disko-balazta

disko-balazta

  • Ingeniaritza mekanikoa - Material ibiltaria
  • en disc brake
  • es freno de disco
  • fr frein à disque

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Disko-balazta

Disko-balazta ibilgailuen gurpiletarako erabili ohi den balaztatze sistema da. Sisteman honetan, biratzen duen gurpilaren zati higikor batek (diskoak), biratzen duen gurpilarekin bat doana, marruskadura-koefiziente altua duten gainazal batzuen (pastillak) igurtzimendua pairatzen du. Pastilla hauek diskoengan indar batzuk eragiten dituzte, eta indar hauek mugimenduan dagoen ibilgailuaren energia zinetiko guztia edo zati bat bero bihurtu dezakete ibilgailuaren abiadura murriztu edo erabat gelditu arte. Bero kantitate izugarri hau ahalik eta azkarren eta nolabait ebakuatu behar da. Mekanismoa danbor-balaztaren parekoa da, baina azken honetan balaztatze gainazala txikiagoa izan arren, beroa girora askoz hobeto kanporatzen da. Modu honetan, gainazal txikiagoa izatea konpentsatzen da.
Pistoi bakarreko balaztatze-sistema.
Libre biratzen ari da diskoa. Barrualdeko pastillak diskoa sakatzen du. Beste pastillak diskoa sakatzen du.
Balaztatze-likidoa zirkuitu hidraulikotik doa harik eta pistoia presionatu eta pastilla-diskoaren (urdina) kontra bultzatzen duen arte. Diskoaren kontra eginiko presioak pastilla pistoitik urruntzea eragiten du, eta bertze pastilla diskoaren kontra bultzatzen du. Diskoaren eta pastillen arteko marruskadurak gurpila balaztatzen du.
Hainbat disko-balazta mota daude. Batzuk altzairu puruzkoak dira, beste batzuk, ordea, gainazalean marratuak daude edo zeharkatzen dituzten zuloak dauzkate. Azken horiei disko aireztatuak deritze, beroa xahutzen laguntzen dutelako.
Baraila balazta-pastillen eta -pistoien euskarria da. Pistoiak burdina gozoz eginak daude gehienbat eta ondoren kromoztaketa bidez estaltzen dira. Bi baraila mota daude: flotatzaileak eta finkoak. Finkoak ez dira mugitzen disko-balaztarekiko eta pistoi pare bat edo gehiago erabiltzen dituzte. Horrela, pistoiak martxan jartzerakoan, pastillek diskoaren bi aldeetan presionatzen dute. Gehienetan baraila flotatzaileak baino konplexuagoak eta garestiagoak dira. Baraila flotatzaileak “baraila irristakor“ gisa ere ezagutzen dira eta diskoaren erlazioan mugitzen dira. Alde batean dagoen pistoi batek pastilla bultzatzen du hau diskoarekin kontaktuan jartzen den arte, baraila eta barruko balazta-pastilla mugiaraziz. Horrela, diskoaren bi aldeetan aplikatzen da presioa, eta balazta-ekintza lortzen da.
Baraila flotatzaileek barailaren katigamenduaren ondorioz huts egin dezakete. Hau zikintasunagatik edo korrosioagatik gerta daiteke, ibilgailua denbora luzez erabiltzen ez denean. Hau gertatzen bada, barailaren balazta-pastillak eta -diskoak marruskadura izango dute nahiz eta balazta erabiltzen ez egon. Honek hainbat kalte eragiten ditu: pastilla azkar higatzea, erregaiaren errendimenduaren murriztea zein balaztatze-gaitasunaren galtzea eta desoreka, balaztatze taldearen gehiegi berotzearen ondorioz. Balazta gehiegi berotua duen gurpilak gutxiago balaztatuko du.

Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

Wikipediako bilaketara joan