- Tailerra
- en drag
- es arrastre
- fr traînée
arraste
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
Arraste
Artikulu hau arrantza-teknikari buruzkoa da; meteorologia-fenomenoa gaitzat duena beste hau da: «arraste (meteorologia)»
Arrastea itsasontzitik herrestan doan inbutu formako sare bat erabiltzen duen arrantza-teknika da. Arrantza teknika aktiboa da, izan ere, itsasontziak arraste-sarea toki batetik bestera mugiarazten du.
Arraste sareak hondoan edo ur betean erabil daitezke, ontzi batek edo bik traturik.
Hondoko arraste-sareek aurkitzen duten guzia harrapatzen dute (algak, arrainak, oskoldunak...). Protesta ugari eragin du arrantza teknika horrek, ekosistemak biziki kaltetzen baititu, habitatak suntsituz eta harrapakinen artean selekzio guti eginez.
Hain gutxi kontrolatua eta itsasondoentzat hain bortitza denez, herrialde askotan zainduta eta mugatuta dago, baina oso gutxitan dago galarazita. Teknika hau dribarekin batera, selektibotasunik gabekoa da, izan ere bere aurrean harrapatzen duen guztia hausten du, bai algak, bai krustazeoak eta baita arrainak ere.
Ur beteko arrastean, sareak hondoko arrastean baino anitzez handiagoak izaten dira eta ez dute hondoa hunkitzen. Selektibitate handiagoa dute, sarda tinkoetan ibiltzen diren arrainak harrapatzen baitira gehienbat. Gainera, hondoa hunkitzen ez dutenez, habitatak ez dituzte suntsitzen. Hala ere, sare horiek zetazeoak harrapa ditzakete, eta beren eraginkortasunarengatik, arrantzatzen dituzten arrain espezieak lanjerrean ezar ditzakete.
XVII. mendeko Ingalaterrako jakintsuek, arrantza teknika arriskutsua zela baieztatu zuten. Horretaz gain, arrantza hau erabiltzen zuten arrantzaleak alfertzat zituzten, harrapatzen zutena ez baitzuten espeziatan banatzen, eta sarea uretara bota besterik ez omen baitzuten egiten. Teknika honek itsasondoko arrainak harrapatzeko erraztasunagatik iraun zuen, eta jendeak jan beharra zuen. Ingalaterrako gobernuak 16 arraste-sare bahitu zituelarik, sekulako altxamenduak gertatu ziren arrantzaleen artean eta 2000 pertsona joan ziren arma eta guzi, sare horiek berreskuratzera.
Arrasterako sareak erabiltzen dituzte. Eta sareak mugitzeko, motorra erregulatua duten itsasontziak darabiltzate. Batzuetan, bi itsasontzi ere ibiltzen dira, kasu honetan biek motorra indar berberean jarrita izan beharko lukete.
Hauek dira arrasterako itsasontzi motak:
Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:
Wikipediako bilaketara joan