bike

bike

  • Ingeniaritza zibila
  • sin.brea; ui
  • en fish; pitch
  • es brea; pez
  • fr poisson; brai

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Bike

Bikea distilazioz sorturiko polimero biskoelastiko eta likatsua da, oso sukoia. Trementina, mundruna eta zur erretxinatsuetatik hondakin moduan lortzen da.
Gai batzuk iragazkaitz bihurtzeko erabiltzen da: batez ere zura (itsasontzietan) eta larrua (adibidez zahatoetan). Zuziak egiteko ere erabiltzen da.
Bike minerala (mundrunetik eratorria) polimero biskoelastikoa da. Hau da, nahiz eta giro-tenperaturan solidoa izan eta pusketan hautsi daitekeen, berez likidoa da eta denboran zehar isuri egingo da, poliki-poliki.
Queenslandeko Unibertsitateko (Australian) esperimentu batek bikearen isuria denbora oso luzean neurtzen du. Hartarako, bikea beirazko inbutu batean ezarri zen, eta tantaka isurtzen utzi. Esperimentua 1930ean hasi zen eta harrezkero zortzi tanta bakarrik erori dira. Isuri horren arabera, bertan erabilitako bikearen biskositatea kalkulatu da: urarena baino 230 mila milioi (2.3×1011) aldiz handiagoa gutxi gorabehera[1]. Zortzigarren tanta 2000ko azaroaren 28an erori zen, eta bederatzigarrena, 2013ko amaieran.
Henrike III.a Nafarroakoaren hiltzaile Ravaillac torturatzeko bikea erabili zen.

  • The Pitch Drop Experiment
  • Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

    Wikipediako bilaketara joan