- Planifikazioa - Kontrola - Kontu-ikuskapena
- en documentation
- es documentación
- fr documentation
dokumentazio
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
- ↑ Definizio hauek bat datoz UNE 50-113-92/1 arauak eta 2002 urtean desegin zen FID nazioarteko dokumentazio-erakundeak emandako definizioetan oinarritzen dira.
- ↑ a b Agirreazaldegi, Teresa. (2006). Informaziorako dokumentazioaren oinarriak. UEU, 56-59 or. ISBN 84-8438-0785..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Conócenos» Infoadex (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
- ↑ «Historia | ALDEE | ALDEE» www.aldee.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
Wikipediako bilaketara joan
SARRERA DESBERDINA:
Informazioaren zientzia
Informazioaren zientzia edo dokumentazioa informazioaren eta informazioa biltzen duten dokumentuen bilketa eta tratamendu sistematikoa aztertzen duen zientzia da. Informazioa modu egokian jaso eta gordetzeaz gainera, informazioaren sailkapena, eskuragarritasuna, zabalkundea, erabilera eta transmisioa ere aztertzen ditu[1]. Azken hamarkadetan izandako informazioaren hazkunde itzela dela eta, informazioa kudeatzeko metodo eta prozedura berriak garatu ditu informazioaren zientziak, ikerkuntzarako ezinbesteko tresna bilakatuz horrela.
Dokumentazioaren euskarri fisikoa dokumentua da, euskarri iraunkorrean erantsita dagoen edozein mezu ikoniko edo sinbolikoa alegia, helburu informatiboa duena. Izan ere, arrastoa uzteko, informazioa euskarri batean erregistratu beharra dago.
Dokumentazio arloan aritzen diren profesional mota anitz dago, lan egiten duten dokumentazio-tokiaren arabera: dokumentalistak, dokumentazio zentroetan; artxibozainak, artxiboetan eta liburuzainak liburutegietan. Gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira internet arloko dokumentalistak, bilaketa-motorrak diseinatu eta kudeatzeko.
Beste jakintza-arlo batzuekin erlazionatu ohi da, hala nola, Informazio-sistemen ingeniaritza, Datu-zientzia, Komunikazio-zientziak, Administrazio- eta Kudeaketa-zientziak, Museologia, Artxibistika eta Bibliotekonomia. Kontzeptu horien arteko elkargunea informazioa da, teknologia berriekin duen bitartekotza edozein dela ere.
Historian zehar era ezberdinetan ulertu da dokumentazioa:
1789. urtean Iraultza Frantsesa izan zen eta hortik eratorri zen Ilustrazio garaia. Berau arrazoian oinarritzen zen. XIX. mendean produkzio zientifiko handia egon zen. Sorkuntza zientifikoa handitu zen eta hori guztia txukundu beharra zegoen, kaosera ez iristeko eta nahi zen dokumentua berreskuratzeko. XX. mendean zientzia sozialak ugaritu ziren eta orduan sortu zen Dokumentazioa.
Henri La Fontaine eta Paul Otlet elkartu ziren zientzia eklosioaz arduratuta XIX. mendearen bukaeran. La Fontainek Société des Études Sociales et Politiquesen egiten zuen lana. Pilaketa hori sailkatu nahi zuten, eta anabasa antolatzeko informazioa sistematizatu zuten. Zientzia antolaketa logiko arrazionala erabili zuten.
Dokumentazio-zerbitzuan egiten den lan bilduma prozesu dokumentala[2] da. Dokumentuen gain egin beharreko operazio-multzoa da, erabiltzaileak nahi duenean dokumentu horiek erabil ditzan.
Dokumentazio-zerbitzuek, atzera-begirako informazioa eta dokumentazioa eskaintzeko, zenbait eginbehar dituzte, eta eginkizun-sail horri prozesu edo kate dokumentala deitzen zaio. Hor egiten diren lanek elkarren arteko eragina dute helburu bateratua lortzeko. Prozesu dokumentala dokumentuekin erabiltzen diren espezializazio-tresna eta prozeduren multzoa da, dokumentuak errepresentatu, berreskuratu eta erabiltzeko helburuarekin.
Prozesu dokumentalak lau funtzio ditu:[2]
Prozesu dokumentaleko eginkizunak berdintsuak dira dokumentazio- zerbitzu guztietan. Hala ere, erakunde baten ( komunikabide, enpresa, unibertsitate...) edota erabiltzaile- talde jakin baten behar informatiboak asetzeko antolatzen dira. Hori dela eta, erakundearen izaerak, erabiltzaileen ezaugarriek, horien interesak eta dokumentazio- zerbitzuaren baliabideek baldintzatuko dute prozesu bakoitza.
Informazioaren digitalizazioa eta sareen hedapena eragin handia izaten ari dira dokumentazio- zerbitzu askoren antolamenduan.
Bilketa-fasean dokumentazio-guneak ezarritako arloa edo dokumentu-mota definitu eta horri jarraiki egiten du dokumentuen hautaketa.
Dokumentazio-gunea zein den, bilketak ezaugarri ezberdinak ditu. Adibidez, artxibategietan aurrez definitutako dokumentu mota guztiak gordetzen dira (ez dago ez bilaketarik, ez hautaketarik, ez erosketarik).
Iturriak mota ezberdinetakoak izan daitezke:
Dokumentuen hautaketa irizpide ezberdinak jarraituz egin daiteke:
Analisi dokumentala dokumentuaren irudikapen bat zehazten duen teknika da, dokumentua behar bezala gorde eta eskuratzeko: dokumentu bibliografikoetan katalogazio bibliografikoa (besteak beste, izenburua eta egilea zehaztuz) eta eduki-analisia (hitz gakoak, adibidez). Analisi dokumentalari esker, liburutegi katalogoak edo datu-base bibliografikoak osatzen dira.
Dokumentuak ordenatu-gorde-kontserbatzeko eragiketa-multzoa burutu behar da lehenik. Dokumentuaren erregistroa ere egin behar da: dokumentu bakoitzari kode bat eman, sistema dokumental horretako parte bihurtzeko. Emaniko kodea erregistro zenbakia da, dokumentua identifikatu, eskariak kudeatu eta dokumentu-bildumaren hazkundea kontrolatzeko balio duena.
Ondoren, katalogazio bibliografiko egin behar da, dokumentuaren ezaugarriak biltzen dituena (dokumentu mota, egilea, izenburua, orrialde kopurua, gaia, ...).
Katalogazioarekin batera, dokumentu bakoitzaren edukia sintetizatu edo laburtzea posible egiten duen zehaztapenak definitu behar dira:indexazioa eta laburpenak barnehartzen ditu.
Indexazioaren bitartez indexatze-terminoak (hitz gakoak) hautatzen dira, dokumentuaren edukiaren muina jasotzen dute (gaia, pertsonaiak, erakundeak, lekuak, datak… definitzen dituena). Horrela, informazio bilaketak erraztu egingo da. Horretarako, irakurketa-analisia-terminoen hautaketa-normalizazioa erabili behar da. Adibidez,
Berria, 2007-04-26: Hamasen adar armatuak bertan behera utzi du Israelekiko su-etena
Erabiltzaileak informazioa bilatzeko orduan arazo ezberdinak sor daitezke:
Arazo hauek saihesteko hizkuntza dokumentala, eta ez naturala, erabiltzea komeni da. Adibidez, Zer emaitza izan ziren 2009ko hautezkudeetan? ordez, 2009 ETA hauteskundeak konbinazioa jarriz. Horrela, hizkuntza dokumentala hizkuntza naturalaren sinplifikazioa da, esanahi bereko edo antzeko galderetarako termino bakarra definitzen duena.
Indexazioak egitura hierarkikoa azaltzen du; hain zuzen, zuhaitz moduan, termino orokorretatik termino zehatzagoetara jo daiteke, tartean (astronomia arlotik Hale-Bopp kometara joaz, tartean eguzki-sistema eta kometak terminoak daudelarik.
Dokumentuen gaia sailkatzeko sistema ohikoena SHU edo Sailkapen Hamartar Unibertsala da, ezagutza-esparruak 10 kategoriatan sailkatzen dituena. sailkapen honek zenbaki-kode bat esleitzen dio kategoria bakoitzari (adibidez, 3 Gizarte Zientziak, 6 zientzia aplikatuak). Kategoria bakoitzak bere zuhaitza du eta zenbat eta gai berezituagoa, orduan eta zenbaki gehiago jartzen dira ( 62 Ingeniaritza, 626 Lan hidraulikoak). Beste sailkapen batzuk ere badaude (Dewey, Bliss, Ranganathan, Library of Congres, besteak beste)
Hizkuntza dokumentalerako tresnak dira thesaurus edo tesauroak, gai-sarreren zerrendak eta egileen aurkibideak. Tesauroak jakintza-arlo ezberdinetarako terminoak biltzen ditu, hiztegi moduan, loturiko beste terminoak aipatuz baina definiziorik eman gabe. Tesauroko terminoen arteko loturak baliokidetasunezkoak izan daitezke (termino sinonimoak), hierarkikoak (termino baten nagusitasuna edo mendekotasuna zehazten duena gai bereko beste termino batekiko) edo elkarkorrak (termino kidetua, harreman hierarkiko edo baliokiderik gabe).
Laburpenek, berriz, dokumentu baten edukiak, modu labur eta zehatzean jasota, iritzi kritikorik gabe, zehazten ditu, testu baten bitartez adierazi. Azkenik, folksonomia indexatzeko sistema sortu da interneten.
Dokumentazioak komunikabideetan bi helburu ditu:
Dokumentazio zerbitzuak komunikabide handietan aurkituko ditugu; eta bertan dokumentalistek egiten duten lan, kazetaritza edo beste titulazioren bat duten langileak, dokumentazioan espezializatuak.
Egunkarietan pertsona gutxi izaten dira (3-6), telebistan, ordea, lan talde handiak izaten dira (hogei lagun inguru ETBn, ehun TVEn).
Dokumentazio zerbitzu txikietan, komunikatzaile bakoitzaren ardura izango da dokumentazioa.
Euskal Herriko komunikabideen dokumentazio zerbitzuak enpresa barrurako dira eta komunikabideko bertako langileek erabiltzen dituzte, bereziki, kazetari moduan identifikatuak daudenak. Enpresako erabiltzaileek ez daukate inolako eragozpenik dokumentazio zerbitzuak kontsultatzeko; kanpokoei, ordea, ez zaie baimentzen edota zerbait ezhoikoa da.
Publizitatearen kontrola dauka Espainian. Komunikabideetan txertatutako iragarkiak aztertzen ditu. INFOADEX datu-baseak urtero 5 miloi iragarpen kontrolatuak ditu. Urtean zehar hedabide konbentzionaletan egiten diren publizitate-txertatzeak artxibatu eta analizatu egiten ditu.
Besteak beste honako hauek aurkitu daitezke Infoadexen datu basean:
Infoadex enpresak aztertzen duen informazioa:
ALDEE Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko elkarte profesionala da, 1990ean sortua, eta artxiboen, liburutegien eta dokumentazio eta informazio zentroen kudeaketaz arduratzen diren edo hauetan interesa duten profesionalak taldekatzea du helburu. 1990ean sortua, 2017an onartutako estatutuekin arautzen da.[4]