errematxe

errematxe

  • Tailerra
  • en clinch
  • es remache
  • fr rivet

errematxe

1
  • ca rebló m
  • de Niet m
  • en rivet
  • es remache m
  • fr rivet m
  • gl remache m
  • it ribattino m
  • pt rebite m
2
  • ca rebló m
  • de Niet m
  • en rivet
  • es roblón m
  • fr rivet m
  • gl cravo m
  • it ribattino m
  • pt rebite m

SARRERA DESBERDINA:

Iltze zapal

Iltze zapal[1] edo errematxea[2] loturako elementu finkoa da, bi pieza elkarri lotzeko erabilia. Ziri zilindriko itxura du, normalean metalikoa, mutur batean "buru" bat duena, hau da, zabalxeagoa dena. Beste muturra zapaldu egiten da, sekzioa zabalduz, estutu nahi ditugun bi atalak lotzeko.
Dauden lotura-metodo zaharrenetakoa bada ere, gaur egun muntaketa-teknika gisa duen garrantzia inoiz baino handiagoa da. Horren arrazoia da, neurri batean, lotze-prozesua merkatzea lortzen duten automatizazio-teknikak garatu izana. Zapaltzea edo errematxatzea lotze-metodo gisa gehien erabiltzen den eremuak honako hauek dira, besteak beste: automobilgintza, etxetresnagintza, altzarigintza, hardwarea, industria militarra, metal ijezketa, dokumentu ofizialetan eta abar.
Lotze-metodo honek oso erabilera zabala izan zuen XIX. mendeko metal-lotzean edo mihiztaduran, soldadura oxiazetilikoa agertu aurretik: zapaltze edo errematxatze beroak oso lotura gogor eta trinkoa ahalbidetu zuen. Galdarak muntatzeko erabiltzen zen, altzairuzko egiturak eraikitzeko (eraikinak, zubiak, dorreak...), hesiak, arkupeak eta errailak muntatzeko. Luzaroan erabili izan da ontzigintzan, xaflak ez zirelako beroagatik deformatzen, soldadurarekin ez bezala.
Eiffel dorrea 2,5 milioi itzal zapalekin muntatu zen. Normandie ontziak (1935) 11 milioi iltze zapal erabili zituen.

  • "Iltze zapal" ageri da Zehazki hiztegian
  • "Errematxe" Elhuyar hiztegian
  • Wikipediako bilaketara joan