brontze

brontze

  • Tailerra
  • en bronze
  • es bronce
  • fr bronze

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Brontze

Brontzea edo burdinoria[1] kobrea eta eztainua oinarritzat dituzten zenbait nahasturaren izena da. Eztainuaren proportzioa % 3 ingurukoa izaten da. Horretaz gain beste zenbait metal gehi dakioke, betiere material nagusia kobrea den arren: besteak beste, zinka, aluminioa, antimonioa edo fosforoa gehitzen zaizkio, lortu nahi diren propietateen arabera. Brontzeak kobreak baino ahalmen mekaniko hobeak izaten ditu.
Kobre eta zink metalak oinarritzat dituzten nahasturei letoi esaten bazaie ere, askotan hauek eztainua ere dutenez, ez dago oso argi bien arteko muga non dagoen, baina oro har, nahasturak zinka baino eztainu gehiago badu brontze izena ematen zaio.
Gizakiak sistematikoki ekoizten hasi zen lehen metal-nahastura izan zen, Brontze Aroan hain zuzen. Aplikazio ugari ditu, korrosioa eta marruskadura jasaten dituzten piezetatik hasi, eta musika instrumentuetaraino (kanpaia, gong-a, piano korda...). Milaka urtetan armagintza eta tresnagintza material nagusia izan zen eta historian zehar bitxigile eta eskultore ugarik erabili izan dute. Aurrekoaz gain, brontzezko txanpon eta piezak antzinako ekonomietan oinarrizkoak izan ziren eta garrantzitsuak dira baita gaur ere.
Brontzearen erabileraren hasiera oso garrantzitsua izan zen edozein zibilizaziorentzat, teknologiaren historiako metal-nahasturarik berriztatzaileena da eta. Erremintak, armak eta etxegintzako hainbat material ere brontzea dute osorik edo parte batean, mosaikoak adibidez.
Hasieran kobrea eta artsenikoa nahastuz, nahastura naturalago bat egiten zuten, artseniko-brontzea. Nahastura hori, % 2 artseniko zuena, Brontze Aroaren hastapenetan erabili zen. Baina geroago ohikoagoa izan zen kobrea eta eztainua erabiltzea, "benetako brontzea" lortzeko. Eztainua, herrialde askotan ez zegoenez, beste toki batzuetatik ekarri behar izaten zuten.
Kobrea eta eztainua erraz nahas daitezke baina halako osagaiak dituzten meategiak, oso gutxitan egoten dira elkarrengandik gertu: Iranen eta Thailandian ezagutzen dira meategi misto garrantzitsuenak. Horietaz aparte, eztainua leku gutxitan aurki daiteke, eta meategietara iristeko bidaiek, merkataritza eta elkartrukatzea sustatu zuten Brontze Aroan.
Antzinako Egipton, material metalikoak kobrearekin nahasten zuten kobrea, artseniko, eztainua, urrea eta zilarrarekin. “Erresuma Berria”n dauden hilobietan, edo Karnakeko tenpluan aurki daiteke horren inguruko informazioa, hor ikus daiteke eta, k.a. XV. mendeko fundizioa.
Grezia klasikoaren garaian, beraien marmolaren tradizio eskultorikoan, badakigu ere brontzezko fundizio teknika garatuak egin zituztela, K.a V.mendean eginiko Riaceren brontzeak horrela frogatzen baitu.

  • «burdinori» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  • Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

    Wikipediako bilaketara joan