ertz-babes

ertz-babes

  • Ingeniaritza zibila
  • en corner bead
  • es cantonera
  • fr baguette d'angle

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

ERTZ jaialdia

ERTZ Bertze Musiken jaialdia izen bereko kultur elkarteak antolatzen duen musika eta arte jaialdia da. 2000. urteko hasieratik Bera herrian ospatu izan da, Nafarroa Garaiko iparraldean, nahiz eta 2004tik aitzin Donostian eta beste zenbait lekutan ere egin izan diren ekitaldiak. Jaialdia Berako Kultur Batzordeak babesten du, 2004tik aurrera Arteleku arte garaikideko zentroak ere, eta 2008an Hazparneko Eihartzea Kultur etxea ere antolakuntza taldean sartu zen.
Jaialdiaren helburua ohiko musika zirkuituetatik at dauden musika, soinu eta bestelako alorretako (zinema, antzerkia performance, bideoa, instalazioak...) proposamenak erakustea, sortzea eta bultzatzea da. Horretarako lehendabiziko ediziotik atzerriko (Erresuma Batua, Australia, Japonia, Alemania, Frantzia....) sortzaile eta taldeak biltzen ditu bere egitarauan, orotara jaialdi desberdin eta ez-ohiko bat sortuz. Kontzertuak eta ekitaldiak Berako kultur etxean ospatu ohi izan dira, baina baita herriko beste zenbait lekutan ere (herriko etxea, igerilekua, plazak, kaleak, gaztetxea...).

Wikipediako bilaketara joan