bandera
- Produkzioa - Operazio-azpiegiturak - Operazio-planifikazioa
- sin.banderatxo
- en flag
- es banderín
- fr fanion
bandera
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
- ↑ «ikurrin», Euskaltzaindiaren Hiztegia (Kontsulta data: 2020-05-21).
- ↑ (Ingelesez) Inglefield, p. 39.
- ↑ a b (Ingelesez)Flag | heraldry. Encyclopedia Britannica. Kontsulta: 2019-2-15.
- ↑ (Ingelesez) Inglefield, p. 50.
- ↑ Ikurrina: Ezaugarri teknikoak, Eusko Jaurlaritza (Kontsulta: 2020-05-25)
- ↑ “Hondoa” ageri da, adibidez, Ikurrinaren bandera ofiziala izendatu zuen lehen dekretuan (1936ko urriaren 19an): Euzkadi'ko ikurriña, ondoz gorria izango da. (Ikurrina: ezaugarri teknikoak, Eusko Jaurlaritza)
- ↑ a b Bainatzeko eta itsas aktibitateetarako baldintzak Donibane Lohizuneko Herriko Etxearen webgunean (Kontsulta: 2020-05-30)
- ↑ Hondartza eta malekoia Zarautzen Zarauzko udalaren webgunean (Kontsulta: 2020-05-30)
Bandera
Bandera oihal zati bat da, normalean laukizuzena, alde batean masta batetik eusten dena eta batez ere gizataldeen ikur edo bereizgarritzat balio duena. Sinonimotzat erabili izan da ikurrin izena ere, baina gaur egun gutxi erabilia da esanahi horrekin,[1] ikurrina berez Euskal Herriko bandera izendatzeko erabiltzen baita.
Banderek nazio, estatu, hiri, dinastia, elkarte eta abarren ikur izateko erabiltzen dira batez ere. Egoera juridiko, militar eta teknikoak (besteak beste) adierazteko ere balio izaten du. Horrez gain, banderak askotariko mezuak transmititzeko ere erabiltzen dira. Esate baterako, 1 Formulan, egoerak jakinarazteko erabiltzen dira.
Banderak aztertzen dituen zientzia bexilologia izenaz ezagutzen da.
Banderaren jatorria ezezaguna da[2]. Antzinaroan, gerrako zutoihalak erabiltzen ziren, "bandera-antzeko" edo bexiloide gisa sailka daitezkeenak, antzinako Egipton edo Asirian sortuak[3]. Adibideen artean daude sasandarren Derafsh Kaviani gerra zutoihala, Zesar Augustoren X. legioaren arranoa edo sarmaziarren dragoi-zutoihalak. Azken hau, zaldun batek eramaten zuenez, haizeak eragiten zion oihal bat zuen, baina irudikapen batzuen arabera, dragoi-parpaila luze baten antz handiagoa zuen, bandera soil batena baino.
Gaur egun banderatzat ezagutzen direnak, hau da, gizatalde partikular bat irudikatzen duten oihal zatiak, Indiako azpikontinentean edo Txinako Zhou dinastian (K.a. 1046-256) agertu ziren lehen aldiz. Txinako banderek animalia koloretsuak zituzten, eta errege-banderak gobernari eskainitako antzeko errespetuz tratatu behar ziren. Indiako banderak hirukiak ziren askotan, eta apaintzeko osagarriak zituzten, hala nola jak isatsak edo estatu-aterkiak. Erabilera hauek Asia hego-ekialdera ere hedatu ziren, eta Europara iritsi mundu musulmanean barna, non kolore bakarreko banderak erabiltzen ziren islamaren aginduen ondorioz[3].
Europan, Goi Erdi Aroan, banderak nagusiki guduan erabili ziren erakusgai heraldiko bezala, zaldunak errazago identifikatu ahal izateko ezkutu gainean margotutako armarri soilekin baino. Behe Erdi Aroan, hiri-estatuak eta herrialdeak ere, Suitzako Konfederazio Zaharrekoak kasu, hasi ziren banderak erabiltzen landa-seinale gisa.
Nabigazio handien garaian, batez ere XVII. mende hasieratik, itsasontzien jatorria adierazten zuen bandera eramateko ohitura zegoen, gero legezko betebehar izango zena. Bandera hauek, batzuetan, gaurko bandera nazional eta itsas bandera bihurtu ziren. Era berean, banderak itsasoko komunikazio-bide gogokoena bihurtu ziren, hainbat bandera-seinalezko sistema garatuz.
Militarren edo itsasontzien testuingurutik kanpoko banderen erabilera XVIII. mende amaieran hasi zen, sentimendu nazionalistaren gorakadarekin, nahiz eta bandera batzuk lehenagokoak izan. Adibidez, Austria, Danimarka edo Turkia bezalako herrialdeetako banderak elezaharretatik sortu ziren, beste asko, Polonia eta Suitzakoak barne, Erdi Aroko ikur armarrietatik sortu ziren bitartean. XVIII. mendetik aurrera, bandera nazionalen sorrera areagotu zen, askotan borroka iraultzaileen ondorioz. Horien artean daude, adibidez, Frantziakoa eta AEBetakoa.
Aldaketa politikoak eta erreforma sozialak, jende arruntaren nazio-sentimenduaren areagotzearekin batera, mundu osoan estatu eta bandera berriak sortzea ekarri zuten XIX. eta XX. mendeetan[4]. Horien artea dago Euskal Herriko bandera, 1894an sortua.
Banderak, oro har, laukizuzenak izaten dira (askotan 2:3, 1:2 edo 3:5 proportzioan), baina airean ibiltzeko edozein itxura edo tamainatakoak izan daitezke, laukia, hirukia edo enara-buztan itxurakoa barne. Estatu-banderen artean ezohikoena Nepalgoa da, bi hiruki gainjarriz osatua dagoena.
Ohiko diseinuen artean agertzen dira gurutzeak, marrak eta azaleraren banaketak ("eremuak") banda edo laurdenetan, batez ere heraldikatik eratorritako printzipioak jarraituz. Batzuetan armarriak erabiltzen dira banderak egiteko ia aldaketarik gabe, bandera heraldikoak sortuz, hala nola Nafarroako bandera (bertsio ez ofizialean) edo Kiribatiko bandera.
Koloreak izen arruntekin deskribatu ohi dira, "gorria" esaterako, baina gehiago zehaztu daitezke kolorimetriaz. Adibidez, Ikurrina deskribatzeko “gorria, berdea eta zuria” esaten da, baita testu ofizialetan ere, baina gehiago zehazteko gorrirako Pantone 485 C (% 100 magenta eta %100 horia) eta berderako Pantone 347C (% 100 ziana eta %100 horia) erabiltzen da[5].
Bandera asko aidez alde tindatzen dira, fabrikazio merkea izan dadin; horrela, ifrentzua (atzealdea) aurkiaren (aurrealdearen) irudi espekularra da.
Hainbat ezaugarri dituzte aurkia (aurrealdea) eta ifrentzua (atzealdea) definitzean (aurkia, normalean, makila ezkerraldean dagoenean da):
Bandera baten atal nagusiak honako hauek dira: oihala (bandera bera), kantoia (makilaldeko goiko laurdena), hondoa[6] edo eremua (oihalaren kolore nagusia, kantoiaren eta diseinu gehigarrien atzetik), makilaldea[erreferentzia behar] (bandera makilari lotzeko erabiltzen den ertza) eta haizealdea[erreferentzia behar] (makiletik urrunen dagoen ertza).
Makila edo haga bat erabiliz goititzen dira, haien goiko muturrean. Batzuetan, makila erdira edo haga erdira jeitsi daitezke, dolua adierazteko.
Banderek, askotan, gizataldeak edo lire aldean sinbolizatzen dituzte, hala nola jaietako banderak, bandera nazionalak edo hirietako banderak. Gainera, bandera nazionalak herrialdearen beste ezaugarri bat ere adieraz dezake, hizkuntza ofiziala kasu. Halaber, badira mezuak igortzeko banderak, seinale banderak adibidez, edo egoerei buruz informatzeko, hondartzan bainatzeko argibideak esaterako. Iragarkiak egiteko edo eraikinak, aretoak eta kaleak apaintzeko ere erabiltzen dira.
Ia estatu edo nazio guztiek dute bandera nazional bat ikur nazional gisa. Bandera horien deskribapena konstituzioan bertan ezartzen da sarritan. Bexilologia modernoan, banderaren erabilera mota adierazteko ikur laukidun estandarizatuak erabiltzen dira (FIAV ikurra: ). Erabileraren arabera, banderak honela sailkatzen dira:
Estatuburuak askotan bere bandera dauka, tokian bertan dagoenean goratzen dena.
Urrutitik ikusten direnez, banderen erabileran oinarritutako seinale-kodeak garatu dira urrutiko mezuak igortzeko: itsas seinale-banderak eta semaforo banderak. Orain arte, batez ere itsasoan erabili izan dira, baina beste arlo batzuetan ere aplikatzen dira:
Kirol askoren arauek seinale-banderen erabilera definitzen dute, adibidez:
Bestalde, ikusleek eta jarraitzaileek euren talde edo kirolariarekiko begikotasuna adierazteko erabiltzen dituzte. Ohikoak dira, adibidez futbol taldeen banderak futbol zelaietatik kanpo erabiltzea, balkoietan zintzilik esaterako.
Mugimendu politiko askok, alderdiak barne, banderak erabiltzen dituzte, taldekide izatearen seinale edo ideia politiko gisa agertzen direnak. Bandera nazionalek bezala, kolore eta ikur adierazgarriak dituzte. Mugimendu edota alderdi politikoen bandera ezagunenen artea daude komunismoa eta sozialismoa adierazten duten bandera gorria.
Nazioarteko erakunde zibil eta militar askok edo gobernuz kanpoko erakunde askok beren banderak dituzte. Nazioarteko bandera garrantzitsuenen artean daude Nazio Batuen bandera, NATO, Batzar Islamikoko Erakundea, Europako bandera eta Olinpiar Jokoak. Nazioarteko banderarik garrantzitsuena, ziur asko, Gurutze Gorriaren bandera da, denbora luzez nazioarteko zuzenbide modernoan aitortuak izan baitira eta bandera horiekin markatutako lekuak ezin baitziren eraso.
Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:
Wikipediako bilaketara joan