Lege-oharra

Identifikazio-datuak

Webgune hau (trenhiztegia.eus) Bizkaiko Garraio Partzuergoa, CAF, Euskal Trenbide Sarea, Euskotren eta Metro Bilbao enpresa eta erakundeen jabetzakoak dira. Alabaina, webgunearen diseinua eta alderdi grafikoa Elhuyarrenak dira, eta ezingo da erabili honen baimen edo oniritzirik gabe.

Bizkaiko Garraio Partzuergoa; IFK: G48108203; helbidea: Ugasko, 5 bis, 1. solairua- 48014 Bilbo, Bizkaia.

CAF; IFK: A20001020; helbidea: Jose Miguel Iturrioz kalea 26, 20200 Beasain, Gipuzkoa.

Euskal Trenbide Sarea; IFK: S0100001G; helbidea: San Vicente, 8 - Albia I Egoitza – 14. eta 15. solairuak, 48001 Bilbo, Bizkaia.

Euskotren; IFK: A48136550; helbidea: Atxuri 6, 48006 Bilbo, Bizkaia.

Metro Bilbao; IFK: A48541957; helbidea: Navarra 2, 48001 Bilbo, Bizkaia.

Elhuyar Fundazioa; IFZ: G20780896; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan: F134 zenbakia; Euskal Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkapeneko Erregistroan: 02686 zenbakia; helbidea: Zelai Haundi kalea, 3, Osinalde industrialdea, 20170 Usurbil, Gipuzkoa.

Datu pertsonalen babesa

- ZURE DATUEN ARDURADUN

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua) ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu zuk emandako datu pertsonalak ELHUYAR FUNDAZIOAk tratatuko dituztela Bizkaiko Garraio Partzuergoak, CAFek, Euskal Trenbide Sareak, Euskotrenek eta Metro Bilbao enpresak.

- TRATAMENDUAREN XEDEA

Iruzkinen edo proposamenen formularioen bidez emandako datu pertsonalak eskatzailearekin komunikatzeko erabiliko dira. Bestalde, emandako datu pertsonalak beharrezkoak dira interesdunak eskatutako zerbitzua berme guztiekin eman ahal izateko, eta xede hauekin erabiliko dira: egindako iruzkin eta proposamenak erantzutea.

- ZENBAT DENBORA GORDEKO DIREN

Emandako datu pertsonalak gordeko dira harik eta interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak direla aurreikusi arte.

- ERABILTZEKO LEGITIMAZIOA

Harremanetarako datuak ematean interesdunak adierazten duen adostasuna da datuak tratatzeko lege-oinarria.

- HARTZAILEAK

Aurreikusitako xedeak betetzeko, datuak Elhuyar taldeko enpresei (Elhuyar Fundazioa, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa SL eta Elhuyar Zubize SL) jakinarazi ahal izango zaizkie.

Europako Esparru Ekonomikotik kanpo, herrialde, eskualde edo sektore jakin batzuei baino ezingo zaizkie jakinarazi datuak: Europako Batzordeak babes-maila egokia eskaintzen dutela onartu eta haien inguruko erabaki bat hartu duenean; helmugan datuek izango duten babesaren inguruan bermeak eskaini dituztenean; eta salbuespenetako bat aplikatzen denean, zeintzuen bidez aukera baitago datuak babes-berme egokirik gabe transferitzeko, datuen titularraren interesekin edo interes orokorrekin lotutako beharragatik.

- ESKUBIDEAK

Pertsona orok du eskubidea bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, datuen erabilera mugatzeko, aurka egiteko edo beste norabait eramateko. Horretarako, trenhiztegia@elhuyar.eus helbidera mezu bat bidali besterik ez da egin behar, baliatu nahi den eskubidea adierazi, eta NANaren kopia edo identifikatzeko balio duen beste dokumenturen baten kopia erantsi.

Halaber, adierazitako adostasuna une oro bertan behera uzteko eskubidea du. Baimena ukatzeak ez du inolako eraginik izango baimena ukatu aurretik egindako erabileraren zilegitasunean.

Eskubidea du erreklamazio bat jartzeko kontrol-agintariaren aurrean, baldin eta uste badu bere eskubideak urratu direla bere datu pertsonalen babesari dagokionez.

Webgunea erabiltzeko baldintzak

Webgunearen bidez erabiltzaileak bere datuak eman behar baditu, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna. Erabiltzaile-izena eta pasahitza ematen bazaizkio, horiek arduraz erabili beharko ditu eta isilpean gorde, zerbitzu berezietarako dituen abantailez modu egokian baliatu ahal dadin.

Oro har, webguneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraiki erabiltzeko betebeharra du erabiltzaileak, besteak beste, edukiak merkataritza-xedeetarako ez erabiltzeko, edukiak ez aldatzeko eta fede onaren aurkako jardueretan ez erabiltzeko.

Jabetza intelektual eta industriala

Bizkaiko Garraio Partzuergoa, CAF, Euskal Trenbide Sarea, Euskotren eta Metro Bilbao enpresen jabetzako edukia Creative Commons lizentziapean dago, “Aitortu – EzKomertziala – LanEratorririkGabe (by-nc-nd)” lizentziapean, eduki grafikoa salbu. Eduki grafiko guztiak copyrighta du, eta Euskal Trenbide Sarea, Euskotren eta Metro Bilbao enpresen jabetzakoa da .

Aintzatespena (Attribution): Lizentziak baimendutako obraren edozein ustiapenetan jatorrizko egilea nor den aitzatetsi edo aitortu beharko da.

Ez Komertziala (Non commercial): Obraren ustiapena erabilpen ez komertzialetara mugatua dago.

Obra Eratorririk Gabe (No Derivate Works): Obra ustiatzeko baimenak ez dakar obra eratorri bat sortzeko eraldaketa eskubiderik.