bidezidor

bidezidor

  • Ingeniaritza zibila
  • en path
  • es senda
  • fr sentier

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Bidezidor

Bidezidorra landa eta mendiko bide estua da, gehienez bi metro zabal izaten dira, bereziki oinezkoek ibiltzeko prestatua. Zaldiz edo astoz ere ibili daiteke bidezidorretan. Egun, bidezidorrak bidezidor kirola egiteko erabiltzen dira maiz. Horretarako, ibilbide luzeak eta ibilbide laburrak prestatu dira, txangoak eta bidaiak egiteko. Zabalak direnean pista esaten diegu.
Bidexken Europako Sareak Europako herrialdeetako bidexkenbidezidorren sareak gainditzen ditu. European Rambler's Association elkartearen eskumena dira.
Hiru bidexka mota daude:
Ibilbide Luzeko bidexkak (GR) Espainiako eyt Frantziako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioaren (FEDME) eskumenekoak dira.
Azken urteotan bidexken balizajeak handitu direnez, jarduera horietan bakarrik edo nagusiki aritzen diren enpresak sortu dira, balizen kalitatea hobetzeko.
Ibilbide laburrak, PR siglaz ere ezagunak, landan eta mendian txangoak egiteko 10km-50km bitarteko.
Ibilbide luzeak edo mendiko ibilbide luzeak (laburdura GR da, frantsesezko akronimoa Grande Randonnée, "Ibilbide Handia") iraupen luzeko ibilbide seinaleztatuak dira, gutxienez egun bat baino gehiagokoak. Tokian tokiko mendiko federazioak izaten dira ibilaldi handi horiek marrazten dituztenak. Bideen zainketaz eta seinaleztapenaz boluntarioak arduratzen dira.
Badira baita ere GRP esaten zaien ibilbide luzeak (Frantsesezko akronimoa hori ere: Grande Gandonnée de Pays, "Eskualdeko Ibilbide Handia"). Itzuliak izaten dira gehienetan eta eskualde jakin bat ezagutzeko parada ematen dute.
GR eta GRP siglak eta horien seinale-ikurrak erregistratutako markak dira.
Europa mailan, Europako Ibiltarien Federazioak (European Ramblers Association, ERA) estatuen mugen gaindiko hamaika ibilaldi trazatu ditu.
GR ibilbideek honako marka hauek izaten dituzte:
GRPak ere modu berean balizatzen dira. Frantzian marra zuriaren ordez marra horia erabiltzen dute.
GR 1: Bidezidor historikoaGR 9: Probintzien Abelbide ErrealaGR 10: Pirinioetako ibilbidea (iparraldetik)
GR 11: Pirinioetako ibilbidea (hegoaldetik)GR 12: Euskal Herriko ibilbideaGR 13: Erronkariarren abelbidea
GR 20: Aralarreko bueltaGR 21: Inazio bideaGR 25: Arabako lautadaren buelta
GR 34: Donostia - ArantzazuGR 35: Lizarrusti - ZumaiaGR 38: Ardoaren eta arrainaren bidea
GR 65: Donejakue bidea: GR 65.3: Nafarroa, Donejakue bideaGR 98: Urdaibaiko biosferaren erreserbaren bueltaGR 120: Inaziotar bidea / Hiru Tenpluen ibilbideaGR 121: Gipuzkoako biraTalaia ibilbidea: Gipuzkoako kostaldea (GR 121aren zatia)GR 123: Bizkaiko bira
GR 220: Iruñeko Arroko bira GR 228: Bilboko ibilbide luzeaGR 229: Mikeldi bideaGR 280: Uribe Kostari bira
GR 283: Idiazabalgo gaztaren ibilbideaGR 286 : Araindarri Hiru Tenpluen IbilbideaGR 321: Erronkariko Errege BideaE 9: Oinezko ibilbide europarra
Beste batzuk: XabierraldiaBidasoko bide berdeaPlazaolako bide berdeaDone Jakue BideaKostaldeko bideaEuskal Herriaren barnealdeko bideaBaztango bideaErrobiko bideaFrantses bideaInaziotar bidea

Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

Wikipediako bilaketara joan