ebaketa-erreminta

ebaketa-erreminta

  • Tailerra
  • en cutting tool
  • es herramienta de corte
  • fr outil de coupe

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Arrakalagailu

Arrakalagailua edo arrakalatzailea[1] uharri gainean edo harri-printza handi baten gainean egindako aurpegibiko mota berezi bat da, urrun aldean punta baten ordez zeharkako sorbatza duena.[2] Auchel aldian agertzen da.
Duela 1,6 milioi urte Afrikan bizi izan zen Homo ergaster, beste hominido espezie batzuen artean. Hari Achel teknologia asmakuntza egozten zaio, landutako errekarrien aurreko teknologiarekiko benetako iraultza. Berrikuntza, teknikoki, harrizko nukleo batetik printza handiak lortzean zetzan, euskarri nahiko mehe, xaflakor eta sorbatz natural ugariko horien abantailak aprobetxatzeko asmoz, ebaketa-erreminta handiak, simetrikoak eta orekatuak zizelkatzeko, hala nola arrakalagailua edo aurpegibikoa. Harri-pritzatzaren berezitasuna da berezko sorbatza naturala duela, piezaren ardatzarekiko zeharkakoa gutxi gorabehera, eta, gainera, alboetan ukituak dituela. Bere forma gorputz solido bat irekitzeko edo arrailtzeko funtziora egokitzeak izena sortzen du, arrakala izenetik eratorria.
Lehen objektu horien formetan nolabaiteko estandarizazioa antzeman dezakegunez, arkeologoek pentsatu dute, oinarriz, modu planifikatuan eta arau geometriko jakin batzuei jarraituz eratu zirela zizelkatze-prozesuan zehar, aldez aurreko modeloaren edo diseinu mentalaren forma zehatza duen objektu bat lortzeko helburuarekin. Teknologia berri horren garapenak, saiakuntza eta akats prozesu luze baten bidez, agerian uzten du artisau litikoek beren aurretiazko ezagutzak berregituratzeko duten gaitasuna, tresna berri eta eraginkorragoak lortu arte.[3]

  • Arkeologia hiztegia. Gasteiz, Donostia: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 48 or. ISBN 9788445734780..
  • Harrizko eta hezurrezko tipologia. Unibertsitateko Indar Batasuna. Apunte bankua.
  • Valdivia, Jesús. (2014). «Hendedor achelense» Pieza del mes. La aventura humana (Madril: Museo Arqueológico Nacional. MAN).
  • Wikipediako bilaketara joan