erreminta-etxe

erreminta-etxe

  • Tailerra
  • en tool-holder
  • es portaherramientas
  • fr porte-outil

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Etxe Zuria

Etxe Zuria[1] (ingelesez: White House) Estatu Batuetako Presidentearen bizilekua eta egoitza nagusia da. Washington, DCn kokatua dago, Pennsylvania Hiribideko 1600. zenbakian. Presidentearen etxea bertan dagoenez askotan Etxe Zuria erabiltzen da Estatu Batuetako politika baten inguruan hitz egiteko, metonimia moduan.
Eraikina estilo errenazentista neogreziar edo neoamerikarrean eraikia izan zen. George Washingtonek pentsatua, 1790ean James Hoban irlandar arkitektoak eraikina diseinatu zuen, eta 1792ko urriaren 12an Pedro Casanave nafar merkatariak lehen harria ipini eta eraikuntza lanak zuzendu zituen. Etxe Zuriaren kokalekua, Pierre Charles L'Enfantek aukeratu zuen; alegia, Washington hiriaren planifikazioa egin zuen arkitektoak.
Washington hiria Estatu Batuen hiriburu administratibo izateko diseniatu zuten propio, eta Etxe Zuria zen eraikin nagusia. 1812ko angloamerikar gerran, britaniarrak Washingtonera heldu ziren 1814ko abuztuan, eta su eman zioten estatubatuarren sinbolo handienari, Etxe Zuriari. Kronikek diotenez, hura zen Washingtongo eraikin aipagarri bakarra. Hala ere, egitura sendoa zuen, eta britaniarrek lanak izan zituzten sua zabaltzeko. James Madisonek Washingtonen erretratua salbatu zuen. Harrezkero, inoiz ez da atzerritar indarrik Washingtonera heldu (eta suntsitu).
1941eko abenduaren 7an hegazkin japoniarrek Pearl Harborri eraso zioten eta estatubatuarrak etsaiak alde guztietan ikusten hasi ziren. Luftwaffek Londres bonbardatu izanak paranoia areagotu besterik ez zuen egin. Hartara, Eguberrien atarian, AEBetako goi kargu militar batek erasoez babesteko protokolo sorta diseinatu zuen[2].
Bonbardaketak gauez izan ohi ziren, eta horregatik Gabonetako argiak murriztu zituzten, eraikin publiko nabarmenetan batik bat. Etxebizitza partikularretan zuhaitza etxe barruan jartzeko gomendatu zuten. Gainera, eraikin nagusietako kupulak, teilatuak eta terrazak beltzez margotzen hasi ziren, gaueko iluntasunean kamuflatzeko. Etxe Zurian gortina beltzak eta leiho blindatuak jarri zituzten eta fatxada beltzez margotzeko asmoa ere bazuten, Franklin Delano Roosevelt presidenteak ezezko borobila eman zuen arte. Baina Laffayette plazako ohiko zuhaitza ez jartzea onartu zuen eta horren ordez aurrerantzean ere Zuria izango zen Etxearen hegoaldeko lorategian ipini zuten[2].
Etxe Zuriak lurpeko hainbat solairu dauzka, kanpotik ikusten denaz gain. Horrela, Etxe Zuriak honakoak dauzka:

  • EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  • a b Nagore Irazustabarrena, «Etxe Zuria beltzez margotu zuten ia», Argia, 2014-12-07, CC-BY-SA lizentzia
  • Wikipediako bilaketara joan