Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
Nahi baduzu, proposamena bidali.
- ca base f de dades
- de Datenbank f
- en database
- es base f de datos; banco m de datos
- fr base f de données
- gl base f de datos
- it base f dati
- pt base f de dados
datu-base
- ↑ Agirreazaldegi, Teresa. (2006). Informaziorako dokumentazioaren oinarriak.. Udako Euskal Unibertsitatea, 130-136 or..
- ↑ Odriozola, Leire Aldaz; Carrera, Leire Urkola. (2013). Datu-Base erlazionalen diseinua eta ustiapena. UPV/EHU arg ISBN 978-84-9860-822-9. (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- ↑ «errepikapen figura - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
- ↑ Rodríguez Yunta, Luis. (2001). La información especializada en Internet. CINDOC.
- ↑ «Lógica Matemática - Monografias.com» www.unicauca.edu.co (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
- ↑ Moda-diseinuko unibertsitate-espezialistaren titulua (UPV-EHU) | Informazioa | Direktorioa. (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Colección» www.artium.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «CV Imanol Murua Uria - Grupo de Investigación HGH Hedabideak, Gizartea, Hezkuntza - UPV/EHU» hgh (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
Datu-base
Datu-basea beraien artean zerikusia duten datuen bilduma da,[1] datuak gorde eta ondoren modu erraz eta egituratuan eskuratzea ahalbidetzen dituena (Informatikan Datu-baseak kudeatzeko sistemak (DBKS). Gaur egun, informatika eta elektronikari esker, datu-base gehienek formatu elektronikoa dute, zeinak datuen kudeaketarako abantaila ugari eskaintzen dituen.
Adibidez, liburutegi bat dokumentuz eta testuz osatutako datu-base bat dela esan daiteke, erraz aurkitu ahal izateko zerrendatutako informazio bilduma alegia.
Informazioa sailkapen hierarkiko baten bidez banatzen duten datu-baseak dira. Gurasoak ez dituzten nodoei sustraia deitzen zaie eta semeak ez dituztenei hosto (Nodo guraso bakoitzak hainbat nodo ume izan ditzake). Hauek oso erabilgarriak dira datu bolumen oso handiak edo elkarbanatuak erabiltzen dituzten aplikazioentzat eta, honela, oso egitura finko eta ekoizpen handikoak lortzen dira. Datu-base hauen eragozpen handiena datu erredundantzia errepresentatzeko gaitasuna oso murriztua daukatela da.
Zenbait nodo guraso desberdin izan ditzake. Aurrerakuntza handia izan zen hierarkikoekin konparatuta, datu erredundantziaren arazoa konpontzeko aukera ematen duelako. Datu-base honek ematen dituen zailtasunak direla eta programatzaileek, erabiltzaileek baino gehiago erabiltzen duten modelo bat da.
Datu-egitura taulak dira, hau da, datu bakoitza ilara batean eta zutabe batean jarriko da. Oso erabilia da datuak administratzeko eta arazo errealak modelatzeko. Funtsezko ideia “erlazioen” erabilpena da. Horiek “tupla” izeneko datu erantsi bat dira. Modelo horretan datuak ematen diren lekuak eta formak ez dira gailentzen. Horrek, errazago ulertzeko abantaila dauka erabiltzaile ez-jakitun batentzat. Datuen arteko konexioak egiteko aukera ematen dute, hauek tauletan gordeta daudelarik eta honela, bi taulen datuak erlazionatzen dira, datu-baseari izena emanez. Datu base erlazionala eratzeko, kategoriak jarri eta horien arteko harremanak zehaztu behar dira. Kontsultekin informazioa berreskuratu edo biltegiratzeko aukera ematen dute eta honela informazioa administratu. SQLa da erlaziozko datu-baseak eraikitzeko lengoaiarik erabiliena.[2]
Ezaugarriak:
Datu-base transakzionalak datuak abiadura handian bidaltzeko eta jasotzeko sortuak dira. Ez dira oso ohikoak eta normalean kalitate analisietan, produkzioetan eta arlo industrialetan erabiltzen dira. Datuak batzea eta errekuperatzea da datu-base honen betekizunik garrantzitsuena. Horregatik datuen erredundantzia eta informazioaren errepikapena[3] ez du arazorik ematen, beste datu-baseekin alderatuta. Orokorrean, funtzionamendua maximizatzeko datu-base erlazionaletara konexioak egitea ahalbidetzen da. Adibiderik ohikoena bi kontu-korronteen arten diru transferentzia bat egitea izango litzateke. Normalean bi eragiketa desberdinen artean egikarituko litzateke, lehenengoan kontu batetik dirua kenduko genuke eta bigarrenean beste kontu batean kendutako dirua gehituko genuke. Sistemaren atomikotasuna ziurtatzeko (hau da, dirua ez desagerrarazteko edo agerrarazteko), eragiketa biak atomikoak izan behar dira, sistema ziurtatu egin behar da, edozein baldintza emanda (sistemaren jauzia barne), eragiketa biak egikaritu direla edo ez dela bat ere ez egikaritu.
Aplikazio oso espezifikoak garatzeko pentsatutako datu-baseak dira, OLAP kuboak adibidez. Ez dira asko desberdintzen datu-base erlazionaletatik (datu-base erlazional bateko taula bat, datu-base multidimentsionaleko taula bat izan daiteke) desberdintasuna kontzeptuala da bakarrik; datu-base multidimentsional bateko atributuak bi mota desberdinekoak izan daitezke, taula baten dimentsioak adieraz ditzake edo ikasi nahi diren metrikak adieraz ditzake.
Objektuetara bideratutako eredu informatikoen datu-base eredu bat da. Datu-basean objektuak osorik gordetzean datza honen betebeharra (egoera eta jarrera). Objektuetara bideratutako datu-basea objektuen paradigmaren kontzeptu garrantzitsuenak bere barne dituen datu-base bat da.
Objektuetara bideratutako datu-base batean, erabiltzaileek datu-basearen definizio modura eragiketak definitu ditzakete datuen gainean. Eragiketa batek (funtzio deritzona) bi ataletan definitzen da.
Erabiltzaileen aplikazio programek, horien izena eta argumentuak deitzeko erabiliz, datuen gainean lan egin dezakete eragiketaren inplementazio era kontuan hartu gabe. Programen eta eragiketen arteko independentzia deitzen zaio.
Datu-base dokumentaletan, datuak gutxi egituraturik daude, eremu askoren luzera eta edukia ezin da aurretik jakin eta arazo linguistikoei aurre egin behar izaten diete.Testua osorik indexatzea ahalbidetzen dute, eta oro har, bilaketa handiagoak egitea. Bolumen handiko informazio historikoa gordetzeko erabiltzen dira. Thesaurus indize bidez optimizatutako datu-base dokumentaletarako sistema bat da.
Sistema deduktibozko datu-base bat,[4] datu-base arrunt batekin alderaturik, inferentziaren bitartez ondorioak lortzea bermatzen du. Gehien bat datu-basean gordetzen diren arauetan eta gertaeretan oinarritzen da. Datu-base deduktiboak, datu-base logikoak deitzen zaie oinarritzat logika matematikoa[5] erabiltzen dutelako. Mota honetako datu-baseak, datu-base erlazionaletan kontsultak modu errekurtziboan egiteko murriztapenen eta gordetzen dituzten datuen zeharkako harremanak ondorioztatzeko gai ez izatearen ondorioz sortu ziren.
Erreferentzien datu-baseak ditugu alde batetik (metadatuak) eta bestetik, datu base-iturriak (metadatuak eta informazio osoa eskaintzen dizkigutenak).
Errepresentazioak soilik gordetzen dituzte. Hiru mota daude:
Datu-base bibliografikoa erregistro bibliografikoen datu-basea da. Liburutegi bateko liburuei eta beste material batzuei buruzko informazioa duen datu-basea izan daiteke (katalogo izena hartzen du orduan). Edo, terminoaren adiera erabilienari jarraituz, aldizkarien eta beste argitalpen zientifiko batzuen edukiaren aurkibide bibliografikoa, hala nola artikulu zientifikoak, hitzaldi eta biltzarretako aktak, liburuetako kapituluak, etab. Jakintza arlo batekoa edo anitzekoa izan daiteke. Datu-base horiek Internet bidez kontsultatzen dira. Erreferentziak, abstractak (argitalpen zientifiko baten laburpena) eta, sarritan, indexatutako edukien testu osoa edo testu osorako estekak dituzte. Adibidez, EHUko liburutegiko katalogoan, liburuaren egilearen izena edo liburuaren izena bilatu ahal ditugu jakiteko bilatzen ari garen liburu hori EHUko liburutegian dagoen edo ez.
Datu pertsonalizatuen, helbide elektronikoen, telefono-zenbakien eta beste datu askoren zerrenda handiak dira . Adibidez, formatu elektronikoko telefono-gidak.
Direktorio horiek bi motatakoak izan daitezke, pertsonalak (orrialde zuriak) edo enpresakoak (orrialde horiak). Enpresa-direktorioak hiru motatakoak izan daitezke:
Direktorio pertsonalak mota bakarrekoak dira; izan ere, Espainian DBLOk eta antzeko legeek direktorioko erabiltzaileen pribatutasuna babesten dute. Horres gain, alderantzizko bilaketa debekatuta dago direktorio pertsonaletan.
EHUko direktorioan[6] sartzen bagara instituzioko langile baten izena bilatuz jakingo dugu ea ze kargu duen pertsona horrek, eta alderantziz, kargu bat bilatzen badugu jakingo dugu ze pertsonak betetzen duen kargu hori.
Artium museoko adibidea dugu hemen, bere katalogoan[7] sartzen baldin bagara artelanen deskripzioak eta metadatuak aurkitu ahal ditugu artelan horren izena jarriz.
Informazio osoa dute:
Datu-baseen egitura lau elementuk osatzen dute:
Datu-basea eta DBBKS-erako softwarea sarearen bidez konektaturik, leku askotan banandurik egon daitezke. Bi motatakoak existitzen dira.
Horiek organismo deszentralizatu fisikoen ondorioz sortzen dira. Datu-base banatuen kudeatzeko sistemari esker herri desberdinetako datu-baseak batzeko gaitasuna ahalbidetzen dute eta edonondik unibertsitatearen, denda-adarraren eta beste zenbait lekuren informazioa lortzea posible egiten du.
Datu-base baten informazioa lortzeko erabiltzen den metodoa “kontsulta” izenarekin ezagutzen da. Kontsulten bitartez datu-base baten informazioa eguneratu, ezabatu, erakutsi eta datu berriak gehitu, txantiloiak erregistro iturri gisa ere erabil daitezke. Horretarako, kontsulta-lengoaia bat erabiltzen da. Datu-baserako kontsultak datuen datuak manipulatzeko lengoaiaren (DML) bidez egiten dira, gehien erabiltzen den datu-baseen kontsulta-lengoaia SQL da.
“Structured Query Language” edo Kontsultekin Eraikitako Lengoaia esan nahi dute eta gaur egungo datu-baseek erabiltzen duten lengoaia da. 1980ko hamarkadan agertutako dBASE programazio lengoaiaren eta datu sistemen administrazioen ondorengoa bilakatu da.
SQL:2003, SQL92 estandarraren luzapena da, objektuetara bideratutako kontzeptuak eta SQL92-rekin bateragarritasuna mantentzen ditu.
Homogeneoki bananduak: datu-baseak kudeatzeko sistema (DBKS) berdina erabiltzen da nodo guztietan.
Heterogeneoki bananduak: datu-base kudeatzeko sistema (DBKS) federatuak edo oinarri anitzeko sistemak bermatzea ahalbidetzen dute, non DBKSek autonomi maila jakin bat eta lehendik existitzen ziren DBKSko zenbait datu-base autonomoetara atzipena duten. Mota honetako sistema askok bezero-zerbitzari motako arkitektura erabiltzen dute.
Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:
Wikipediako bilaketara joan