biltegizain
- Giza baliabideak eta segurtasuna
- en storekeeper
- es almacenero
- fr magasinier
biltegizain
- ca magatzemista m
- de Lagerarbeiter m; Magaziner m
- en warehouseman
- es almacenero m
- fr magasinier m
- gl almaceneiro m
- it magazziniere m
- pt encarregado m do armazém
biltegizain
- ↑ Bildu presenta las bases de su programa electoral para el 22-M. Gara 2011-4-3 (Noiz kontsultatua: 2011-4-3).
- ↑ Jon OLANO: «Gaur aurkeztuko dute Bildu EAk, Alternatibak eta independenteek»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2011-04-03. Eskuratze data: 2011-04-05.
- ↑ Bildu hauteskundeetan izango da, boto bakar bategatik. Berria (Noiz kontsultatua: 2011-5-6).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Junta Electoral Central (Noiz kontsultatua: 2011-5-6).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sortu alderdiaren estatutuak.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cronología del proceso de la ilegalización de Sortu, www.elpais.com, 2011-03-08.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bildu, la decimocuarta marca electoral de la izquierda 'abertzale', www.wlpais.com, 2011-04-26.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cada candidato de Bildu firmará su oposición al uso de la violencia, www.gara.net, 2011-04-14.
- ↑ New Basque Coalition Bildu Surges in Basque Local Elections. Eitb.com (Noiz kontsultatua: 2011-05-24).[Betiko hautsitako esteka]
Wikipediako bilaketara joan
SARRERA DESBERDINA:
Bildu
Artikulu hau 2011ko maiatzeko hauteskundeetarako osaturiko koalizioari buruzkoa da; 2012tik aurrera horren jarraipena den koalizioa gaitzat duena beste hau da: «Euskal Herria Bildu»
Bildu koalizio ezkertiar eta abertzalea izan zen, Eusko Alkartasunak, Alternatibak, Araba Baik, Herritarron Garaia plataformak eta independente talde batek — legez kanpoko ezker abertzaletik gertukoak, batez ere— osatua. 2011ko apirilaren 3an aurkeztu zen.[1] Koalizioa Ezker abertzaleak eta Eusko Alkartasunak 2010eko ekainean sinaturiko Lortu Arte akordioaren eta 2011ko urtarrilean Alternatiba alderdiarekin batera adostutako Euskal Herria ezkerretik akordioaren emaitza zen, helburutzat ezkerreko ideologiatik Euskal Herria estatu bilakatzea izanik.[2] Bildu koalizioaren lehen parte hartze politikoa Hego Euskal Herriko 2011ko maiatzeko haustekundeetan izan zen. Aurretik, espainiar erresuman koalizioko zerrendak legez kanpo uzteko ahaleginak egin zituen, poliziaren txostenetan oinarriturik koalizioa ETA erakundearen estrategiaren emaitza zela argudiaturik epaitegietan inpugnazioak jarriz. Azkenik, ordea, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Bildu hauteskunde horietara aurkeztea legeztatu zuen, Bilduk bera legez kanpo uztearen aurka jarritako errekurtsoa onartu baitzuen.[3]
Bildu, koalizio gisan, Espainiako Hauteskunde Batzordean Bildu—Eusko Alkartasuna (EA) / Alternatiba Eraikitzen izenarekin erregistratuta zegoen, eta EA-Alternatiba siglak erabiltzen zituen.[4]
2003 urtean Batasuna Espainiako Alderdien Legea baliatuz legez kanpo utzi zenetik, espainiar gobernuak ezker abertzaleak bere egintza politiko instituzionala berreraikitzeko egindako ahalegin guztiak desegin zituen, PSOE eta PP alderdien baterako adostasunez. Udal, foru aldundi, Eusko Legebiltzar eta Nafarroako Legebiltzarretik kanpo geratzeak ezker abertzalea ahultzeaz gainera, alderdi horiek ordezkaturiko espainiar nazionalismoak Hego Euskal Herriko instituzio politikoetan zuen boterea nabarmen indartu zuen, bereziki bi alderdien arteko itun batez Patxi López PSEko burua lehendakaritzara eramanez 2009 urtean. Bitarte horretan, ETA erakundeak su-etena iragarri eta Espainian agintean zegoen PSOEko gobernuarekin negoziazio-prozesu bati ekin izon 2006 urtean. Negoziazio-prozesu horrek porrot egin zuen, ordea, ETAren esanetan lortutako konpromisoak espainiar gobernuak bete ez zirelako. Horri erantzunez, ETAk atentatua egin zuen 2006 urtearen bukaeran Madrilgo Barajasko aireportuan. Negoziazio prozesua etenda, ezker abertzalearen aurkako erasoak indartu ziren, ekintzaile politikoen atxiloketa masiboekin batera. Hala ere, ezker abertzaleak segitu zuen bakea eta demokrazia aldarrikatzen, beste indar abertzaleek ere subiranotasuna eta erabaki-eskubidearen aldeko apustua egiten zuten bitartean.
Aldi berean, EA alderdiak 2007 urtearen bukaeran eginiko kongresuan beste alderdi eta eragile abertzaleekin polo subiranozalea osatzeko deia aldezten zuen ponentzia onartu zen. Horrek EA alderdian haustura eragin zuen eta ondorio gisa ezker abertzalearekin lan bateratua egitearen aurka zegoen sektoretik Hamaikabat alderdi berria sortu zen 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ondoren EAk lortutako emaitza kaskarrak eraginda. Hauteskunde horietan, PP eta PSOE alderdiek gehiengoa lortu zuten, ezker abertzalea legez kanpo utzi izanari esker. Ezker Batua - Berdeak alderdiak ere ez zituen espero ziren emaitzak lortu eta bertako sektore abertzale eta ezkertiarrago batek Alternatiba alderdia sortu zuen. Abertzaleak ez ziren indarren nagusitasunak bultzaturik, ETA erakundeak 2010eko irailean su-etenak zabaldutako bideari esker eta Euskal Herrian independentismoaren aldeko apustu garbi batez, EA, Alternatiba eta ezker abertzaleak Euskal Herria ezkerretik akordioa lortuko zuten 2011ko urtarrilean, apirilean Bildu koalizioa sortzea ekarriko zuena.
2011ko otsailaren 7an, Sortu alderdia aurkeztu zuen ezker abertzaleak, indarkeria guztiak eta bereziki ETArena ukatuz.[5] Tramite eta alderdien legeak ezartzen dituen betekizun guztiak bete arren, Espainiako Auzitegi Gorenak alderdiaren erregistroa ukatu zuen martxoaren 23an, polizia eta guardia zibilaren txostenetan oinarrituta, non estatutuak legezkoak izan arren, alderdi politiko berria Batasunaren tresna eta ETAren proiektua zela baieztatzen zen.[6] Sortuk errekurtsoa aurkeztu zuen epai horren aurka, epaitegietako epe luzeengatik maiatzeko hauteskundeetan parte hartzea ezinezko bilakatu zuena. Berehala, hedabideetan EA eta Alternatiba alderdiek koalizio berri bat sortuko zutela zabaldu zen hedabideetan, non ezker abertzaleko kideak ere izango ziren.[7] Koalizioa maiatzeko hauteskundeetara aurkezteko B plana zela ere zabaldu zen hedabide espainolisten aldetik. Azkenik, Bildu apirilaren 3an aurkeztu zen Donostiako Miramar jauregian.
Aurkeztu bezain laster, hainbat espainiar hedabide eta politikoren aldetik aurreiritzi eta susmo nabarmenak plazaratu ziren. Antonio Basagoitik Bildu "ETAren marka ona" zela adierazi zuen eta Alfredo Pérez Rubalcaba barne-ministroak Bilduk maiatzeko hauteskundeetarako aurkeztutako hautagai-zerrenden gainean "lupa bikoitza" jarriko zutela adierazi zuen, Espainiako segurtasun-indarrek Ertzaintzarekin egin behar zuten elkarlanari erreferentzia eginez. Horien txostenak jaso ondoren, Espainiako Gobernuak Bilduk aurkeztutako 258 zerrenden aurka egin zuen epaitegietan 2011ko apirilaren 27an, Estatuko Fiskaltzaren bitartez, Rubalcabak "Bildu ETAren estrategian" zegoela adierazita. Aurreiritzi horiei aurre eginez, Bilduk bere hautagaiei giza eskubideak bortxatu eta indarkeria erabiltzen den egoera guztien aurka egiteko behartuko ziela adierazi zuen.[8] Hasiera batean Espainiako Epaitegi Gorenak zerrendak legez kanpo utzi zituen, baina azkenik, maiatzaren 4an, Konstituzio-Epaitegiak onartu egin zituen.
2011ko apirilaren 19an kultura alorreko hainbat lagunen babesa jaso zuen Bilduk. Aitor Gorosabelekin batera, kanta eta bideoan parte hartu zuten Miren Amuriza eta Jon Martin bertsolariek, Ramon Agirre eta Itziar Ituño aktoreek, Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoak, Imanol Urbieta musikariak, “Mendi” margolariak eta Gari Berasaluze idazleak, beste batzuen artean.
2011ko maiatzaren 11an Bildu koalizioak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien %82an eta Nafarroako udalerrien %18an aurkeztu zituen zerrendak, biztanleriaren %90era iritsiz, Nafarroako Legebiltzarrerako zein Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako Foru Batzarretarako aurkeztutako zerrendez gainera. Trebiñurako ere zerrenda aurkeztu zuen.
Bilduk Euskadiko botoen %26 lortu zuen, erkidegoko bigarren indarra bihurtuz, Euzko Alderdi Jeltzalearen atzetik.[9] Koalizioak Hego Euskal Herriko udalerri gehienetan lortu zituen zinegotziak, esaterako Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruña eta Trebiñu (Burgos) udalerrietan.
2012ko urriaren 21an ospatu ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako EH Bildu edo Euskal Herria Bildu izenez aurkeztu zen.