elongazio

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

elongazio

  • ca elongació f
  • de Strecken n; Längen n; Aussschlag m
  • en elongation
  • es elongación f
  • fr élongation f
  • gl elongación f
  • it allungamento m
  • pt alongamento m

SARRERA DESBERDINA:

Elon Musk

Elon Reeve Musk (Pretoria, Hegoafrika, 1971ko ekainaren 28a) Hegoafrikan jaio eta kanadar eta estatubatuar herritartasunak dituen asmatzaile, ingeniari eta enpresaburua da, azken urte hauetan enpresa ugari sortu dituena; hala nola, PayPal, Tesla Motors, SpaceX, Hyperloop, SolarCity eta Open AI. 2020ko hamarkadan munduko pertsona aberatsena omen zen.[1]
Bere aita ingeniaria zen eta bere ama elikaria eta modeloa izan zen. 10 urte zituenean ordenagailu bat eskuratu zuen eta 12 urterekin bere lehenengo jokoa, Blastar izenekoa, 500 dolarrengatik saldu zuen. Aldi berean, 17 urte zituenean eta bere bigarren hezkuntza Pretorian amaitu zuenean derrigorrezko armadara joan zen eta honen ostetik beren gurasoen laguntzarik gabe etxetik joan zen Estatu Batuetara. Estatu Batuetan, administraritza eta fisika ikasi zuen Pensilvaniako Unibertsitatean beka bat eskuratu ostean.
Elon Musken hasierako fortuna eta fama gaztea zenean ailegatu zitzaion bi enpresen sorkuntzarekin: Zip2 eta PayPal. Zip2 1999. urtean saldu zion Compaq Computer enpresari 300 milioi dolarren truke. PayPalen kasuan 2002. urtean saldu zion eBayri 1500 milioi dolarrengatik.
2002. urtean, Muskek Space Exploration Technologies (Space X)sortu zuen. Gaur egun, Space X-ko enpresaburu exekutiboa eta teknologiako enpresaburua da. Space X-ek transbordadore eta suzirientzako jaurtitzaileak diseinatzen ditu. Enpresa pribatu bat bezala lan egiten du. Diseinaturiko bi suziriak Falco 1 eta Falcon 9 dira. 2008ko abenduaren 23an NASArekin kontratu bat zinatu izan zuten 1600 milioi dolarrengatik 12 hegalaldiengatik Transbordadore espaziala ordezkatuz.
2004ko apirilean Muskek 6,3 milioi euro inbertitu zituen Tesla Motors enpresan. Ez zen izan inbertitzaile bakarra baina inbertitutako diruaren %98 inbertitu zuen. Gaur egunera arte 140 milioi dolar inbertitu ditu enpresan eta automobil elektriko nabarmenenak Tesla Roadster, Tesla model S, Tesla model X eta Tesla model 3 dira. 2012. urtean 2100 Tesla roadster saldu ziren mundu osoan zehar. Automobil bakoitzak 100.000 US dolarreko prezioa zuten eta 31 herrialdeetan saldu izan dira. Tesla Motorsek munduko errekorra jaso du 37 milioi kilometro elektrikoki egiteagatik haien automobilekin.
Elon Muskek, bere lehengusuaren laguntzarekin 2006. urtean sortutako enpresa da. Enpresa honek produktu eta zerbitzu fotovoltaikokoak produzitzen ditu. 2011. urtean, Solar City Estatu Batuetako enpresa fotovoltaikorik garrantzitsuenean eta produktiboenean bihurtu zen. Solar Cityren helburu nagusia mundutik energia berriztagarriak hedatzea da Tesla Motors enpresa bezala. Arlo honetan oso parekoak diren bi enpresak dira.
Elon Muskek adierazten eta azaltzen duen bezala, Open IA inteligentzia artifizial lagungarria garatzeko enpresa bat da. Bere helburua ez enpresa honekin mozkin handiak lortzea baizik eta inteligentzia artifizialaren teknologia garatzea eta erabilpen hoberenak aurkitzea.

  • Sagarzazu, Jokin. «Elon Musk» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
  • Wikipediako bilaketara joan