edukiontzi

edukiontzi

  • Ingeniaritza mekanikoa - Material ibiltaria
  • sin.ontzi
  • en container
  • es contenedor
  • fr conteneur

edukiontzi

  • ca contenidor m
  • de Container m; Behälter m
  • en container
  • es contenedor m
  • fr conteneur m
  • gl contedor m
  • it container m
  • pt contentor m

Edukiontzi

Edukiontzia[1] itsas edo ibai-garraiorako, lurreko garraiorako eta garraio multimodalerako karga-edukiontzia da. Salgaiak eguralditik babesten dituzten unitate estankoak dira, eta ISO (Normalizaziorako Nazioarteko Erakundea) araudiaren arabera fabrikatzen dira, zehazki, ISO-668. Horregatik, ISO edukiontziak bezala ere ezagutzen dira.
Edukiontziak objektu handiak edo astunak garraiatzeko erabil daitezke: motorrak, makineria, ibilgailu txikiak, eta abar, edo paletetan jarritako salgaiak. Ez dira hain ohikoak soltezko salgaiak garraiatzen dutenak. Edukiontziaren neurriak estandarizatuta daude bere manipulazioa errazteko; ohikoena 6 metro luze (20 oin) izaten da.
Edukiontziak corten altzairuzkoak dira, batez ere, baina badira aluminioa eta beira-zuntzez indartutako beste kontratxapatu batzuk ere. Gehienetan, zorua egurrezkoa da, nahiz eta dagoeneko badauden banbuko batzuk. Barruan, hezetasunaren aurkako estaldura berezi bat dute bidaian zehar hezetasuna saihesteko. Edukiontzien beste bereizgarri bat izkina bakoitzean bihurguneetarako atxiki-leku egotea da, eta horiek, garabi berezien bidez, lotzeko aukera ematen dute, baita itsasontzietan zein kamioietan lotzea ere. Gainera, ontziak zigilatu egiten dira bidaiarako.
Efukiontziekin, salgaien lehen garraioa 1956ko apirilaren 26an izan zen. New Yorketik Houstonera bidaia egin zuen Malcom McLeanek antolatuta.
XX. mendean, Malcom P. McLean izeneko lehorreko garraiolari batek denbora eta lana alferrik galtzen zela pentsatu zuen, eta Kamioitik ontzira egiten ziren karga- eta deskarga-eragiketak modu errazago batean egin ahal zirela. Hasierako ideia kanoiak zuzenean ontzira kargatzea izan zen. Ideia hori ez zenez oso egokia, denbora pasa ahala, hobetuz joan zen gaur egungo kontainerrera iritsi arte. Ez zen beharrezkoa kamioi osoa kargatzea; nahikoa zen kontainerra kargatzea. Kontainer bidez garraiatzeko konpainiak sortu ziren, salgaiak garraiatzeko zenbait garraiobide batera hartzen zituztenak: itsasokoa, trenbidekoa eta errepidekoa.
Kontainerren neurriak aldakorrak izan ziren hasieran, baina normalizatuz joan ziren, bai Europan, bai Amerikan; hala iritsi ziren gaur egun dituzten neurrietara. Hasieran, 10, 20, 30 eta 40 oin luzeko neurriak erabiltzen ziren; gaur egun, 20 eta 40 oinezkoak baino ez dira erabiltzen, eta jumbo izenekoak, 45 oinezkoak.
Goiko gainazala da. Ez da beharrezkoa erresistentea izatea. Burdinazko edo aluminiozko panel bat izaten da.
Azalerarik handieneko asa lbo-gainazalak dira.
Zutoinen goialdeak kontainerraren aurrealdearen eta atzealdearen gainetik lotzen dituzten zeharkako bi barretako bakoitza.
Behealdean kokatutako zeharkako bi barretako bakoitza.
Kontainerraren beheko gainazala. Zuaker izeneko zeharkako indargarriz eraikia dago erresistentzia handiagoa izateko, kargaren pisuari eutsi behar diolako. Barnealdean, zorua zurezkoa da, salgaiak erraz atondu ahal izateko.
Zutoinen goialdeak eta behealdeak kontainerraren saihetsen gainetik eta azpitik lotzen dituzten luzetarako barrak.
Azalerarik txikieneko bi albo-gainazaletako bat, ateak izan ohi dituena.
Zoruan egindako irekiguneetako bakoitza. Orga jasotzaile adardunek kontainerra manipulatzea errazteko balio dute.
Kontainerraren aurrealdean kokatutako bi panelez osatuta egoten da, eta kontainerraren barnealdera sartzeko balio du. Hauek, estankotasuna eman behar dute, kontainerrak ontziaren bizkarrean ere garraia daitezkeelako. Badira kontainer bereziak, ate bat edo bat baino gehiago izan dezaketenak edozein albotan, atzealdean, sabaian, eta abarretan.
Kontainerrak hiru irizpideren arabera sailkatzen dira: materialaren, egituraren eta tamainaren arabera.
Kontainer altua: Haren garaiera 9,6 oin garai da. Lehenago ikusi ditugun luzera neurriekin konbina daiteke. Garaiera estandarra baino garaiagoak diren salgai handiak garraiatzeko balio du.
Transatlantikoa bidaiari kopuru handiak itsasaldi luzeetan zehar garraiatzen dituen itsasontzi bat da.
Nabigatzean ozeano bat besterik zeharkatzen ez dutenak; adibidez, Bilbotik Buenos Airesera.
Karga erabilgarri txikiko ontziak dira, eta inguruko portuetara garraiatzen eta banatzen dituzte ontzi ozeaniko edo transozeanikoetan beste kontinente batetik iristen diren kontainerrak.
Kontainerrak itsasbazterreko nabigazioan garraiatzen dituena. Adibidez, Iberiar Penintsulako portu Mediterraneoen eta Balear uharteetako portuen artekoa.
Salgaiak uharte batetik bestera eramaten dituena.

  • http://lema.rae.es/drae/?val=contenedor
  • Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

    Wikipediako bilaketara joan