errendimendu

errendimendu

  • Teknologia orokorra
  • sin.etekin
  • en efficiency
  • es rendimiento
  • fr rendement

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Errendimendu beherakorren lege

Ekonomian, errendimendu beherakorren legea ekoizpen-faktore batean izandako gehikuntzek, beste faktore guztiak konstante izanik, ekoizpen-mailan eragiten duten aldaketei buruzkoa da. Zehatzago, maila batetik aurrera, ekoizpen-faktore batean izandako gehikuntzek gero eta ekoizpen-gehikuntza, ekoizpen marjinal edo errendimendu txikiagoak ekarriko dituztela ezartzen du legeak. Hasiera batean, ordea, errendimendu marjinala, ekoizpen-faktore baten unitate gehigarri bakoitzak dakarren ekoizpena alegia, gero eta handiagoa izaten da.
Ekoizpen-faktore batek hasieran erakusten duen errendimendu marjinalen gehikuntza, beste ekoizpen-faktoreekiko konbinazio optimorako gerturatzearengatik izan daiteke: adibidez, baliteke makina batek bi pertsonekin ekoizpen handiagoa izatea bi makinak pertsona banarekin baino, makinak bi pertsona aritzea eskatu egiten baitu; kasu honetan, lan-indarraren errendimendu marjinala handiagoa da pertsona batetik bietara gehitzean pertsona bakar batekin lortzen dena baino. Hasierako errendimendu gorakorren arrazoi gisa, kontuan hartutako ekoizpen-faktorearen espezializazioa ere aipatzen da: bi langile espezializatu egin daitezke lan bat egiterakoan, produktibitatea handituz horrela.
Errendimendu marjinal handienetik aurrera gertatzen den errendimendu beherakorrak, berriz, ekoizpen-faktoreen arteko konbinazio optimotik urruntzea eta administrazio-kostuen gehikuntza direla eta izaten dira. Adibidez, bi langile eskatzen dituen makina batean sei langile jartzen badira, elkarri enbarazo besterik ez diote egingo, sei langile hauek koordinatu beharrak dakarren kostuaz gainera.
Errendimendu beherakorren legea aurkitu zuten lehenak eskola klasikoko ekonomialariak izan ziren, hala nola Johan Heinrich von Thünen, Thomas Malthus eta David Ricardo. Gerora, eskola neoklasikoko ekonomialariek errendimendu beherakorren legea oinarritzat hartu zuten euren eredu ekonomiko-matematikoak osatzeko.
Ez dira nahastu behar errendimendu beherakorren legea eta eskala ekonomia kontzeptuak. Errendimendu beherakorren legea ekoizpen-faktore bakar bati buruzkoa da, baina eskala-ekonomiak ekoizpen-faktore guztietan gertatzen den gehikuntza bati buruzkoa da.
Adibidez, lursail batean langile kopurua gehituz, ekoizpena honako taula honetan erakusten den bezala gehitzen da.
Lursaila konstante mantentzen den faktorea izanik, gehitzen den faktorea lana da. Hasieran, hirugarren langilea sartu arte ekoizpen marjinalak edo errendimenduak gorakorrak dira. Laugarren langilearekin hasita, errendimenduak gero eta txikiagoak dira. Azkenean, zazpigarren langileak ez du ekoizpena gehitzen eta beraz, bere errendimendua 0 da. Batezbesteko ekoizpena (ekoizpen totala langile kopuruaz zatituz) ekoizpen marjinala baino aurrerago hasten da murrizten.

Wikipediako bilaketara joan