- Tailerra
- en stand; trestle
- es caballete
- fr chevalet; tréteau
asto
- ca cavallet m
- de Bock m; Tragbock m; Bockgerüst n; Dachfirst m
- en ridge; trestle
- es caballete m
- fr billon m; chevalet m; faîte m
- gl cabalete m
- it cavalletto m
- pt crista f; cavalete m
asto
- ↑ Euskaltzaindiaren Hiztegia
Asto
Astoa (Equus africanus asinus) etxekotutako ugaztun perisodaktiloa da, Equidae familiakoa, zaldiaren antzekoa dena baina txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza. Haren antzinako arbaso basatia Afrikako basa astoa (Equus africanus) da. Lehen Equus asinus asinus izena ematen zitzaion, baina 2003an Nomenklatura Zoologikoko Nazioarteko Batzordeak erabaki zuen etxekotutako espezieen izenak espezie basatiaren izenarekin bat egin behar duela.
Asto arrari astar deritzo; emeari, asteme edo astaña (bigarren hori emakumezkoak iraintzeko ere erabiltzen da); asto txikiari, astakilo (pertsonak iraintzeko ere erabilia); astoaren umeari, astakume; eta astoak zaintzen dituen pertsonari, astazain.[1]
Arrazaren arabera, metro bat eta 1,60 metro arteko garaiera izan dezake. Berezitasun nabarienak hauek dira: belarri luzeak, isats luzea, ile multzo bat muturrean, ilea ia gorputz guztian kolore berekoa, eta kailuak aurreko hanketan. Animalia sendo, jan urria da. Lurralde askotan garraiorako asko erabiltzen da oraindik. Arraza asko daude, batzuk heziak, beste batzuk basatiak. Asto basatiak (edo basastoak) Afrikan bizi dira, Nubia eta Etiopiako lurraldeetan.
Gizakiak asko erabili izan du, eta K. a. 3. milurtekoan etxekoturik zegoela dokumentatua dago. Munduko leku anitzetara zabalduz joan zen, esate baterako Ameriketara, bereziki zama-abere gisa erabilia izan zenean. Horren ondorioz, eta hainbat abere bertan abandonatuak izan zirelako, basastoen populazioak sortu ziren, adibidez Ipar Amerikan.
Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:
Wikipediako bilaketara joan