Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
Nahi baduzu, proposamena bidali.
- ca atenuació f
- de Dämpfung f; Signalabschwächung f
- en attenuation
- es atenuación f
- fr atténuation f; affaiblissement m
- gl atenuación f
- it attenuazione f
- pt atenuação f
ahultze
- ↑ a b Lakarra, Joseba A.; Manterola, Julen; Segurola, Iñaki. (2019). Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200). Euskaltzaindia, 353-354. or. ISBN 978-84-946477-8-9...
- ↑ (Gaztelaniaz) Lakarra, Joseba A.. (2002). «ETIMOLOGIAE (PROTO)UASCONICAE LXV» in Artiagoitia, Xabier; Goenaga, Patxi; Lakarra, Joseba A. ERRAMU BONETA: FESTSCHRIFT FOR RUDOLF P. G. DE RIJK. Euskal Herriko Unibertsitatea, 433. or. ISBN 84-8373-406-0..
- ↑ Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.
- ↑ Azkue, Resurrección María. (1905). Diccionario vasco-español-francés = Dictionnaire basque-espagnol-français. .
Wikipediako bilaketara joan
SARRERA DESBERDINA:
Ahuntz
Ahuntza (emea) edo akerra (arra) (izen zientifikoa: Capra aegagrus hircus) ugaztun hausnarkari bat da, Caprinae subfamiliakoa, Capra aegagrus basahuntzaren subespezie etxekotua. Kumeei, berriz, antxume, aume edo ahuña deritze. Azienda xehetzat hartuta dago, ardiak eta txerriak bezala.
Gizakiak ahuntzengandik elikagaiak eskuratzen ditu: esnea eta haragia. Esnea zuzenean har dezake, edo esneki landu gisa (gazta, jogurta...).
Emearen izena, aitzineuskaraz,[1] *ha(n)-huntz berreraiki du Lakarrak[2] (non *han 'animalia' eta huntz landare-izena ikusten dituen). Mitxelenak, Anuntzibai toponimoan oinarrituta, anuntz[3] proposatu zuen.
Kumearen izenei dagokienez,[1] antxume da hedatuena, eta ahuntz-ume du jatorrizko forma (Axularrek eta Etxeberri Sarakoak erabili zuten). Euskararen bazterretako hizkeretako aldaerek iradokitzen dute, ordea, ahuntz-en bukaerako -tz geroago gehitutako morfema dela (ikus halaber beltz):
Azkueren arabera, esaterako, Erronkarin aiñe/a nahiz aiñume erabiltzen ziren.[4]
Hauek dira gaur egun ahuntz gehien dituzten herrialdeak:
· Txina : 173.000.000.
· India : 124.500.000.
· Pakistan : 52.800.000.
· Sudan : 40.000.000.
· Bangladesh : 34.500.000.
· Nigeria : 27.000.000.
· Iran : 26.000.000.
· Indonesia : 12.450.000.
· Tanzania : 11.700.000.
· Kenia : 11.000.000.
Euskal Herrian bertako bi ahuntz arraza daude: ahuntz azpigorria eta piriniotar ahuntza. Haiez gain, kanpoko beste arrazetako etxeko ahuntzak daude ere esne eta haragitarako.
Akerra sarri agertzen da herri sinesmenetan, baita Euskal Mitologian ere, Akerbeltz izenarekin. Gainera, Euskal Herrian zein Pirinio guztian ohikoa izan da aker beltzak edukitzea artalde zein ukuiluetan gainontzeko abereak babesteko.
Kristauentzat, Deabru beraren berraragiztatzea da, eta apaizek sorgin eta aztiak jazarri dituzte Akelarreetan era guztietako gehiegikeria sexualak egitearen salaketapean. Egun zera uste da berriz, Akerbeltza antzinako jainko bat zela, abereen babeslea. Akerraren inguruko gurtza hau gainera Europako beste zenbait lekuetan ere eman da. Akerbeltz honen inguruko zenbait sinesmenek gaur egun arte iraun dute.