etengailu

etengailu

  • Teknologia orokorra
  • en breaker
  • es interruptor
  • fr interrupteur

etengailu

  • ca interruptor m
  • de Schalter m; Ausschalter m; Einschalter m
  • en switch
  • es interruptor m
  • fr interrupteur m; commutateur m
  • gl interruptor m
  • it interruttore m
  • pt interruptor m

Etengailu

Itzalita Piztuta

Itzalita Piztuta

Ingeniaritza elektrikoan, etengailu bat zirkuitu elektriko bat eten dezakeen gailu elektriko bat da, korronte elektrikoa desbideratu edo etenduz.
Zirkuitu bat kontrolatzeko, etengailu bat zuzenean pertsona batek eragindakoa izan daiteke —argi etengailu bat edo teklatuko botoi bat, adibidez—, objektu mugikor baten bitartez eragindakoa —ate bat irekitzerakoan eragiten den etengailua adibidez—, edo sentsore baten bitartez eragindakoa —presio, tenperatura edo emari sentsore bitartez, adibidez—. Errele bat elektrikoki eragiten den etengailu bat da.
Etengailu mota ezagunena kontaktu talde bat edo gehiago dituen eskuz eragindako etengailu elektromekanikoa da. Kontaktu talde bakoitzak egoera bi izan ditzake: kontaktuak elkartuta daudenean, kontaktuetan zehar korronte elektrikoa igaro daitekeelarik, etengailua itxita dagoela esaten da; kontaktuak bananduta daudenean, kontaktu artean ezin daitekeelarik korronterik igaro, etengailua irekita dagoela esaten da. Egoera bi hauen arteko aldaketa eragiten duen mekanismoa egonkorra —sakatzerakoan etengailua zabalik edo itxita geldituko da— edo une batekoa —eragiten den momentuan bakarrik zabaldu edo izten den sakagailua— izan daiteke.
Tentsio eta korronte maila zabaletarako etengailuak daude, eta erabilpenen zerrenda ere oso zabala da.
Etengailu sinpleena metalezko pieza birekin —kontaktu deiturikoak— eta eragingailu batez osatzen da. Kontaktuak kanpoko zirkuitu batera konektatuak daude. Eragingailuaren bitartez kontaktuak elkartu egiten dira, zirkuitua itxi eta korrontearen zirkulazioa posible egiteko, edo banandu, zirkuitua ireki eta korrontea eteteko.
Kontaktuak korrosioaren aurkako erresistentziadun material batekin egiten dira. Materiala aukeratzerakoan eronakortasuna, gogortasunaurraketaren aurkako erresistentzia—, prezioa eta toxikotasuna ere kontutan hartzen dira.
Elektronikan, etengailuak kontaktuen antolaketaren arabera sailkatzen dira. Kontaktu pare bat itxita dago batetik bestera korrontea igaro daitekeenean. Kontaktuak bananduta daudenean, hauen artean aire isolamendua dagoelarik, kontaktua zabalik dago eta tentsio normalekin ezin da korronterik igaro kontaktuen artean.
Kontaktu antolaketa deskribatzeko polopole— eta bidethrow— terminoak erabiltzen dira.
Industria elektronikoan termino hauek ingelesezko laburdurekin erabiltzen dira, lehenik polo kopurua Ppole— hizkiarekin adieraziz eta ondoren bide kopurua Tthrow— hizkiarekin. Kopuruetan, bakarra adierazteko Ssingle—, bi adierazteko Ddouble— eta gehiago adieratzeko zenbakiak erabiltzen dira, kasu batzuetan T —triple— hiru adierazteko edo Qquadruple— lau adierazteko aurkitu daitekeelarik. Adibidez, SPST —single-pole, single-throw— polo bakar eta bide bakarreko etengailua izendatzeko, SPDT —single-pole, double-throw— polo bakar eta bide biko etengailua izendatzeko, edo 2P6T —two pole, six throw— polo bi eta sei bideko etengailua izendatzeko.
Hornidura elektrikoko kableatuetan eta argiketarien artean -way atzizkia ere erabiltzen da; atzizki honekin kontua eduki behar da, terminoaren erabilera desberdina bait da estatubatuar ingelesean eta britainiar ingelesean —two-way eta three-way terminoek esanahi desberdinak dituzte—.[1]
Eraginik ezean beti egoera berean dauden etengailuetan, sakagailuetan adibidez, kontaktuak normalki irekiakNO, normally open— edo normalki itxiakNC, normally closed— izan daitezke.
Kontaktuen errebotea etengailu mekaniko eta erreleen ohiko arazo bat da. Etengailu eta erreleak orokorrean metal elastikoekin egiten dira. Kontaktuak bata bestea jotzerakoan, beraien momentu eta elastikotasunak kontaktuak behin edo gehiagotan errebotatu eta banantzea eragiten du, kontaktu jarraia egin aurretik. Ondorioz pultsu elektriko azkarrak agertzen dira, zerotik korronte osora trantsizio garbi bat egin beharrean. Arazoa ez da orokorrean garrantzitsua izaten potentziako zirkuituetan, baina erantzun azkarra duten zirkuitu analogiko eta logiko batzuetan arazoak sortzen dira, pultsu azkarrak gaizki ulertu eta datu korronte lez hartzen direnean.
Kontaktuen erreboteen efektuak ekiditeko, kontaktuen zirkuituari behe-paseko iragazki bat ezarri ahal zaio pultsuak gutxitu edo ezabatzeko. Sistema digitaletan, kontaktuaren egoeraren hainbat lagin hartu daitezke edo denbora atzerapen bat ezarri daiteke, sarrera zerbaitetarako erabili aurretik kontaktua egonkor dagoela ziurtatzeko. SPDT motako etengailuen erreboteak SR latch batekin ezabatu daitezke.[2]
Bonbilla bat edo bonbilla talde bat piztu eta itzaltzeko etengailu bi edo gehiago erabili nahi direnean, kommutagailuak ezartzen dira.
(Oharra: irudietako 3-way eta 4-way izendapenak estatubatuarrak dira.)
  • (Ingelesez) Terminology on "Light wiring" differing US and UK usage of the term 'WAYS' when referring to switches
  • (Ingelesez) Ganssle.com
  • Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

    Wikipediako bilaketara joan