akustika

akustika

  • Teknologia orokorra
  • en acoustics
  • es acústico; acústica
  • fr acoustique

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Akustika

Akustika soinua, infrasoinua eta ultrasoinuak aztertzen dituen fisikaren adarra da, hau da, materian zehar (solido zein likido edo gas; ezin dira hutsean hedatu) hedatzen diren uhin mekanikoak, eredu matematiko eta fisikoez baliatuta. Akustikak, praktikan, soinuaren produkzio, transmisio, biltegiratze, hautemate eta erreprodukzioak ikasten ditu. Ingeniaritza akustikoa, akustikako aplikazio teknologikoak lantzen dituen ingeniaritzaren adarra da.
Akustikak, orokorrean, airean zehar 343 m/s-ko abiaduran (gutxi gorabehera 1 km 3 segundoro) hedatzen den bibraziotzat hartzen du soinua, edo 1235 km/h, presio- eta tenperatura-baldintza normaletan (1 atm y 20 °C).
Akustikak Antzinako Grezian eta Erroman du jatorria, K.a VI. mende eta K.o I. mendeen bitartean. Musikarekin hasi zen, dagoeneko milaka urtez arte moduan praktikatzen zena, baina oraindik zientifikoki aztertu gabe zegoena, Pitagoras bitarte musikalen naturaz interesatu zen arte. Bitarte batzuk beste batzuk baino ederragoak izatearen zergatia jakin nahi zuen, eta zenbakizko proportziozko erantzunak lortu zituen. Aristotelesek (384-322 K.a), soinua airearen kontrakzio eta espantsioetan oinarritzen zela konprobatu zuen “aire hurbilean erortzen eta kolpatzen”, uhinen mugimenduaren natura adierazteko modu egoki bat dena. K.a 20. urte inguruan, Vitruvio ingeniari eta arkitekto erromatarrak antzokien propietate akustikoei buruzko itun bat idatzi zuen, oihartzun-, interferentzia- eta erreberberazio-gaiak jorratuz; hau, akustika arkitektonikoaren hasiera izan zen.
Prozesu akustikoen fisikaren ulermenak Iraultza Zientifikoan zehar eta ondoren azkar egin zuen aurrera. Galileok (1564-1642) eta Mersennek (1588-1648) hari bibrakorren lege guztiak aurkitu zituzten modu independentean, duela 2000 urte Pitagorasek hasitako lana amaituz. Galileok idatzi zuen «Uhinak, airean zehar hedatzen direnak, soinudun gorputz baten bibrazioen ondorioz sortzen dira, belarrian dugun tinpanoa estimulatuz, buruak soinu gisa interpretatzen duena», horrela, akustika fisiologiko eta psikologikoaren hasiera finkatuz.
1630-1680 bitartean, soinuak airean zuen abiaduraren (soinuaren abiadura) neurketa esperimentalak egin ziren, ikertzaile multzo baten bitartez, horien artean Mersenne nabarmenduz. Bitartean Newtonek (1642-1727) solidoentzako uhin-abiaduraren formula lortu zuen, akustika fisikoaren oinarrietako bat dena (Principia, 1687).
XVIII.mendeak akustikaren aurrerapen handiak izan zituen aro horretako matematikari handien esku; izan ere, uhinen hedapen-teoriaren elaborazioari kalkulu teknika berriak aplikatu zizkieten. XIX.mendean, akustikaren arloan ospetsuenak Helmholtz Alemanian eta Lord Rayleigh Ingalaterran izan ziren; lehenengoak, akustika fisiologikoa finkatu zuen; bigarrenak, aurrezagutzak ekarpen propio ugarirekin konbinatu zituen «La teoría del sonido» lan itzelean. Orobat, mende horretan zehar, Wheatstone, Ohm eta Henry-k elektrizitatearen eta akustikaren arteko analogia garatu zuten.
XX.mendean zehar aurrezagutza zientifikoaren aplikazio ugari agertu ziren. Lehenengoa, Wallace Clement Sabine-n lana izan zen akustika arkitektonikoan, beste lan askoz jarraituta. Urpeko akustika Lehen Mundu Gerran erabili zen itsaspekoak detektatzeko. Soinudun grabazioa eta telefonoa oso garrantzitsuak izan ziren gizarte globalaren eraldaketarako. Soinuaren neurketa eta analisiak zehaztasun eta sofistikazio maila berriak lortu zituzten, informatikaren eta elektronikaren erabileraren bitartez. Maiztasun ultrasonikoaren erabilerak, medikuntza eta industriarako aplikazio mota berriak erabiltzeko aukera eman zituen. Transduktore mota berriak ere sortu ziren (energia akustikoaren sorgailu eta hartzaileak).
Fisika akustikoaren adar batzuk:

Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

Wikipediako bilaketara joan