betetze

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

betetze

  • sin.okupatze
  • ca ocupació f
  • de Auslastung f; Belegung f; Besetzung f
  • en occupancy
  • es ocupación f
  • fr occupation f
  • gl ocupación f
  • it occupazione f
  • pt ocupação f

SARRERA DESBERDINA:

Botere betearazle

Botere betearazlea gobernuari dagokion boterea da. Boterean gobernuburua eta presidenteak, gobernuburuordeak eta ministroak parte hartzen dute. Funtzio nagusiak estatuak politika zuzentzea eta legeak betetzen direla bermatzea ditu.
Komunitate politiko baten gobernua formalki bideratu behar duten erakundeez osatua dago botere betearazlea, hau da, botere betearazlearen erakundeek berek neurri handiagoan edo txikiagoan hartutako erabaki lotesleak aplikatzen dituena da botere betearazlea. Botere betearazlearen egiturak, egitekoek eta izaerak aldaketa handia bizi izan dute denboraren joanean. Egiturari dagokionez, gaurko egunean, gobernuburua zuzenean edo zeharka hautatzen den arabera, sistema presidentzialista (Estatu Batuetan eta, neurri apalagoan, Frantzian) eta kabinete-sistema (Britainia Handian eta Europako herrialde gehienetan) dira bi forma nagusiak; horrenbestez, aldatu egin da botere betearazlearen jatorri tradizionala, izan ere, oinordetza eskubidea, kooptazioa eta indarraren erabilera baliatzen ziren botere betearazlea osatzeko. Egungo botere betearazleen egitekoei dagokienez, funtziook sendotu egin dira gaurko egunean, eta horien artean aipagarri dira ordezkaritza eta integrazio izaerako funtzioak, aitzindaritza, lege erabakien eta gauzatze erabakien hartzea, eta erabaki eta gauzatze organo menpekoen gaineko, hots, Administrazioaren gaineko kontrol eta ikuskaritza lanak. Azkenik, botere bete arazlearen izaerari dagokionez, arauturiko prozedurak onartuta erantzukizun politiko eta funtzionala instituzionalizaturik, gaurko egunean botere betearazlea da botererik garrantzitsuena eta nagusia Estatuko botereen eskema klasikoan, Legebiltzarreko botere legegilearen eta botere judizialaren kaltetan.

Wikipediako bilaketara joan