brigada
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
Nahi baduzu, proposamena bidali.
- ca brigada f
- de Rotte f
- en work gang
- es brigada f
- fr équipe f
- gl brigada f
- it squadra f
- pt brigada f
brigada
- ↑ Herritarrek ordea La Social, La Secreta edo La Brigada izenez aipatzen zuten.
- ↑ (Gaztelaniaz) Los servicios secretos en España
Wikipediako bilaketara joan
SARRERA DESBERDINA:
Brigada Politiko-soziala
Brigada Politiko-soziala —izen ofiziala: Brigada de Investigación Social[1] (Gizarte Ikerketako Brigada)— Espainiako polizia erakunde bat izan zen, frankismoak bere aurkakotzat sumatzen zuen edozein jarduera politiko erreprimitzeko erabilia. 1941eko martxoaren 8an sortu zuten Brigada Politiko-soziala, eta 1986ko martxoaren 13an desegin zuten. Euskal Herrian, Brigada Politiko-sozialeko kiderik ospetsuena Melitón Manzanas torturatzailea da, erakunde horretako Gipuzkoako burua, ETAk 1968an hila.
Gerra Zibila bukatu eta bi urtera sortu zuten frankistek polizia-talde berezi hau, ofizialki 1941eko martxoaren 8an.[2] Aurrekaritzat 1938ko ekainaren 24ko dekretuaren bidez sortutako negoziatu politikoak zeuden. Negoziatu horiek probintzietako gobernadoreen menpe zeuden eta euren helburu zuzena “ekintza politikoko gaien kontrola” zegoen, batetik, eta gobernuaren irizpideen aurka zihoazen ekintza guztien “errepresio eta prebentzioa”. Beraz, hasiera-hasieratik errepresioaren kontzeptua oinarrizkoa zen erakunde horretan, eta horrela erakutsi zuten lau hamarkada luzeetan. 1986. urteraino jarraitu zuen lanean talde horrek, nahiz eta azkeneko urteetan modu mugatuagoan jardun zuen.
Brigada Politiko-soziala Espainiako Polizia Armatuaren barruko atala zen. Guardia Zibilak eta Falangeko militante ezagunek laguntzen zioten. Talde bakoitzaren buru gobernadore zibila zen, eta guztien buru, Gobernazioko ministroa.
Brigadaren errepresio lanaren helburuak frankismoaren aurka ziharduten talde guztiak ziren: masoiak, errepublikazaleak, independentistak, komunistak eta abar. Baita diktadurazko erregimenaren «ordena» hausteko asmoa erakusten zuten elkarte eta erakundeak ere: sindikatuak, esaterako. Horiek guztiak erreprimitzeko, frankismoak sortutako legedia bereziaz baliatzen zen Brigada Politiko-soziala. Brigadako kideek beren esku zituzten baliabide guztiak, eta ia kontrolik gabe mugitzen ziren. Ohikoak ziren, esaterako, telefono entzuketak, jarraipenak, kontrolik gabeko atxiloketak, torturak, mehatxuak, bortxaketak eta abar. Sarritan, Brigadaren atxiloketen bukaera ofiziala atxilotuaren suizidioa izaten zen. Jarduera horiek salbuespen egoerekin larritu egiten ziren.
Gainera, Brigadak epaitegi berezien laguntza zuen, bereziki birena: Masoneria eta Komunismoa Erreprimitzeko Auzitegi Berezia (gaztelaniaz, Tribunal Especial de Represión de la Masonería y el Comunismo) eta Ordena Publikoko Auzitegia (Tribunal de Orden Público; haren ondorengo da egungo Espainiako Auzitegi Nazionala). Brigada Politiko-soziala erakunde sekretua zen, nahiz eta Brigadako partaideetako asko oso ezagunak izan.
Erakunde horren ageriko basakerien legezkotasun eza gorabehera, Brigadako partaideak inoiz ez dituzte epaitu, eta oraindik ere ikertu gabe dago haren errepresio lanaren neurria zenbaterainokoa izan zen.