balantze

balantze

  • Orokorrak
  • en balance
  • es balance
  • fr balance

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Balantze-orri

Kontabilitatean, balantze-orria[1] enpresa bateko ondarearen egoera une jakin batean agertzen duen agiri bat da. Balantzeak enpresak daukan ondarearen zerrenda zehazten du, ondare hau sortu duten finantza-baliabideekin batera. Aktiboa, pasiboa, finantzaketa-taula, eta galera-irabaziak barneratzen ditu. Aktiboa finantzaketa-taulako fluxuen batura baino handiagoa denean, galerak egongo dira, eta txikiagoa denean, irabaziak. Ondare garbia, finantzaketa-taulako fluxuak gehi galera-irabaziak izango da.
Balantzeak hiru atal bereizten ditu:
Balantzeak orekazko egoera bat islatu behar du: batetik, aktiboa eta bestetik pasiboa eta ondare garbia, berdinak izan behar dira zenbatekoz, finantza-baliabideak (pasiboa eta ondare garbia) ondarea (aktiboa) osatzeko erabili behar baitira. Oreka honi kontabilitate-ekuazio deritzo.
Aktiboan nahiz pasiboan elementuak sailkatuta agertzen dira haien ezaugarrien arabera, ondare-masak osatzeko. Horrela, aktiboan aktibo korrontea eta ez-korrontea bereizten dira, eta pasiboan ere berdin, elementuen likidotasuna urtebete baino laburragoa denean aktibo ez-korrontea izanik eta urte bete baino gehiago denean aktibo korrontea izanik.
Hiru adigai haiek formula honen bidez kalkulatu daitezke:
Ondare garbia = Aktiboa - Pasiboa[2]

  • «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).
  • (Gaztelaniaz) elEconomista.es. Balance: qué es - Diccionario de Economía - elEconomista.es. (Noiz kontsultatua: 2018-10-15).
  • Wikipediako bilaketara joan