- Orokorrak
- en block
- es bloque
- fr bloc
bloke
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
- ↑ Lartzanguren, Edu. «Blockchain: katea eta nodoak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ «The great chain of being sure about things» The Economist 2015-10-31 ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ (Ingelesez) Popper, Nathaniel. (2016-05-21). «A Venture Fund With Plenty of Virtual Capital, but No Capitalist» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ (Ingelesez) Fortney, Luke. «Blockchain Explained» Investopedia (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ (Ingelesez) «What is Blockchain Technology?» CoinDesk (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ (Ingelesez) «What is Blockchain Technology» www.ibm.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ (Ingelesez) «Blockchain Is Like the Trump Presidency Because...» Psychology Today (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
Wikipediako bilaketara joan
SARRERA DESBERDINA:
Bloke-kate
Bloke-katea edo Blockchain gisa ezagutzen dena (BC, bloke-katea ingelesez) banatutako datu-base bat da, datu bat argitaratu ondoren hura ez aldatzeko diseinatutako bloke-kateek osatua. Blokeei aurreko katearen beste bloke bati buruzko metainformazioak gehitzen zaizkie denbora-lerro batean; horrela, teknika kriptografikoei esker, bloke batean dagoen informazioa errefusatu edo editatu ahal izateko, ondorengo bloke guztiak aldatzea beste biderik ez dago.[1][2][3][4]. Horregatik, bereziki egokia da denboran ordenatutako datuak modu inkrementalean biltegiratzeko, aldatzeko edo berrikusteko aukerarik gabe. Bloke-katean gordetako datuak normalean transakzioak izaten dira (adib.: Finantzak); horregatik, ohikoa da datuei transakzio deitzea. Hala ere, ez da beharrezkoa finantza arloko datuak izatea. Benetan pentsa genezake erregistratzen dena sistemaren egoeraren aldaketa atomikoak direla. Adibidez, bloke-kate bat dokumentuak estanpatzeko erabil daiteke, eta horiek segurtatu, alterazioen aurrean. Teknika 2000. urtean jada aplikatu zen jada Freenet sarearekin, baina lehenbiziko aldiz 2009. urtean Bitcoinek erabili zuen terminoa. [5][6]
Teknologia honek konfiantzaren arazoa konpontzeko balio du, helburu komunak lortzeko lankidetzaren bidez. Matematika aurreratuak, kriptografia, programazio-lengoaiak eta kontabilitate-liburu banatuaren teknologia (konputazio mota bat) erabiltzen ditu. [7]
David Chaum kriptografoak proposatu zuen lehen aldiz bloke-katearen antzeko protokolo bat 1982. urtean egindako “Computer Systems Established, Maintained, and Trusted by Mutually Suspicious Groups” izeneko disertazioan. 1991. urtean Stuart Haber eta W. Scott Storneta zientzialariek eraso kriptografikoengandik babestutako bloke-kate baten lehen deskribapena aurkeztu zuten dokumentu informatikoetan egindako denbora markak eraldaezinak izateko. Arrazoi honengatik “Blockchain” teknologiaren gurasotzat hartu zituzten.
Lehenengo blockchain ofiziala ez zen sortu 2008 urterarte, Satoshi Nakamotoren gidaritzapean ordurarteko diseinua hobetuz. Hurrengo urtean bitcoin kriptomonetaren sareko transakzioentzat kontabilitate liburu babestu bezala erabili zen.
Bloke-katearen kontzeptua ondoko eremuetan erabiltzen da:
Blokeo kate bat deszentralizatua, banatua eta askotan publikoa den erregistro-zerrenda digital bat da, blokeak deritzenak, ordenagailu askotan zehar transakzioak erregistratzeko erabiltzen dira, non bloke bakoitzaren aldaketa batek, ondorengo bloke guztien aldaketa dakarren. Honek, erabiltzaileei transakzioak modu independente eta merkean egiteko aukera ematen die. Blockchain datu-base bat modu autonomoan kudeatzen da "peer to peer" sare bat eta denboragailu-zerbitzari banatu bat erabiliz. Transakzioak erabiltzaile guztien arteko taldelan batean egiaztatzen dira. Diseinu honek lan-fluxu sendoa ematen du, non parte-hartzaileen ziurgabetasuna marjinala den datuen segurtasunari dagokionez. Bloke-kate bat erabiltzeak aktibo digital baten erreproduzigarritasun infinituaren ezaugarria ezabatzen du.
Blokeek baliozko transakzio-sortak gordetzen dituzte Merkleren zuhaitz batean zintzilikatu eta kodetuta. Bloke bakoitzak aurreko blokearen hash kriptografikoa du bloke-katean, eta biak lotzen ditu. Lotutako blokeek kate bat osatzen dute. Prozesu iteratibo horrek aurreko blokearen osotasuna berresten du, hasierako blokera arte, hots, genesi-blokera arte. Bloke baten osotasuna eta bertan dauden datuak bermatzeko, blokea digitalki sinatu ohi da.
Bloke-kateen klasifikazioa lau zati nagusitan banatzen da:
Bloke-kateak hauen datu basearen egoera aldaketak burutzeko erabilitako ereduetan ere sailka ditzakegu:
Alboko kate bat, ingelesez sidechain, bloke-kate bat da, eta nagusia deitzen zaion beste bloke-kate batetik balidatzen ditu datuak. Bere erabilgarritasun nagusia funtzionalitate berriak eman ahal izatea da, probaldian egon daitezkeenak, bloke-kate nagusiak eskainitako konfiantzan oinarrituta. Alboko kateek txanpon tradizionalek urrezko patroiarekin egiten zuten bezala funtzionatzen dute.
Alboko kateak erabiltzen dituen bloke-katearen adibide bat Lisk da. Bitcoinen ospearen eta bere sareak lan-proba bidezko adostasun-algoritmoaren bidez konfiantza emateko duen indar handiaren ondorioz, bloke-kate nagusi gisa aprobetxatu nahi da, eta horretan oinarritzen diren alboko kate lotuak eraiki. Alboko kate lotu bat alboko kate bat da, eta horren aktiboak beste katetik eta beste katera inporta daitezke. Mota horretako kateak bi modutan lor daitezke: