erauzgailu

erauzgailu

  • Teknologia orokorra
  • en extractor
  • es extractor
  • fr extracteur

erauzgailu

  • ca extractor m
  • de Fortluftventilator m
  • en extractor
  • es extractor m
  • fr extracteur m
  • gl extractor m
  • it estrattore m
  • pt extractor m

SARRERA DESBERDINA:

Soxhlet erauzgailu

Soxhlet erauzgailua disolbatzaile baten laguntzarekin solido-likido erauzketan jatorri lipidikoa duten substantzien erauzketarako erabiltzen den beirazko instrumentua da, bere izena Franz von Soxhlet asmatzaileari zor diona.
Erauzgailu hau bi albo hodi dituen beirazko zilindroa da. Bi kameraz osatuta dago, goikoak kondentsatutako disolbatzailea biltzeko balio du eta behekoak lagina gordetzen du. Albo hodiei dagokienez, batak disolbatzailearen lurruna igotzea ahalbideratzen du eta bestea disolbatzailea ateratzeko sifoia da.
Erauzi nahi den substantzia duen materia solidoa edo lagina iragaz paper batean bildu eta soxhlet erauzgailuaren kamera nagusian jartzen da. Ondoren erauzgailu hau barnean disolbatzailea duen matrazearen ahoan kokatzen da. Muntaia guzti honen gainean kondentsadore bat jarriz.
Matrazeari beroa aplikatzen zaio bertan dagoen disolbatzailea berotu eta lurrundu dadin. Disolbatzaile horretan gainera, plater porodunak egongo dira burbuilak sortzea ahalbideratzen dutenak. Lurrun hau soxhlet erauzgailuaren albo beso batetik gora igoko da kondentsadorera iritsi arte. Han korrontean dabilen ur hotzaren eraginez lurruna kondentsatu eta lagina dagoen azpiko kamerara eroriko da. Kamera hau disolbatzaile beroarekin betetzen joango da pixkanaka eta erauzi nahi den substantzia bertan disolbatzen hasiko da. Kamera hau erabat beteta dagoenean erauzgailuari konektatutako sifoiari esker hustuko da eta disoluzio hau azpiko matrazera itzuliko, jadanik erauzi nahi den substantzia bertan disolbatuta duelarik.
Ziklo hau hainbat aldiz errepikatuko da, errepikatzen den aldiro substantzia kantitate handiagoa hartuz bere barne, substantzia guztia erauzi arte. Azkenik, bukaeran lortutako disoluzioa lurrunduz edo distilatuz erauzi nahi den substantzia lortuko da.

Wikipediako bilaketara joan