskubideari (ez iritzirako eskubideari) muga jartzen diona: zuzenketarako eskubidea. Eskubide horrek komunikabideetan agertzen diren informazioen zuzenketa onartzen du, baldin eta informazio horiek kaltegarriak badira. Gainera, zuzenketa lehenengo informazioak izan zuen pisu berarekin egin behar da.
Adierazpen askatasunerako eskubideak lotura estua du beste hainbat eskubiderekin eta mugak ezarri dakizkioke beste eskubide horiekin liskarrean sartzean. Honako hauek dira adierazpen askatasunari ezartzen zaizkion mugak:
Aro digitalak eta Internetek esparru horien barruan adierazpen askatasunari buruzko hausnarketa berriak egiteko beharra ekarri dute, eta egungo demokrazietarako hain funtsezkoa den adierazpen askatasunaren muga berri horiek non dauden aurkitu behar da. Izan ere, batzuetan, adierazpen askatasuna beste eskubide batzuen babesarekin gatazkan sartu eta mugatu egiten denean, zentsuran erortzeko arriskua dago.
Interneten adierazpen askatasunaren mugei buruz hitz egiteak ia automatikoki zentsuran pentsarazten digu; eta, neurri batean, egia izan daiteke. Egia izan daiteke administrazio eta botere publikoek, zibererasoen mehatxuekin, pirateria digitalarekin, fake newsek eragiten duten desinformazioarekin amaitzeko ahaleginean, hartzen dituzten neurriak askatasun mugatzaileak izatea.
Horregatik, onargarria denaren eta ez denaren arteko oreka hori aurkitzea da egungo erronka handienetako bat; izan ere, mundu errealean gertatzen den bezala, dena ez da baliozkoa eta legitimoa Interneten, eta adierazpen askatasuna babestu behar bada ere, beste eskubide batzuk ere babestu behar dira.
Ikus Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 19. artikulua.