entxufe

entxufe

  • Teknologia orokorra
  • en plug
  • es enchufe
  • fr fiche; prise de courant

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Loki (gailua)

Artikulu hau gailu elektriko bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Loki».
Lokia[1] (edo loki elektrikoa) gailu elektrikoak hornidura elektrikora lotzen dituen gailua da. Atal ar eta emea du, bata bestean sartzen dena (ohikoena arra gailu elektrikoari kable bidez lotua eta emea horman atxikia). Atal emeari hartunea deritzo eta atal arrari larakoa.
Loki emea, baita ere hartune (elektriko) deritzona, horman atxikia izan ohi da eta argindar iturria da. Loki arren ziriak bertan lotzen dira, tokiko motaren arabera. Atal irisgarriak isolatzaile elektrikoaz osatuak daude, kontaktu elektrikoak zuloen barnean baitaude, batzuetan estaltzailez babestuak segurtasun arrazoiengatik. Mota batzuetan, ziri metaliko bat atal nagusitik irteten da, loki ar eta emearen arteko lehen ukitua ziurtatuz. Kasu hauetan lurrerako eroalea izaten da.
Loki arra, baita ere larako (elektriko) deritzona, loki emean barneratzen den gailua da, tresna elektrikoari kable batez lotua. Metalezko ziriak ditu, ohikoenak letoizkoak, baina nikelezkoak ere bai. Ziri hauek fase bat edo gehiago, neutro bat eta batzuetan lurrerakoa izaten dira. Mota askotan, monofasikoan adibidez, ez dago fasearen eta neutroaren arteko alderik.
Loki elektrikoak itxura eta tamaina desberdina dute herrialdearen arabera. Ez dago lokien nazioarteko sailkapenik, baina badago AEBetako sailkapena bat[2], jatorrizko herrialdearen eta zirien araberakoa.
Gainera, ezin da guztiz ziurtatu bi loki, mota berekoak baina herrialde desberdinetakoak, bateragarriak direnik. Tentsioak eta babesak desberdinak izan daitezke. Ohikoa da europar lokiekin, ezen nahiz eta bata bestarekin ongi lotu, lurrerako konexioa desberdina izan daitekeen.

  • Hegoaldean Entxufe erabiltzen da gehien bat, eta Prisa iparraldean
  • (PDF) Electric Current Abroad. .
  • Wikipediako bilaketara joan