errematxaketa

errematxaketa

  • Tailerra
  • en riveting
  • es remachado; roblonado
  • fr rivetage; rivure

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Rosie errematxatzailea

Rosie the riveter ingelesez, Rosie errematxatzailea euskaraz, AEBko ikono kultural bihurtu den publizitatetik datorren emakume langilearen sinbolo bat da. Bigarren Mundu Gerraren garaian, 1942an, gizon asko frontera joanak ziren eta emakumeak behar ziren baita fabriketan tradizionalki gizonek betetako lanpostuetan ere. Rosiek emakume haiek irudikatu zituen. Rosie emakume haiek fabriketara joaten animatzeko sortu zen publizitate ikurra izan zen.
Publizitate kanpaina handi bat sortu zen emakumeak tradizionalki gizonek erabilitako lanpostuetara erakartzeko. Publizitate kanpainari lotuta abesti batek arrakasta handia lortu zuen, Rosie the riveter abestiak[1]. Kanpainari lotuta hainbat enpresa eta hedabidek publizitate horma-irudi handiak atera zituzten. Kartelak Estatu Batuetatik zehar egon ziren zintzilikatuta emakumeak lan egitera animatzeko asmoz. Rosie the riveter irudia publizitate kanpaina handi baten elementu inportantea izan ziren. Publizitate kanpaina hartan erabilitako elementu batzuk nazioarteko ikur bilakatu dira[2].
Feminismoaren eta emakumeen jabekuntzaren ikur, guda amaitzerakoan, ordea, gizon asko gerratik bueltatu egin ziren haien lanpostuak berreskuratzeko asmoarekin. Hori dela eta, emakume askok etxetik kanpo lan egiteari utzi egin behar izan zioten. Horretarako publizitate kanpaina berriak eta kartel berriak egin zituzten, oraingoan emakumeak etxean lan egitera bueltarazteko xedearekin. Gizonei lanpostuak "kentzen" baitzizkietelako. Hala eta guztiz ere, emakume batzuek lan egiten jarraitu zuten, mugimendu feminista berrituak sorraraziz.

  • The Smoothies - Rosie the Riveter (1943). (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  • Emakumeak zientzian. (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  • Wikipediako bilaketara joan