burruntzi

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

burruntzi

  • ca furga f
  • de Stochereisen n
  • en rake
  • es espetón m
  • fr tige f pour remuer le béton
  • gl espetón m
  • it attizzatoio m
  • pt rodo m

Burruntzi

Burruntziak[1][2] Odonata ordenako eta Anisoptera (grezierazko ανισος anisos, "ezberdinak" + πτερος pteros, "hegalak", atzeko hegoak aurrekoak baino zabalagoak direlako)[3] subordenako intsektuak dira. Buru biribila, sabelalde luze eta mehea, lau hego garden eta zaintsu, eta omatidioez eratutako begi konposatu handiak dituzte. Beste odonatuei bezala, sorgin-orratz, mariburduntzi eta mariorratz izenak ere ematen zaizkie euskaraz.[4] Berriki, Epiprocta subordena sortzea proposatu da, Anisoptera eta Anisozygoptera subordenetako familia guztiak sartzeko.
Askotan sorgin-orratzekin (Zygoptera) nahasten dira, antzeko itxura dutelako, baina, ondoko ezaugarria kontuan harturik, helduak erraz bereiz daitezke: pausatzen direnean, anisopteroek gorputz alboetarantz jartzen dituzte hegalak, horizontalean, eta zigopteroek, berriz, atzerantz oblikuoki bertikalean. Horrez gain, anisopteroak gorputz handikoak eta hegaldi azkarrekoak dira, eta zigopteroak argalagoak eta delikatuagoak.[5]
Burruntzien larbak (naiade deitutakoak) ur gezetan bizi dira. Haragijale jeneralistak dira, tamaina egokiko harrapakinak ehizatzen dituztenak. Ondesteko organo baten bitartez hartzen dute arnasa.[5][6] Zenbait hilabete edo urteren buruan, metamorfosia gertatuko da. Intsektu hemimetaboloak direnez, nahiko azkar burutzen da naiadearen eta helduaren arteko urratsa. Emergentzia esaten zaio prozesuari eta uretatik kanpo gertatzen da, ur bazterreko belar edo zurtoin batean esaterako. Azken muda horretan, “jantzi” zaharra (exubia) toraxeko alde dortsaletik urratuko da, eta imago heldugabea bertatik aterako da.[7]
Emergentziaren ostean, imagoak ur bazterretik urruntzen dira zenbait egunez, heldutasun sexuala lortu arte. Intsektu hegalariz elikatzen dira; harrapakinaren tamaina da dietaren muga ia bakarra. Anisoptero tropikal batzuek igel txikiak, eta are kolibriak ere, harrapa ditzakete.[5] Heldutasun sexuala eskuratutakoan, ur bazterretara itzultzen dira ugaltzera.
ITISen (Integrated Taxonomic Information System) arabera anisopteroak zortzi familiatan banaturik daude:[8]

  • Burruntzi Hiztegi Batuan. .
  • Irureta Azkune, Onintza. «Badakizu nola esaten den ‘libélula’ / ‘libellule’ euskaraz?» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  • Grzimeck, HC; Bernard. (1975). Grzimek's Animal Life Encyclopedia. 22 Detroit: Visible Ink Press, 348 or..
  • «Zehazki - UPV/EHU» ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-19).
  • a b c Altonaga, Kepa. Lehen animalia hegalariak: Txitxiburduntzi eta sorginorratzak (I). Elhuyar aldizkaria, 75. zenbakia, 1993ko irailak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-23).
  • a b Altonaga, Kepa. Lehen animalia hegalariak (II): Ur gezetako gargantua txiki horiek. Elhuyar aldizkaria, 76. zenbakia, 1993ko urriak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  • Altonaga, Kepa. Lehen animalia hegalariak (eta III): Aireko maitale akrobatikoak. Elhuyar aldizkaria, 77. zenbakia, 1993ko azaroak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-02).
  • Anisoptera, itis.gov
  • Mezquita Aranburu, Iñaki. «Kosk egiten ez duen tigrea» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  • Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

    Wikipediako bilaketara joan