faktoria

faktoria

  • Tailerra
  • en trading post
  • es factoría
  • fr factorerie

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Fabrika

Fabrikak industria-ekoizpenak egiten, lantzen edo eraldatzen diren lantegi handiak dira[1], eta Industria-eraikin horietan lehengaiak produktu erdiburutu edo azken hauek produktu burutu bihurtzen dituzte[2]. Gure ekonomietan pisu handia dute, munduan zehar aurkitu ditzakegun ondasun gehienak fabrika batean sortu edo eraldatuak izan direlako.
Industria Iraultzan lortu ziren aurrerakuntza teknologiko desberdinei esker, fabrika gehienek muntaketa-kateak martxan edukitzeko tresnak dituzte, eta makineria horiek gordetzeko biltegi handiak edo biltegi moduko eraikinak dituzte.
Gaur rgun, produktibitatea bizkortzearren eta handitzearren, eskulanaren ordez teknologiari esker lortutako makineria berriak erabiltzen dituzte[3].
Fabrika euskal hitza gazteleratik eratorritakoa da, hain zuzen ere, fabrika gaztelerazko fábrica hitzetik dator[4], eta bera latineko fabrica hitzetik. Testuinguruaren arabera fabrica hitzaren esanahia desberdina zen, baina esanahi guztien artetik ohikoenak artea edo lana da, baina artisauen lantegi edo eraikin esanahiak ere izan ahal ditu[5].
Max Weberrek alemaniar soziologoak uste zuen antzinateko ekoizpenak ez zuela inoiz fabrika-sailkapena merezi izan, ekoizpen-metodoekin eta egungo egoera ekonomikoarekin, industriaren garapen modernoekin edo aurremodernoekin konparatu ezinarekin.
Antzinaroan, etxera mugatutako ekoizpen goiztiarragoa, bizitokitik aparteko ahalegin independente bat bihurtu zen, une horretan ekoizpenarekin batera, industriaren ezaugarri bihurtzen hasiz soilik. Horiek "lantegi-industria ez askea" modukoak ziren, bereziki egiptoar faraoiaren erregealdian, esklaboen erabilerarekin eta esklaboen taldearen barruan trebetasunen bereizketarik gabe, gaur egungo definizioekin konpara daitekeena lanaren banaketa bezala.
Euskal Herrian industrializazioa gertatu aurretik nekazaritza zen ekonomiaren oinarria, baina Britania Handian sortutako abantaila teknologikoak Europar zehar zabaltzen ziren heinean, Euskal Herrira heldu ziren eta aurrerakuntza horiekin Industrializazioa etorri zen, hasiera batean Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldera batez ere.
Bizkaia eta Gipuzkoan burdinola ugari zeuden industralizazio prozesua hasi aurretik, burdin meategi beteriko gunea baitira euskal mendiak, baina XIX. mendearen erdialdean, batez ere Bigarren Karlistaldiaren ostean, Industrializazioaren ondorioz altzairuaren produkzioa asko handitu zen, eta beraz, fabrika asko eraiki ziren produkzio mailaren igoera jarraitzeko.
Euskal Herrian zehar izan diren fabrika famatuenetariko batzuk hurrengoak dira:

  • «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  • «fabrika - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  • Biggs, Lindy. (1996). The rational factory : architecture, technology, and work in America's age of mass production. Johns Hopkins University Press ISBN 0-8018-5261-7. PMC 34320623. (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  • «fabrika - Diccionario etimológico vasco-español-francés-inglés» projetbabel.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  • (Gaztelaniaz) «FÁBRICA» Etimologías de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  • Wikipediako bilaketara joan