aleazio

aleazio

  • Tailerra
  • en alloy
  • es aleación
  • fr alliage

aleazio

  • ca aliatge m
  • de Legierung f
  • en alloy
  • es aleación f
  • fr alliage m
  • gl aliaxe f
  • it lega f
  • pt liga f

Aleazio

Aleazio (Heg.)[1][2] edo metal-nahasturak[2] bi elementu kimikoren edo gehiagoren nahasteak dira, elementuetako bat metala denean eta material berriak ezaugarri metalikoak dauzkanean. Substantzia metaliko berriak bere osagaiek ez dauzkaten ezaugarriak eduki ohi ditu (batzuetan oso ezberdinak).
Gehienetan aleazioak beste elementu batzuen ezaugarriak hobetzeko sortzen dira. Esaterako, altzairua bere osagai nagusia den burdina baino gogorragoa da. Aleazio baten ezaugarri fisikoak, hala nola dentsitatea, erreaktibotasuna, Youngen modulua edo eroankortasun elektriko eta termikoa, ez dira askorik aldatzen jatorrizko elementuen aldean ipiniz gero, baina ingeniaritzarako dituen propietateak, hala nola trakzioarekiko erresistentzia edo indar ebakitzaileekiko erresistentzia, asko alda daitezke. Honen zergatikoa aleazioa osatzen duten elementuen atomoen tamaina ezberdintasuna izan daiteke; izan ere, atomo handiagoek konpresio-indarra sortzen dute inguruko atomoetan, eta atomo txikiagoek trakzio-indarra sortzen dute. Horri esker, aleazioek elementu puruek baino hobeto jasaten dituzte deformazioak, azken hauetan atomoak askeago mugitzen baitira.
Aleazioek ezberdintasun handiak erakuts dezakete ezpurutasun-kantitate txikiak gehituta ere. Esaterako, aleazio ferromagnetiko erdieroaleetan ezpurutasun txikiak sartuz propietateak asko aldatzen dira[3][4].
Zenbait aleazio bi metal edo gehiago nahastuz sortzen dira. Letoia kobrea eta zinka nahastuz sortzen da. Brontzea eztainuz eta kobrez osatutako nahastura bat da.
Metal puruetan ez bezala, aleazio gehienek ez daukate urtze-puntu bakarra, baizik eta urtze-tarte bat. Tenperaturen tarte horretan materiala egoera gotor eta egoera isurkariaren nahaste bat da. Urtzea hasten den tenperaturari solidus deitzen zaio, eta urtzea amaitzen den tenperaturari liquidus.
Aleazioak beren osagai-kopuruaren arabera sailka daitezke:
Beste modu batera ere sailka daitezke, eraketa-metodoaren arabera:
Adibidez, letoia, ordezkapen-aleazio bitarra da.
Industrian gehien erabiltzen diren aleazioak hauek dira:

  • «aleazio» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  • a b «alliage | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  • C. Michael Hogan, (1969) Density of States of an Insulating Ferromagnetic Alloy Phys. Rev. 188, 870 - 874, [Issue 2 – December 1969
  • [Betiko hautsitako esteka]. X. Y. Zhang and H. Suhl (1985) Phys. Rev. A 32, 2530 - 2533 (1985) [Issue 4 – October 1985
  • Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

    Wikipediako bilaketara joan