behe-tentsio
- Teknologia orokorra
- en low voltage
- es baja tensión
- fr basse tension
behe-tentsio
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
SARRERA DESBERDINA:
Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa
Espainiako Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoak edo BTEEak (gaztelaniaz: Reglamento Electrotécnico para Baja Tensión edo REBT) behe-tentsioko elikatze-iturri bati konektatutako instalazio elektriko batek eduki beharreko baldintza teknikoak eta bermeak zehaztea du helburu, honakoa betetzeko: pertsonen eta ondasunen segurtasuna zaintzea, instalazioen funtzionamendu normala bermatzea, beste instalazioekin perturbazioak ekiditea eta azkenik, instalazioaren fidagarritasun teknikoari eta eraginkortasun ekonomikoari laguntzea.
Erregelamendu honek Espainian behe-tentsiotzat zer hartzen den zedarritzen du. Korronte alternoan 1.000 V baino txikiagoa edo berdina dena, eta korronte zuzenean 1.500 V baino txikiagoa edo berdina dena.
Gaur egungo erregelamendua 2002ko abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuan onartu zen eta 2002ko irailaren 18an argitaratu zen 224 zenbakidun Espainiako Aldizkari Ofizialean.
BTEEak ondorengo Jarraibide Tekniko Osagarriak (JTOak edo gaztelaniaz: ITC) biltzen ditu: