- Orokorrak
- en female
- es hembra
- fr femelle
eme
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
- ↑ (Gaztelaniaz) Urroz, Carlos. (1991). Elementos de Anatomía Y Fisiología Animal. EUNED ISBN 978-9977-64-602-2. (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ a b Reproducción sexual y asexual. .
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Giráldez, Ramón. «Determinación cromosómica del sexo. Sistema XX-XY.» Universidad de Oviedo.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Genes y cromosomas - Fundamentos» Manual MSD versión para público general (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Obstetricia y Ginecología. Grupo Planeta (GBS) 2004-11 ISBN 978-84-344-3720-3. (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) FORMACIÓN | Instituto de Estudios del Huevo. (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ «Hiztegia - EHHE» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
Eme
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Eme (argipena)»
Emea “ernaldua izan daitekeen sexuko izaki biziduna” (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, d.g, 1. definizioa) da. Izaki bizidun emeek ugalketa organoetan obuluak ekoizten dituzte. Ugaztunen kasuan, ugalketa sexu ezberdineko bi gameto edo sexu zelula elkartzean ematen da: espermatozoidea (gameto arra) eta obulua (gameto emea)[1]. Kromosomikoki emeek XX izaera dute.
Emeen ezaugarriak aldakorrak dira espeziearen arabera. Ugalketa motaren araberako sailkapena eginez gero, ugalketa sexuala eta ugalketa asexuala bereizi daitezke. Ugalketa espezie bateko indibiduo berrien sorrerari deritzo, modu honetan espeziearen biziraupena bermatuz. Ugalketaren bidez informazio genetikoa transmititzen da.
Ugalketa asexuala mitosiaren bidez ematen den ugalketa da, horretarako, organismo bakarra behar da eta sortzen den indibiduoa klon bat izaten da. Ugalketa asexuala gauzatzeko modu desberdinak dauden arren, orokorrean zelula bakarreko organismoetan ematen den prozesua izan ohi da. Hala ere, kasu batzuetan ugalketa sexuala duten espezietan ematen da gehigarri gisa, eta hau emeetan ere gerta daiteke (adibidez, erleen kasuan). Prozesu honi partenogenesia deritzo[2].
Ugalketa sexualean aldiz, bi organismo desberdinen informazio genetikoa bateratuz sortzen da indibiduo berria. Kasu hauetan sexu ezberdineko bi organismoren gametoen (obulua eta espermatozoidea) elkarketa ematen da, prozesu hau ernalketa izenez da ezaguna. Ernalketa gertatzen denean, enbrioia sortu eta hau garatu egiten da organismo berria sortze aldera. Enbrioiaren garapenaren prozesua eta iraupena aldatu egiten da espezie batetik bestera. Modu honetan espezie talde desberdinak sailka daitezke[2]:
Gametogenesia izaki bizidunetan gametoak edo zelula sexualak ekoiztearen prozesuari deritzo. Hau ezinbestekoa izango da espeziaren biziraupena bermatzeko, izan ere, zelula hauetatik abiatuta sortuko dira ondorengoak. Emeen gametoak obuluak dira eta hauek obulutegietan ekoizten dira. Arrenak aldiz espermatozoideak[3] (Giráldez, d.g). Hau ulertzeko ADNaren eta geneen funtzionamendua ulertu behar da.
Izaki bizidunak zelulaz osatuta daude, zelula mota desberdinak dauden arren, emeak zelula eukariotoz osatuta dauden izaki bizidunak dira. Zelula hauek informazio genetikoa gordetzeko nukleo berezi bat daukate, modu honetan informazio genetikoa babesten dutelarik. Nukleoaren baitan kromosomak aurkitzen dira. Kromosomek genez osatutako DNA eta gene horien funtzionamenduan eragina duten osagai kimikoak dituzte bere baitan. Geneak DNA-z (azido desoxirribonukleikoa) osatuta dauden egiturak dira, izaki bizidunak 20.000 eta 23.000 gene inguru dituzte. DNA-ari dagokionez, organismo baten informazio genetikoa, hau da, organismo bizi baten funtzionamenduaren eta garapenaren inguruko informazioa gordetzen duen azido nukleiko mota bat da[4].
Gizakiaren kasua aztertuz gero, gizakiaren zelula bakoitzaren (sexu zelulak dira salbuespena) nukleoa 23 kromosoma parez osatuta dago, hau da, guztira 46 kromosoma aurkitzen dira. Kromosoma pare hauetatik, 22 pareri kromosoma somatikoak deritze eta hauek informazio orokorra dute, falta den parea aldiz, kromosoma autosomak dira eta hauek sexuari buruzko informazioa jasotzen dute. Kromosoma autosomek definitzen dute fetua arra edo emea izango den. Arren kasuan X izaera duen kromosoma bat eta Y izaera duen beste kromosoma dute. Emeen kasuan bi kromosomak X izaerakoak dira. Kromosoma hauetako bat amagandik jasoa dute eta bestea aitarengandik[4].
Sexu zelulei edo gametoei dagokienez, organismoko gainerako zelulekin alderatuz kromosoma kopuru erdia izaten dute. Modu honetan, ernalketa gertatzen denean bi gameto elkartuz kromosoma kopuru osoa duen fetua sortzen da. Sexu zelulak gametogenesi deritzon prozesu baten bidez ekoizten dira. Emeen izaera kromosomikoa XX denez, gametoek, nahiz eta kromosoma kopuru erdia izan, beti X aldaera transmitituko dute. Arrei dagokienez, euren izaera XY denez, gametoek X edo Y izaera izango dute. Modu honetan, ernalketa ematen denean XX duen fetua (emea) edo XY duen fetua (arra) sortuko da, beti ere, espermatozoideak duen izaeraren arabera[3].
Anatomiari dagokionez, esan bezala espezie bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Atal honetan orokortasun batzuk aipatuko dira.
Bibiparoei dagokienez, emeek enbrioia barnean gestatu, erditu eta edoskitzeko organo bereziak behar dituzte. Barne organoen artean obulutegiak izango dira obuluak ekoizteaz arduratuko diren organoak, eta hau, ernaldua izatean, umetokiko paretean txertatuko da. Bertatik abiatuz emango da enbrioiaren garapena. Erditzean, ondorengoa baginari esker kanporatuko da. Sortutako banakoa amarengandik elikatuko da biziaren lehen etapan eta horretarako, emeek bularretan dauden guruinen bidez ekoitziko dute esnea[5].
Obiparoen kasuan ere, obulutegiak obuluak eratzeaz arduratuko dira. Obuluak kasu honetan arrautzaren gorringoak izango dira. Behin hau zikloaren baitan guztiz garatu denean askatu egingo da eta obiduktuak hartuko du. Obiduktua hodi zilindrikoa da eta obulutegia kloakarekin lotzeaz arduratzen da. Arrautzaren gorringoa bertatik igarotzen da, eta prozesu horretan zehar arrautzaren eraketa ematen da. Prozesuan zehar hainbat guruinek eta hauen isurketek hartuko dute parte[6].
Eme hitzak, historikoki eta artikulu honetan adierazi bezala, esanahi orokorra du: arra ez dena, ernaldua izan daitekeen sexuko biziduna. Jatorri erromantzea atxiki zaio. Hala ere, kasu batzuetan beste adiera batzuk atxiki zaizkio, hala nola, “eztia, leuna, otzana”. Hitz orokorra dela aintzat harturik, euskarazko hainbat hitz bertatik eratorriak direla ikus daiteke[7]:
Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:
Wikipediako bilaketara joan