akreditazio

akreditazio

  • Erakundea
  • en acreditation
  • es acreditación
  • fr accréditation

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Akre (Israel)

Akre edo, antzina, Donibane Akrekoa[1] (hebreeraz: עַכּוֹ‎ʻAkkō; arabieraz: عكّا‎ʻAkkā), Israelgo hiri bat da, Iparraldeko barrutian dagoena. Mediterraneo Itsasoaren kostaldean, Haifako badian, dago. Hirugarren Gurutzadan Donibane Akrekoa izena hartu zuen. Bahaismoaren hiririk sakratuena da.
Erdi Aroan Gurutzatuen garrantzi handikoa gotorlekua izan zen San Joan Akrekoa. Gurutzatuek azkeneko aldiz galdu zutenean, 1291. urtean, bukatu zen gurutzatuen Palestinako egonaldia[2]. Berengaria Nafarroakoa infanta bertan bizi zen Rikardo I.a Ingalaterrakoa bere senarra Palestinan izan zen bitartean.
Burdin Aroan, Akre politikoki eta kulturalki Feniziarren hirietako bat zen[3]. Itun Zaharraren Epaileen liburun, Akko israeldarrek kanaandarrengandik konkistatu ezin izan zuten lekuen zerrenda batean agertzen da[4]. Geroago Asherren leinuaren lurraldearen barruan aipatzen da[5], eta, geroago, erromatar garaian, Flavio Joseforen kroniken arabera, Salomon erregearen gobernadore probintzialetako batek agintzen zuen. K.a. 725 inguruan, Akre Sidon eta Tirorekin elkartu zen Shalmanasar V. enperadore neoasirioaren aurkako matxinada batean[3].

  • Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  • Lur entziklopedietatik hartua.
  • a b (Ingelesez) Becking, Bob. (1992). The Fall of Samaria: An Historical and Archaeological Study. Brill, 31–35 or. ISBN 90-04-09633-7..
  • Epaileak 1:31.
  • Gatgounis, George J. II. (1997). «The role of the philistines in the hebrewBbible» Teresianum 48 (1997/1): 373-385..
  • Comune di Pisa. Pisa – Official Sister Cities. .
  • www.ville-larochelle.fr. La Rochelle: Twin towns. .
  • © 2008 Urzędu Miejskiego w Bielsku-Białej. Bielsko-Biała – Partner Cities. .
  • Wikipediako bilaketara joan