departamentu
- Antolakuntza - Datuen prozesamendua - Informazioa
- sin.sail
- en section; department
- es departamento
- fr section; département
departamentu
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
SARRERA DESBERDINA:
Departamendu
Departamendu bat estatu bat administratiboki lurraldez banatutako unitate bakoitza da.
Estatuen arabera, departamendu bat estatu, probintzia edo oblast baten baliokidea da (barne politikak definitzen baitu banaketa, tamaina eta eskumenak), eta maila goragoko banaketarekin edo gabe (eskualde, erkidego...) antola daiteke.
Honako herrialdeak departamenduetan banatzen dira (alfabetoaren hurrenkeran): Argentina, Benin, Boli Kosta, Bolivia, Burkina Faso, El Salvador, Frantzia, Gabon, Guatemala, Haiti, Honduras, Kamerun, Kolonbia, Nikaragua, Niger, Peru, Paraguai, Senegal eta Uruguai.
Frantzia 101 departamendutan banatzen da (horietatik 4 itsasoz haraindira). Banaketa hori 1790eko urtarrilaren 4ean erabaki zen, antzinako probintziak ordeztuz. Bakoitzaren burua prefeta da.
Departamendua tokiko kolektibitate dezentralizatua ere bada, Kontseilu Orokorrak gidatua eta sei urterako Hautapen Unibertsal Zuzenez aukeratua.