euste-horma

euste-horma

  • Ingeniaritza zibila
  • en retaining wall
  • es muro des sostenimiento
  • fr mur de soutènement

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Euste-horma

Euste-horma esaten zaio materialen bat (gehienetan lurzorua) eusteko erabiltzen den euste-egitura zurrun mota bati.
Euste-hormak lurzoru-masak edo bestelako material solteak geldiarazteko erabiltzen dira, eta, horretarako, maldak mantentzen dira lurra ez erortzeko, berez kontserbatu ezin direnak. Baldintza horiek agertzen dira hondeaketa, ebaketa edo lubeta baten zabalera jabetza-baldintzek, egituraren erabilerak edo ekonomiak mugatzen dutenean.
Adibidez, trenbideak edo errepideak eraikitzean, bide-zortasunaren zabalera finkoa da, eta ebakidurak edo lubetak zabalera horren barruan egon behar du. Era berean, eraikinetako sotoetako hormak jabetzaren mugen barruan kokatu behar dira eta lurzorua sotoaren inguruan eduki. Askotan arazoak egoten dira gaia hauetan eta jabetzeren gaia oso konplexua da
Hauek dira euste-horma mota nagusiak:
Eustorma mota nagusien krokisa.
Lurraren bultzadaren kontrako pisua dutenak dira. Tamaina handia duenez, ez du ia esfortzurik jasaten, eta, beraz, ez da armatzen. Pisuaren bidez lan egiten dute.
Grabitate-hormak honela sailka daitezke:
Hormigoizko horma sendo armatuak dira. Flexio-mugimendu txikiak dituzte, eta, gorputzak hegalkin bertikal gisa lan egiten duenez, haren lodiera berehala handitzen da hormaren altuera handitu ahala. Orpo bat dute, eta horren gainean bermatzen da lurraren zati bat; beraz, hormak eta lurrak batera lan egiten dute kargak batera banatuz eta uniformeki lurzorura transmitituz.
Egitura-horma motak «L» formako hormak dira, «T alderantzikatuaren forman».
Kasu batzuetan, jabetzaren mugak edo beste muga batzuk direla eta, horma oinarrizko lauzaren aurreko ertzean jarri behar da, hau da, puntala alde batera utzi behar da.
Esan bezala, altuera handiko egitura-horma bertikalek flexio gehiegi izaten dituzte batzuetan. Arazo hori saihesteko, "kontrahormak dituen horma" sortzen da, eta, han, egitura-elementuak (kontrahormak) paratzen dira hormaren barnealdean (lurra dagoen lekuan). Hormaren altueraren erdia baino distantzia handiagoetan edo berdinetan egon ohi dira elkarrengandik. Kontrahormak badaude kanpoaldean ere.
Batzuetan, kontrahorma arintzeko, tirante bat (kable metalikoa) duten elementuak jartzen dira trakzioan lan egiteko. Horrela sortzen dira horma tirantedunak
Lur armatuzko hormak zoruko (legarra) mazakoteak dira, eta horietan armadura metalikoak sartzen dira mugimenduei eusteko. Horrela, materialak osotasun gisa lan egitea lortzen da. Armadura horren garrantzia lurzoruari kohesioa ematean datza, hormak jasan behar duen lur-bultzada murriztuz jarduteko moduan. Eraikuntza-fasea oso garrantzitsua da, lodiera txikiko geruzatan trinkotu behar baita, lurzoruari erresistentzia handiagoa emateko.
Ezkatak jarri ohi zaizkio (harrizko edo hormigoizko xaflak), inolako egitura-helbururik gabe, baizik eta luiziak saihesteko.
Lur armatuzko hormak hormigoizko bloke hutsez, lurrezko betegarriz eta ereinez ere erremata daitezke, lore-askako hormak sortuz.
'Lurzoru indartuko horma' lur armatuzko horma bat da, eta, bertan, armadura metalikoak geomailaz ordezten dira. Irtenbide merkeagoa da.
Lur armatuzko hormen antzera, ezkatekin estal daitezke, edo lore-hormekin errematatu. Beste aukera bat ere badago: geotestil bat jartzea hormaren hegalaren gainean, eta lurrez eta haziz estaltzea. Hala, 'horma begetalizatu' bat sortu da.
Lurrari eusteko horma bat kalkulatzeko, kontuan hartu behar dira haren gainean eragiten duten indarrak, hau da, lurzoruaren alboko presioa edo azpipresioa, eta hortik datozenak, alegia berezko pisua. Kalkulatu behar da ere lurrak eskaintzen dituen propietateak eta erresistentziak baita lurrak ura hartzeko duen gaitasuna, hau asentuak izatea ahalbidetuko digulako. Datu horiekin parametro hauek egiazta ditzakegu:

  • El coeficiente de seguridad es variable según las normas aplicables en cada país
  • a b c Vale lo dicho arriba.
  • Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

    Wikipediako bilaketara joan