baioneta

baioneta

  • Tailerra
  • en bayonet
  • es bayoneta
  • fr baïonnette

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Baioneta

Baioneta arma zuri bat da, oso zorrotza, fusilaren kanoiaren muturrari jartzen zaiona, aurrez aurre borrokatzeko. Horrela, larrialdi fusila lantza moduan erabil daiteke, muturreko egoeran bada ere. Kontuan hartzekoa da hasierako fusil eta mosketeak kargatzeko denbora asko behar zela, eta aurrez aurreko borroka saihestea zaila zela XX. mendea baino lehenago.[1]
XVII. mendetik XIX. mende arteko baionetarik arruntena kubo erakoa zen, hiruki formako aizto bat zuen zilindro metaliko huts batean zetzana, mosketeetan bereziki erabiltzen zena. XX. mendean, aizto edo sastakai bat izatera pasa zen, armari jar zekiokeena baionetatzat erabiltzeko. Kasaka gorriak ziren arma hori erabiltzeko prestaturiko soldadu gutxietako batzuk.
Izena Baiona hiriaren izenetik datorkio, bertan asmatu baitzen.[1][2]
Baionetaren erabilera jada eztabaidatua izan zen XIX. mendearen bigarren erdialdetik, alferrikakotzat jotzen baitzen, fusilaren su potentzia handiagoa zenez, baita soldadu erabiltzaile berarentzat ere arriskutsua. Lehen Mundu Gerran erabiltzen segitu zen arren, Bigarren Mundu Gerran haren erabilera oso anekdotikoa izan zen, baina, hori bai, ikuspuntu ezberdinetatik ikusita. Bigarren Mundu Gerran, Europan oso gutxi erabili zen; aldiz, Ozeanian, AEBetan eta Japonian hil arte borrokatu ziren bala eta baionetekin, Ozeano Bareko uharte baliotsuengatik.
Dena dela, bi garai ezberdin alderatuz gero, XIX. mendearen erdialdea eta XX. mendearen erdialdea, argi geratzen da baionetaren erabilerari dagokionez dagoen diferentzia handia. Lehen garaian, hildako guztien erdia gutxienez, arma zuriagatik hiltzen zen. Bigarren garaian, berriz, baionetaz hildakoak, hildako guztien % 5 baino ez ziren.[1] Gaur egun, baioneta borrokako esgrima teknika oraindik gorputz militar askotan irakasten da, estatubatuar marineetan esaterako, borrokarako prestatze psikologiko bikaina da, nahiz eta borroka teknika hori erabiltzeko aukera askorik ez dagoen. Edonola ere, oraindik orain oso erabilia da desfile eta zeremonia arma gisa.

  • a b c «Baionako baioneta» Argia (kontsulta data: 2021-11-26).
  • (Frantsesez) Larousse, Éditions. «baïonnette de Bayonne ville où cette arme fut d'abord fabriquée - LAROUSSE» www.larousse.fr (kontsulta data: 2021-11-26).
  • Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

    Wikipediako bilaketara joan