aerosorgailu

aerosorgailu

  • Teknologia orokorra
  • sin.haize-sorgailu
  • en aerogenerator
  • es aerogenerador; generador eólico
  • fr aérogénérateur

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Haize-sorgailu

Haize-sorgailuak edo aerosorgailuak[1] (batzuetan sorgailu eolikoak) haizearen energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen duen gailuak edo makinak dira. Funtsean, haizeak abiarazten duen turbina batek (turbina eolikoa) mugitzen duen sorgailu elektriko bat litzateke.
Aurrekari zuzena haize-errotak dira, antzinean putzuetatik ura ateratzeko edo zerealak txikitzeko erabili oi ziren makinak.
Haizearen energia zinetikoak errotore-helize bati ematen dio energia eta palen aerodinamikari esker, biraka jartzen du errotorea, energia mekaniko bilakatuz. Biraka dabilen errotoreak sorgailu elektriko baten errotorea birarazten du, kutxa biderkatzaile batetik igaro ostean. Sorgailuak modu alternoan sortzen du elektrizitatea maiztasun irregularrean, sareratzea ezinezkoa izanik. Horregatik, KA/KZeko bihurgailu baten bidez korronte zuzenera bihurtzen da, gero, beste KZ/KA bihurgailu baten bidez, korronte alternora bilakatzeko. Azken pausu honetan, sarera injektatu ahal izateko maiztasun zehatz bat ezartzen zaio.
Aerosorgailuak bakarka lan egin dezakete, modu isolatu batean, edo taldeka, parke eolikoetan edo jenerazio eolikoen plantetan.
Aerosorgailu mota ezberdinak existitzen dira eta potentziaren arabera, errotazio ardatzaren disposizioaren arabera, sorgailuaren arabera... sailkatzen dira.
Bideragarritasun ekonomikoa frogatu ondoren, haize-energia gero eta ezagunagoa bihurtzen ari da gaur egun. Energia elektrikoa modu garbian eta banatuan sortzeko garatutako teknologia da, eskaria hazi egin zelako eta erregai tradizionalen eremuan gero eta egoera geopolitiko konplexuagoa zegoelako.
Haize-sorgailu elektrikoak XX. mende erditik aurrera erabiltzen hasi ziren landa-eremuetako etxe bakartuetan.

Wikipediako bilaketara joan