ergonomia

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

ergonomia

  • ca ergonomia f
  • de Ergonomie f
  • en ergonomics
  • es ergonomía
  • fr ergonomie f
  • gl ergonomía
  • it ergonomia f
  • pt ergonomia f

Ergonomia

Ergonomia objektu, makina, ekipamendu eta azpiegiturak gizakiaren ahalmen fisiko eta kognitiboetara egokitzeko baliatzen diren tekniken multzoa da[1], horien erabilera erraztu eta erosoago egin, produktibitatea handitzearren, gizakizaren osasuna eta segurtasuna zaintzearekin batera. jakintz-arlo anitzeko diziplina da eta ingeniaritza, psikologia, diseinua eta beste zenbait arlo barnehartzen ditu.[2]
Grekozko έργον-etik (ergon, “lana”) eta νόμος-etik (nomos, “legea”) eratorria, terminoak lanaren zientzia adierazten du. Sistematikoki bideratutako diziplina da, orain makinekin egiten den giza jardueraren alderdi guztiei aplikatzen zaiena.
Ergonomiaren Nazioarteko Elkartearen (IEA)[3], International Ergonomics Association, Kontseiluak, mundu mailako elkarte zientifiko guztiak biltzen dituenak, 2000tik aurrera ondorengo definizioa ezarri zuen, diziplina honen oinarrian dagoen diziplinartekotasuna barne hartzen duena:
Ergonomia (edo giza faktoreak) gizakien eta sistema bateko elementuen arteko interakzioak ulertzearekin lotutako diziplina zientifikoa da, eta teoria, printzipioak, datuak eta diseinu-metodoak aplikatzen dituen lanbidea, giza ongizatea eta sistemaren jardun osoa optimizatzeko.
Ergonomia kognitiboa prozesu mentalek (hala nola pertzepzioak, oroimenak, arrazoibideak eta erantzun motorrak) gizakien eta sistema bateko beste elementuen arteko interakzioetan nola eta zer neurritan eragiten duten aztertzen da. Adibidez, triada ergonomikoa (gizakia-makina-ingurunea).
Lan mentalaren zama, buruko nekea, erabakiak hartzea, funtzionamendu aditua, gizakien eta ordenagailuen arteko interakzioa (adibidez, Fitts-en legea), giza fidagarritasuna, laneko estresa, entrenamendua eta gaikuntza, ergonomiarentzat garrantzitsuak diren gaiak dira, batez ere hauek gizaki eta sistemaren arteko interakzioaren diseinuarekin lotu daitezkeen neurrian.
Informazioa, hitzaren eguneroko zentzuan, gertaera jakin bati buruz jasotako ezagutza da. Alderdi teknikoari dagokionez, informazioa gertakari horri buruzko ziurgabetasuna murriztea da. Informazioaren Teoria informazio-bitetan neurtzen da, non bit bat bi alternatiba berdin probableen artean erabakitzeko behar den informazio-kantitatea baita.
Eredu ugari garatu dira pertsonek informazioa nola prozesatzen duten azaltzeko. Eredu horietako asko kaxa beltzak dira, prozesatze-etapak adierazten dituztenak. Irudiak eredu generiko bat erakusten du, lau etapa edo osagai garrantzitsuz osatua: hautematea, erabakitzea eta erantzuna hautatzea, erantzuna gauzatzea, memoria eta etapa desberdinetan banatutako arreta-baliabideak. Erabakiak hartzeko osagaia, lanean ari den memoriarekin eta epe luzeko memoriarekin konbinatuta, prozesamendu zentraleko unitatetzat har daiteke; biltegi sentsoriala, berriz, sarrera-etapan kokatutako memoria iragankor bat da. (Wickens, Giordon eta Liu, 1997).
Ergonomia fisikoak erabiltzailearen ezaugarri anatomiko, antropometriko, fisiologiko eta biomekanikoak aztertzen ditu, jarduera fisikoarekin erlazionatzen den heinean.
Langai garrantzitsuenak hauek dira: lan-jarrerak, gehiegizko ahalegina, materialen eskuzko erabilera, mugimendu errepikakorrak, lan-jatorriko gihar eta tendoi-lesioak (LMT), lanpostuen diseinua, segurtasuna eta laneko osasuna.
Ikusmen-ergonomia lotzen da langileek bulegoan ikusmen-errendimendu onena lortzearekin. Ikusmen-ergonomia, ergonomia-adarraren barruko domeinu gisa, pantailekin eta monitoreekin lanean ordu luzeak ematen dituzten pertsonek bete beharreko oinarrizko gomendioetan oinarritzen da. Gomendio horien artean daude, besteak beste, erabiltzailearen eta pantailaren arteko bereizketa, monitorearen ikusmena behin eta berriz bereizi beharra eta urruneko puntu batean zentratu beharra, edo begiko kornea-geruzak hidratatzen dituen keinada errepikatuaren onurak.
Erakundeen ergonomiak edo makroergonomiak[4] sistema sozioteknikoen optimizazioa aztertzen du, haien antolaketa-egiturak, politikak eta prozesuak barne.
Arlo honetan gai garrantzitsuak dira lanaren faktore psikosozialak, komunikazioa, giza baliabideen gerentzia, zereginen diseinua, lanorduen eta txandakako lanaren diseinua, talde-lana, diseinu parte-hartzailea, ergonomia komunitarioa, lan kooperatiboa, lanaren paradigma berriak, erakunde birtualak, telelana eta kalitatearen bermea.
Ergonomia giza zientzien ezagutza sortu eta integratzen duen zientzia da, lanak, sistemak, produktuak eta giroak, gaitasun mental eta fisikoetara eta pertsonen mugetara egokitzen dituena. Aldi berean, segurtasuna, osasuna eta ongizatea babestu nahi ditu, eraginkortasuna eta portaera optimizatzen dituen bitartean. Ergonomiaren printzipioak alde batera uzteak hainbat ondorio negatibo eragingo ditu, eta, oro har, lesioen, gaixotasun profesionalen edo produktibitate- eta eraginkortasun-narriaduren bidez adierazten dira.
Ergonomiak gizakiak eraikitako ingurune artifizialari dagozkion alderdiak aztertzen ditu, gizakiaren jarduera guztietan inplikatutako ekintzekin zuzenean erlazionatuta daudenak, eta ingurunera eta giza gorputzaren osaerara modu positiboan egokitzen laguntzen dio.
Aplikazio guztietan helburu bera dute: produktuak, zereginak, tresnak, espazioak eta ingurunea, oro har, pertsonen gaitasunera eta beharretara egokitzea, kontsumitzaile, erabiltzaile edo langileen eraginkortasuna, segurtasuna eta ongizatea hobetzeko. Erabiltzailearen ikuspegitik, erosotasuna, eraginkortasuna, produktibitatea eta objektu baten egokitzapena hartzen ditu barnean.
Ergonomia, berez, zientzia bat da, esperientziatik abiatuta eta beste diziplina batzuetatik datorren informazio-oinarri zabal batetik abiatuta (kinesiologia, psikologia, fisiologia, antropometria, biomekanika, ingeniaritza industriala, diseinua, fisioterapia, terapia okupazionala eta beste asko) bere gorputza osatzen duena.
Planteamendu ergonomikoa da produktuak eta lanak pertsonen gaitasunetara, beharretara eta mugetara egokitzeko moduan diseinatzea; kontzeptu horren bidez, saihestu nahi da lanpostuko arazoetarako konponbidea kontrako bidea izatea, hau da, pertsonari behin eta berriz eta askotan egokitzea lanpostura egokitzeko.
Ergonomiak erabiltzen duen logika axioma batean oinarritzen da: pertsonak garrantzitsuagoak dira objektuak baino edo ekoizpen-prozesuak baino; beraz, pertsonen eta gauzen arteko edozein interes-gatazka planteatzen den kasuetan, pertsonak gailendu behar dira.
Printzipio gisa, produktuen, zereginen edo lan-postuen diseinua pertsonen gaitasunen eta trebetasunen ezagutzatik eta mugetatik abiatu behar da (erabiltzaile edo langile gisa hartzen dira), eta ezaugarri horiek kontuan hartuta diseinatu behar dira haiek erabiltzen dituzten elementuak.

  • Putz-Anderson, Vern. (2017-12-14). Cumulative Trauma Disorders.  doi:10.1201/9781315140704. (kontsulta data: 2025-12-16).
  • Mayer, Alicia. (2019-03-15). «La política del gobierno de los Estados Unidos hacia México (noviembre de 1911 a febrero de 1913)» Estudios de Historia Moderna y Contemporánea de México 13 (013)  doi:10.22201/iih.24485004e.1990.013.68875. ISSN 2448-5004. (kontsulta data: 2025-12-16).
  • Perfiles de salinidad y temperatura de la columna de agua obtenidos en el Crucero Oceanográfico Océano II. Colombia. Agosto - noviembre de 1972.  doi:10.26640/cecoldo.dataset_00232. (kontsulta data: 2025-12-16).
  • «HACIA EL FUTURO» La Casa de España y el Colegio de México (El Colegio de México): 277–302. 2000-01-01 (kontsulta data: 2025-12-16).
  • Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

    Wikipediako bilaketara joan