eginbide
- Planifikazioa - Kontrola - Kontu-ikuskapena
- sin.jarraibide
- en instruction
- es instrucción
- fr instruction
eginbide
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
SARRERA DESBERDINA:
Apostoluen Eginak
Apostoluen Eginak (grezieraz Πράξεις Ἀποστόλων, Práxeis Apostólōn; latinez Actūs Apostolōrum) Itun Berriko bosgarren liburua da, gehienetan Ebanjelioen ondoren agertzen dena. Jesukristoren lehen jarraitzaileen historia kontatzen du, gehienbat Hamabi Apostoluen eta San Pauloren ibilerak.
Lehenengo ataletan Jesusen biztuera eta igokundearen ondorengo gertaerak agertzen dira: Mendekoste eguneko Espiritu Santuaren etorrera, Elizaren lehenengo zabalkundea eta Apostolu batzuen lehen eginkizunak (bereziki Pedro eta Feliperenak). Liburuaren bigarren partean San Pauloren kristautzea kontatzen da; hortik aurrera beronek hartuko du liburuko protagonismo handiena. Izan ere, liburuaren zatirik handiena Paulok Mediterraneo inguruko eliza berrietara egindako ikustaldiak betetzen dute. Azken atalean Paulo Erromara heldu zela kontatzen zaigu. Liburuan ez da bere heriotza kontatzen, baina tradizioaren arabera bertan hil zuten.
Bibliako aditu gehienen arabera, liburu hau Lukasek idatzi zuen (hirugarren ebanjelioa idatzi zuenak) 60-70 urte inguruan, neurri handi batean ebanjelioaren jarraipen gisa. Apostoluen Eginak liburuko sarrerak, izan ere, Ebanjelioaren amaierarekin lotura dauka.
Eginek 28 kapitulu dituzte. Idazki honen estrukturak bi printzipio jarraitzen ditu: bata, Jainkoaren herriaren mugimendu geografiko bat Jerusalemetik —Jainkoaren herriaren, hots, juduen erdigunea— Erromara —jentilen munduaren erdigunea—; bestea, Paulo eta Petriren rolak dira. Petrik judu-kristau eliza ordezkatzen du eta jentilen misioa Paulok.