- Salerosketak- Transakzioak- Zerbitzuak
- en order
- es pedido
- fr pétition; demande; commande
eskaera
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
SARRERA DESBERDINA:
Mohs eskala
Mohs eskala gogortasunaren arabera sailkatutako hainbat mineralen zerrenda da, beste mineralen gogortasuna neurtzeko erabilia. Eskalaren oinarrizko ideia da goiko mailako materialak beheko mailakoa urra dezakeela. Friedrich Mohs mineralogoak sortu zuen 1812an, eta gogortasuna neurtzeko existitzen den neurrietako bat da. Haatik, metodoa bera zaharragoa da, Plinio Zaharrak K.a. 77. urtean idatzitako Naturalis Historia liburuan aipatu baitzuen.
Mohsek erraz eskuratzen diren hamar mineraletan oinarritu zuen eskala. Modu naturalean existitzen den substantziarik gogorrena izanik, diamantea eskalaren goialdean dago. Mineral baten gogortasuna neurtzeko, aipatu mineralak urra dezakeen eskalako materialik gogorrena (edo minerala urratzen duen materialik bigunena) bilatzen da. Esaterako, minerala apatitoak urratzen badu, baina fluoritak ez, bere gogortasuna Mohs eskalako 4 eta 5 artean egongo da.
Mohs eskala, eskala ordinal hutsa da, alegia, mailen arteko diferentziek ez dute eredu jakinik jarraitzen. Esate baterako, korindoia (9 gogortasuna) topazioa (8 gogortasuna) baino 2 aldiz gogorragoa da, baina diamantea (10) korindoia baino ia lau aldiz gogorragoa da. Ondoko taulan Mohsen eskalako elementuak, haien formula kimikoa eta haien benetako gogortasuna adierazten dira.





