estekadura
- Tailerra
- sin.lokailu
- en clamping
- es amarre
- fr serrage
estekadura
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
- ↑ Aparailu. Euskalterm, ivap.euskadi.eus (kontsulta data: 2026-2-1).
- ↑ (Frantsesez) Jean-Marie Pérouse de Montclos. (1988). Architecture. Méthode et vocabulaire. Éditions du patrimoine..
- ↑ «Ejecución de muros de mampostería. EOCB0108 - Capítulo 2 Mampuestos y sillarejos» reader.digitalbooks.pro (kontsulta data: 2026-01-27).
- ↑ a b c d e Arkitektura hiztegia. Euskalterm 2024.
Wikipediako bilaketara joan
SARRERA DESBERDINA:
Aparailu
Aparailua, arkitekturan, horma batean (paramentuak barne) eraikuntza-ekai modularrak (harlanduak, harlangaitzak eta adreiluak) antolatzeko eta jartzeko era da.[1]
Batzuetan apareju erabili izan da.
Eskuairatutako harriak dituen aparailuari erregularra esaten zaio, eta harri landugabez egiten bada, irregularra. Eskuairaz landutako harriei harlandu edo silarri deritze. Lanketa arina badute, silarrixkak eta harlanduxkoak dira eta harri puska landugabeei harlangaitz esaten zaie. Aparailu erregularra harrien tamainaren arabera sailkatzen da (handi, ertain eta txikia).
Zatikatzea eraikuntza bat osatzen duten atalen deskonposizio teorikoa da. Horizontala, erradiala, irregularra, erregularra eta abar izan daiteke.
Harlanduen antolamenduaren arabera, aparailuak hainbat izen ditu [2]:
Harrien tamainaren arabera, beste sailkapen bat egin daiteke:
Harri zatien lantze lanaren sakontasunaren arabera sailkatzen dira paramentuak askotan artearen historian eta ondorioz arkitekturaren historian eta arkeologian. Juan José Trujillo Cebrián espainiar adituaren arabera, bi motatakoak izan daitezke:
Bien arteko desberdintasuna zera da, lehengoek ez dutela harriaren aurretiko lanketarik, eta silarrixken (edo harlanduxka, harlanduxko) kasuan, berriz, lanketa arina egiten zaie.
Harlangaitzezkoak landu gabeko harri zatiak dira, tamaina eta pisuagatik eskuen laguntzarekin bakarrik obran jartzeko aukera ematen dutenak. Forma eta tamaina irregularrekoak dira, gutxi gorabehera heterogeneoak, zer harri motatatik datozen eta zer adarretan harriz hornitu diren kontuan hartuta.[3]
Antzinako erromatar arkitekturan hainbat aparailu mota erabiltzen ziren, horien artean:
Mosaikoei ere "opus" esaten zitzaien eta horietako bat opus sectile zen, hormak egiteko teknika ez zena.
Adreiluen formatua finkoa izaten da eta harriarena baino erregularragoa. Horma bat egiteko modu jakin batean paratzeko diseinatuta daude, eta, horregatik, horma batean adreiluak ezartzeko modua, bai hormen neurrietan bai junturetan, bereziki zurruna da.
Hona hemen adreilu-aparailu mota batzuk:
Harlanduzko horma. Landutako harriak erabiltzen dira, harlanduak (eskuairatutakoak), ondo moldekatutako blokeak osatuz, , normalean forma prismatikoa dutenak, erregulartasunez jartzen direnak, adreiluzko horma baten antzeko ilarak osatuz.
Manposteria horma. Harri naturalak erabiltzen dira, landu gabeak (harlangaitzak), edo lanketa arinekoak (silarrixkak/harlanduxka/harlanduxkoak), haien arteko akoplamendua ahalbidetzeko.





