arazketa

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

arazketa

  • sin.garbiketa
  • ca depuració f
  • de Reinigung f
  • en cleaning
  • es depuración f
  • fr épuration f
  • gl depuración f
  • it depurazione f
  • pt depuração f

SARRERA DESBERDINA:

Aragoiko Erresuma

Aragoiko Erresuma 1035ean sortu zen, Ramiro I.ak Aragoi, Sobrarbe eta Ribagortza konderriak elkartu zituenean. 1707an bukatu zen, Filipe V.a Espainiakoak "Decretos de Nueva Planta" izeneko dekretuak promulgatu zituenean. Errege-dekretu honen bitartez Espainiako Erresuman sartu zen.
Andregoto Galindo II.a Aragoikoaren alabak Gartzia Antso Nafarroako erregea ezkondu zuenean estatu biak elkartu ziren. Hala ere Aragoiko konderriak bere izaera propioa mantendu zuen.
1035ean Ramiro Antso III.a Nagusiaren semeak Aragoi, Sobrarbe eta Ribagorza konderriak batu zituen, Aragoiko lehendabiziko errege bihurtuz.
Baina benetako legezkotasun Antso Ramirez eta Piarres I.a erregeek lortu zuten erresuma Aulki Santuren babespean kokatuz.
Ramiro I.ak zuen errekonkista grina bere oinordekoek hobetu zuten.
1076an anaiak Antso IV.a Nafarroakoa hil zuenean, nafarrek Antso Ramirez orduko Aragoiko erregea izendatu zuten Nafarroako errege. Era horretan erresuma biak batu ziren berriro.
Piarres I.a erregeak (1070 - †1104) Huesca konkistatu zuen (1095), Zaragozako Al-Musta'in II.a Alcorazeko Batailan irabazi ondoren. 1101ean Barbastro eta Sariñena eta 1104an Tamarite de Litera okupatu zituen. Erreinaldi honetan infantzoien forua ere argitaratu zen.
Alfontso I.a Borrokalaria erregeak (1104 - †1134), Gaskoniako nobleteriaren laguntzaz, Tutera, Tarazona, Calatayud, Daroca eta Zaragoza konkistatu zituen. Zaragozarekin taifa osoa erori zen eta orduko mendi-erresumak zeharo aldatu zuen.
Erregeak ez zuen seme-alabarik izan eta bere testamentuan erresuma zenbait Militar Ordenentzat utzi zuen. Hala ere, bere testamentua ez zen errespetatua eta Aragoiko nobleek, Jakan bilduak, Ramiro bere anaiari errege berri izendatu zioten. Bestetik, nafarrek Gartzia V.a Nafarroakoa aukeratu zuten.
1150ean Petronila Aragoikoa Ramiro II.a Aragoikoaren alaba bakarrak Ramon Berenguer IV.a Bartzelonako kondea ezkondu zuen. Bion semea Alfontso II.a lehendabiziko Aragoiko errege eta Bartzelonako kondea zen.
Fernando II.ak (1479 - 1516) Elisabet I.a Gaztelakoa ezkondu zuen. Bion iloba zen Karlos I.a erresuma bietako errege zen, baina erresuma bakoitzak bere usadio eta legeak zituen.
1700an Karlos II.a hil eta oinordekoa nor izateko guda hasi zen. Alde batetik, Filipe Anjoukoa zegoen eta bestetik, Karlos Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea. Aragoiko erresumak azkenaren alde egin eta, Filipe Anjoukoak guda irabazi zuenean Decretos de Nueva Planta izeneko dekretuak promulgatu zituen. Dekretu hauen bitartez Aragoik zituen erakunde guztiak desagertu ziren eta Espainiak zentralizatu zuen boterea.

Wikipediako bilaketara joan