armairu

armairu

1
  • Orokorrak
  • en cabinet
  • es armario
  • fr armoire
2
  • Orokorrak
  • en wicket
  • es taquilla
  • fr guichet

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Armairu

Armairua objektuak edo arropak gordetzeko balio duen eta ixteko ate batzuk dituen altzaria da. Bere barruan pertxak edo apalak egon daitezke, banaketa hobetzeko. Armairua etxe bateko gela guztietan egon daiteke. Bere forma eta tamainua aldatzen dira, bere erabileren arabera:
Armairua erromatarren garaitik ezagutzen da gutxienez, Herculanoren pinturetan agertzen baita. Hasiera batean armak edukitzeko bakarrik balio bazuen ere, izenak adierazten duenez, laster erabili zen mota guztietako objektuak gordetzeko.
Erromatarrek arbasoen erretratuak eta liburuak giltzapetzeko erabiltzen zuten altzari hau. Lehenengoek, argizariz eginak zeudenez, giltzapetuta egon behar zuten, airearekin eta hautsarekin hondatu ez zitezen. Armairu horiek jaiegunetan eta gertaera ospetsuren batean baino ez ziren irekitzen. Delituren bat leporatu zietenek ere irekitzen zituzten erretratu estimatu haiek zeuzkaten armairuak, errugabeak zirela frogatu zenean. Zizeronek, Silagatik hitz eginez, argi eta garbi esaten du. Erromatarren liburutegiak armairuz osatuta zeuden. Armairu horietan liburukiak edo biribilkiak jartzen ziren, eta hainbat zenbakirekin bereizten ziren.

Wikipediara joan