fidantza

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

fidantza

  • ca fiança f
  • de Kaution f; Sicherheitsleistung f
  • en guarantee deposit
  • es fianza f
  • fr caution f
  • gl fianza f
  • it deposito m cauzionale
  • pt fiança f

SARRERA DESBERDINA:

Fidantza kontratu

Fidantza kontratua berme pertsonaleko hitzarmen bat da, zeinaren bitartez fidantzarekin fidatzailea hirugarren baten ordez zerbait ordaintzera edo betetzera behartzen den, hirugarren horrek hori egiten ez duen kasuetan. Erantzuleak era solidarioan nahiz subsidiarioan erantzungo du hartzekodunaren aurrean, zordunaren ordez, betebehar nagusia duena, zordunak betetzen ez duen kasuetan behartua geratuz.
Fidantza hartzekodunaren bermea da, ezin baitaiteke existitu baliozko betebeharrik gabe. Azken batean, fidantzak bermatzen duen obligazio nagusiaren aurretiazko existentzia suposatzen du. Fidatzailea, beraz, hartzekodunaren onuran, betebehar baten zordun bilakatzen da, betebehar nagusiak hartzekodunari sortzen dion interesa asez.
Zentzu zabalean fidantza deitzen zaio obligazio bat betetzeko erabiltzen den mailegatutako edozein bermeri. Baina zentzu hertsi batean, fidantza berme berezi bat da non hirugarren batek zordunaren betebeharra betetzea erabakitzen duen zordunak betetzen ez duen kasuetan.
Laburbilduz, honela defini dezakegu: kontratu bat zeinaren bitartez hirugarren pertsona batek, hartzekoduna eta zorduna ez denak, bere burua behartzen duen obligazio bat modu subsidiarioan betetzera, alegia, zordunak betetzen ez duen kasuan.
Fidantza kontratua bermezko kontratu bat da, behar nagusi bat betetzen dela ziurtatzen saiatzen dena, hain zuzen.
Kreditu guztiek zordunaren ondarea dute berme nagusi bezala. Baina posible da zordunaren ondarea nahikoa ez izatea bere obligazioei aurre egiteko; horregatik, hartzekodunari beti komeni zaio berme gehigarri bat ezartzea, orokorraz gain zordunaren ondarearen jazotzen dena.
Bermeak pertsonalak edo errealak izan daitezke hirugarren batekin hartutako konpromisoaren arabera. Lehenengoak fidantza kontratua osatzen du, eta bigarrenak bermezko kontratu, hipoteka eta antikresia, baita beste adierazpen modernoago batzuk, hala nola, lekualdatzerik gabeko bermeak eta hipoteka higigarria.
Hitz egiten ari garena ondo ulertu ahal izateko oso garrantzitsua da bi baldintzen arteko bereizketa egitea, askotan nahasi egiten direlako: erantzukizuna eta bermea. Obligazio baten ez betetzea ematen denean hartzekodunak obligazio horri derrigorrez betetzea eskatu ahalko du, eta zordunaren ondareagatik baliokidea izango den balioa lortzea. Hau da gure ordenamendu juridikoak erantzukizunaren inguruan ezartzen duen sistema orokorra, hartzekodunarentzat berme bat suposatzen duena. Baina bermea zentzu tekniko eta espezifikoan ez da sortzen erantzukizunaren sistema orokorra aldatzen den arte hartzekodunak duen segurtasuna handitzeko bere interesa betetzen dela ikustean.
Bermea eta erantzukizuna kontzeptu desberdinak izateaz gain, betetzen dituzten funtzioak ere desberdinak dira. Izan ere, erantzukizunean zorduna bere betebeharrak betetzera lotuta gelditzen da; bermean, berriz, hartzekodunak bere interesa beteko den segurtasuna handiagoa da.[1]
Zuzenbide Erromatar Klasikoan fidantzagatik pertsona bat besteren zorraz arduratzen da berezko ondarearekin. Fidantza ez da kontratu bat zehazki, hots forma juridikoa, baizik eta helburu ekonomiko soziala, baliabide juridiko desberdinekin lortzen dena.
Garai honetan zuzenbide erromatarrean garrantzi handiko kontratu bat zegoen stipulatio deitzen dena: ahozko garantia kontratua. Honela definitzen zen: kontratu bat zeinaren bitartez pertsona bat (fidatzailea) obligazioa betetzera behartzen den beste pertsona batek (zorduna), obligazioaren subjektu pasiboak, obligazioa betetzen ez duen kasuetan.
Hiru berme mota zeuden garai honetan:
Justinianoren Zuzenbide Erromatarrean fidantza erromatarraren eboluzioa ematen da. Eboluzio hau kalitate juridikoan eman zen hobekuntzaren fruitua izan zen, baita garatutako gizarte baten eskaeren ondorioz, non berme pertsonalak lehen mailako papera betetzen zuen.
Akordioak forma zorrotz eta formala zuen, ondorengo baldintzekin:
Kodifikazio Aroan, Erdi Aroko juristek, erromatarrekin alderatuz, ez zituzten aurrerapen handiak lortu, eta ez zituzten guztiz bere egin Justinianok egin zituen aldaketak.
Hemen eman ziren aldaketa handienak XIII. eta XIX. mendeetako juriskontsultuek egin zituzten, ordura arte zegoen guztia sistematizatuz, argituz eta ordenatuz. Honela, Kodifikazioa sortu zen, gaur egun bermeen eta zordun-solidaritateen inguruan dagoen erregulazioaren oinarriak finkatuz.
Fidantzaren inguruan hitz egitean, kontratu batez hitz egiten dugu, non fidatzaileak onuradun edo hartzekodunarekin konpromisoa hartzen duen, zordunak ordaintzen ez duen kasuan betebehar hori betetzeko. Honela, segurtasuna eskaintzen du kontratuan ezarritakoa adostutako forman eta denboran beteko baita.
Fidantza- kontratu baten bidez onuradunari eskaintzen zaiona zera da, zordunak hartu dituen obligazioak beteko dituen ziurtasuna. Izan ere, fidatzaileak fidantza eman zezan lehenik zordunak dokumentazio jakin batzuk aurkeztu behar ditu bere kaudimen ekonomikoa eta baita bere ahalmen tekniko, moral eta legezkoa frogatzeko.
Bestalde, zordunari obligaziodun solidario baten babesa, hau da, pertsona fisiko bat zeinak fidantza baino balio handiagoa duen ondasun higiezin bat duen, eskatuko zaio.
Beharrezkoa den fidantza- kontratu mota eta bere ezaugarriak kontuan izanik, hau kontratatzeak onura desberdinak ekar ditzake. Batez ere, kostu gutxiko berme bat dela, eta fidatutakoak ez du bere kreditu-lerroa blokeatzen.
Fidantza bat kontratatzeak beharrezko ziurtasun juridikoa eskaintzen du negoziazio bat egin behar denerako, bere ez betetzeari larritasuna kenduz, hau gertatzen den kasuetarako.
Bestalde, gizartean ekonomikoki oso garrantzitsuak dira, izan ere, fidantzek kreditu emateak bizkortzen dituzte, baita salerosketa kontratuen ordainketen betetzeak ere.
Fidantza kontratuak honako ezaugarri hauek ditu[2]:
Berezitasun honek, fidantza diziplinaren ezaugarri garrantzitsuenak jasotzen ditu.
Fidantza hartzekodunaren berme den heinean, ezin daiteke existitu baliozko betebeharrik gabe. Azken batean, fidantzak bermatzen duen obligazio nagusiaren aurretiazko existentzia suposatzen du. Fidatzailea, beraz, hartzekodunaren onuran, betebehar baten zordun bilakatzen da, betebehar nagusiak hartzekodunari sortzen dion interesa asez.
Aipaturiko ezaugarriak muga bateraino eramanez, fidatzaileak bere gain hartzen duen obligazioaren independentziaren ukapena dakar. Fidantza erlazioari eransten zaion osagarritasunak edo dependentziak ez du esan nahi obligazio fideiusorio hori, nahitaezko lotura ezberdingarri bezala, garrantzi gabekoa denik; berriro ere azpimarratu behar da desberdina den obligazio bat dela, eta horregatik bere iraungitze eta eraginik ezarako kausak aurkezten ditu.
Esan liteke fidatzailearen betebeharra zordun nagusiaren isla dela: fidantza lotura honekin soilik jaiotzen da, eta era berean bermatutako erlazioen pausuak jarraitzen ditu. Gainera, zordunaren betebeharrekin batera desagertzen da.
Osagarritasuna arrazoi funtzionalagatik justifikatzen da: ezin da zalantzan jarri, fidantzaren bigarren maila konfigurazioak berme funtzioa betetzen duela betebehar nagusia existitzen eta denboran irauten duen bitartean.
Hala ere, behar nagusiak esperimenta ditzakeen gorabehera guztiak fidantza erlaziora eramango balira, nabaria litzake, translazio oso horrek berezko berme hori ahultzea dakarrela. Hau da, bere segurtasun eta eraginkortasun maila jaisten du. Horregatik, bilatzen dena bermatutako hartzekodunaren posizioa indartzea denean, ohikoa izan ohi da fidantza erlazioaren osagarritasun maila hori beheratzea.
Betebehar fideiusorioaren izaera osagarriari hasieran zuen izaera absolutua kentzen zaio, eta berme pertsonaleko forma berriak sortuz, osagarritasunaren zurruntasuna saihesten dutenak.
Betebeharraren ezaugarria da eta kontratuarena, zeinaren bitartez obligazioa betetzea soilik eskatuko zaion fidatzaileari zordun nagusiak bere betebeharra betetzen ez duen kasuetan.
Fidatzailea bigarren maila batean egongo da, eta soilik erantzungo du zordunaren atzetik eta bere akatsean, bi ikuspegitik: 1) Fidatzailea hirugarren bategatik betetzera edo ordaintzera behartzen da “honek egiten ez duenean”; 2) Geroagoko une betearazlean, fidatzailea ezin da ordaintzera behartu lehenago “zordunaren ondare guztien eskusioa” egin gabe.
Bere berezko efektuak produzitzeko alderdiek beren baimena elkarrekiko adierazi behar dute. Baimena ezin da ulertutzat eman, beharrezkoa da berariazko eran agertzea, eta nabaria izatea.
Alderdiek lortzen dituzten abantaila eta desabantailak fidantza sortu den unetik ezagutzen dituztelako. Nahiz eta zordunak bere betebeharra beteko duen edo ez duen ziurgabetasuna egon, ez du esan nahi ausazkotasunaren mendean dagoenik, ez dutelako eraginik kontratuaren abantaila eta desabantailen gain, baldintza bati soilik dago lotua.
Fidantza aldebakarrekoa da fidatzailearentzat soilik ezartzen dituelako betebeharrak.
Fidatzaileari zordunarekin mailegatutakoaren inguruan hitzartzeko ahalmena emateak ez du esan nahi fidantzak doakoa izateari uzten dionik, lehen esan bezala, zorduna kontratuaren parte ez delako.
Kontratutik sortzen den fidantzaren kasuan, ezinbesteko aldeak izango dira (obligazio nagusiaren) hartzekoduna eta fidatzailea, hauek izango dira eta obligazio fideiusorio honen subjektuak. Orohar, bermatua izan den zorduna ez da kontratu honetako alderdi izango. Salbuespen bezala, zordunak eta fidatzaileak, euren arteko akordio bidez ere adostu ahalko dute; nolanahi ere, azken akordio hori hartzekodunak onartu behar du. Ondorioz, kasu guztietan ezinbestekoa da fidantza erlazioaren eraketa eman dadin, fidatzaile eta hartzekodunaren elkartze subjektiboa.
Subjektuen ikuspuntutik, nork bere burua obligaziopean jartzeko gaitasun orokorra izan behar da fidantza eratzeko. Fidatzaileak betebeharrak bereganatzeko gaitasuna izan behar du.
Hala ere, emantzipatutako adin txikikoari dagokionez, nahiz eta horrek ezin duen dirua maileguan hartu, printzipioz, ez da fidatzaile izateko debekua jasotzen; hortaz, adin txikiko emantzipatu gabea fidatzaile izan daitekeela baiezta genezake. Hala ere, fidantzaren bitartez ondasun higiezinak kargatzeko edo dirua maileguan hartzeko debekua urra daitekeen heinean, emantzipatuari ezingo zaio ahalmen hori aitortu.
Adostutako fidantzen kasuetan, fidatzaileak gaitasuna izatearekin nahiko izango da. Baina, (legez edo probidentzia judizial bidez) pertsona bat fidatzaile bat aurkeztera behartuta badago, honek gaitasun orokorra izateaz gain, bermatzen duen obligazioaz erantzuteko nahikoa kaudimen izan beharko du. Aldi berean, pertsona hau kaudimen gabe bihurtzen bada, hartzekodunak ukanbeharrak betetzen dituen beste fidatzaile bat izendatu dadila eskatu dezake (salbu berak itundu bazuen aurreko fidatzaile horren izendatzea).
Nahiz eta praktikan gehienetan diruzko obligazioak bermatzeko erabiltzen den fidantza, obligazio guztiak, edozein dela ere honen objektua, izan daiteke fidantzagarri.
Obligazio fideiusorioaren elementu objektiboa, teknikoki, fidatzaileak hartutako konpromisoa da. Baina honek izaera osagarria duen heinean, berme obligazio hau zehazteko eta honen hedapena mugatzeko, beharrezkoa izango da obligazio nagusia (bermatzen ari dena) aztertzea.
Ezin daiteke fidantzarik izan baliozko obligaziorik gabe. Bistan denez, ondorio hori osagarri izaerari buruzko printzipioaren aplikazioa besterik ez da; horren ondorioz, betebehar bermatua deuseza bada, betebehar fideiusorioa ere deuseza izango da. Nolanahi ere, kasu batzuetan, betebehar bermatua sortu duen kontratua deuseza dela adierazi arren, fidatzailea ez da betebeharretik erabat askatzen eta fidantzak iraun egiten du.
Fidatzaileak zor duen prestazioa, nahiz eta berbera ez izan, ezin izango da zordun nagusiak bete behar duenaren izaera desberdinekoa izan.
Obligazio fideiusorioaren eratze tituluak honekiko zenbatekoaren zehaztasuna jaso dezake, zehaztuz fidatzaileak zer zenbateko eta nola konprometitzen duen zordunak bere gain hartutako inguruabarrekiko. Baina zehaztasun hau ematen ez denean, fidatzaileak zordunak bere gain hartutako konpromisoa errepikatzen duela ulertuko da: horrenbestera obligatzen da eta zehaztasun berekin. Gainera, fidatzaileak bere gain hartutako obligazioaren kostua ez da zehaztu behar hura eratzen den momentuan, baizik eta hau betetzen den momentuan.
Fidantza arrunt edo zehaztugabearen kasuetan aditzera ematen da obligazio fideiusorioa obligazio nagusia, osagarriak direnak (hitzartutako interesak…) eta sortutako kostu judizialak bezain beste izatera iritsiko dela. Honek ez du inolako forma bereziren betekizuna galdatzen.
Alabaina, bermearen ahalmenaren inguruko zehaztea egon denean, bi egoera bereizi daitezke:
Era berean, bihar- etziko zorrak bermatzeko fidantza eman daiteke, nahiz eta horien zenbatekoa ezaguna izan ez; baina ezin izango zaio fidatzaileari ezer erreklamatu, zorra likidatzen ez den bitartean.
Praktikan, kreditua jasotzea aurreikusirik edo proiektaturik egonda, kreditu horren bermea ematen da sarritan. Kasu horietan, obligazio bermatua oraindik izan gabe, fidantza harremanak sortzen dira. Hori dela eta, erasgarritasunari buruzko printzipioa apurtzen dela esan ohi da; hala ere, argi dago bermeak eragina izango duela betebehar nagusia sortzen denean eta sortzen denetik.
Fidantzaren aldeko presuntziorik ez dago eta berariazkoa izan behar da. Hortaz, fidatzailearen borondatea modu sinesgarrian agertu behar da, hori ezin delako presumitu eta ezin delako bertan jasotakoa baino haratago zabaldu. Borondate hori argia izan behar da; dena den, horrek ez du esan nahi borondate aitorpenak forma solemnea izan behar duenik, ezta aitorpen hori forma zehatzari helduz egin behar denik ere. Formaren askatasun printzipioa aplikatu behar da. Azken puntu honetan ñabardura bat egin behar da, izan ere, nahiz eta fidantza zibilak inongo forma berezirik ez galdatu, fidantza merkantila idatziz jaso beharko da, eta ukanbehar hau betetzen ez bada ez du ez balio ez efektu juridikorik izango[3].
Fidantza, beste instituzio juridiko asko bezala, irizpide ezberdinen arabera modu desberdinetan klasifikatua izan daiteke. Normalean, gehien erabiltzen diren irizpideak dira:
Haren oinarriaren arabera, fidantza izan ahalko da: (a) aske edo espontaneoa: norbaitek beste pertsona baten zorraren fidatzaile gisa jartzen duenean bere burua, honek fidatzaile bat izendatzeko aurretiazko behar formalik izan gabe; (b) zor dena edo beharrezkoa: aurretiazko fidantzatzeko behar bat dela eta, ematen denean bermea.
Adostutako fidantza hartzekodunaren eta fidatzailearen arteko fidantza- kontratutik eratortzen da, eta hura eratzeko eta baliozkotzeko ez da beharrezkoa zordunaren adostasunik. Gerta daiteke zorduna fidantza- kontratuaren aurka agertzea, edo horren existentzia ez ezagutzea.
Hala ere, berme hori fidatzailearen eta zordunaren arteko akordioaren ondorio izan daiteke. Fidatzailea aurkeztu behar duen zordunak betebeharrak hartzeko gaitasuna eta bermatu beharreko betebeharrari aurre egiteko hainbat ondasun dituen pertsona aurkeztu beharko du. Era horretan, fidatzailea kaudimen gabezia egoeran geratzen bada, hartzekodunak aurreko ezaugarriak betetzen dituen fidatzailea eskatu ahal izango du. Era berean, salbuespen izaeraz, hartzekodunak eska eta itundu dezake fidatzailea pertsona zehatza izatea.
Beharrezkoak diren fidantzen eremuan, alde batetik, legezko fidantza dago, hura legearen xedapenaren eskutik eman denean (tutorearen eta gozamendunaren kasuetan hauen obligazioak bermatzeko erabiltzen den bezala); eta bestetik, fidantza judiziala dago, probidentzia judizial baten bidez epaile batek hirugarren bati ezartzen diona; alegia, legeak epaileak eta auzitegiak ahalduntzen ditu, prozeduraren alderdi den zordunari fidantza era dezala eskatzeko
Hala ere, azpimarratu behar da obligazio hauek formalki haien sorburu materiala nahimen pribatuan dutela, eta ez legean edo probidentzia judizialetan bertan, izan ere, fidantza, pertsona baten gain karga edo obligazio batzuk egon daitezen, ez da eratuko pertsona horrek fidatzaile bezala lotzea onartzen ez badu.
Fidantza klasifikatzeko, hura arautzen duen ordenamenduko eremuaren irizpidea ere erabili daiteke. Hau, azken batean, fidantzaren izaera osagarria dela eta, fidantzatutako obligazioa arautzen duen eremu bera izango da orohar. Irizpide hau aplikatuta, fidantza izan ahalko da: (a) fidantza zibila, bermatutako obligazioa izaera zibilekoa denean; (b) merkataritza arloko fidantza, honek objektu merkataritzako kontratu bat bermatzea duenean, nahiz eta fidatzailea ez izan merkatari; eta (c) administrazio fidantza, fidantza partikular batek Administrazio Publikoarekiko dituen kontratu erlazioetako obligazioen betetzea bermatzeko erabiltzen denean. Edozelan, aipatutakoetatik erregimen juridiko zabalena arlo zibilean izango dugu; hau aplikagarri izango da merkataritza eta administrazio fidantzen eremuetan ere hauetako arauketa bereziak aurreikusten ez dituen puntuetan.
Fidatzailearen balizko ordainsariaren aldetik, fidantza kostuzkoa edo dohainekoa izan ahalko da. Ordainsaria ez da presumitzen fidantzan, hau da, fidantza izaeraz dohainekoa izango da[4]. Beraz, figura hau bermatzaile altruistaren inguruan sortzen da, normalean familiarteko, lagun, kide edo ezaguna izango delarik, fidatzaile izatea onartzen duena modu doakoan inongo kontraprestaziorik gabe. Hala ere, egun ohikoak dira bermatzaile profesionalak: ordainsaria izango duen fidantza zerbitzuak eskaintzen dituzte banku eta bestelako finantza instituzioek; azken hauen adibide dira Elkarrekiko Berme Sozietateak, SGR deiturikoak.
Kostuzkoa ala dohainekoa izanda, fidatzaileak zorra ordaintzen duen kasuetan beti izango du zordunari ordaindutakoa itzultzeko akzioa. Hala ere, errenboltsorako akzio horrez gainera, fidantza kostuzkoa bada, zordunaren zorra fidatzailearen ondarearekin bermatzeagatik, azken horri gehigarria ordainduko zaio.
Bermatu den edo nagusia den obligazioa behatuta, bitan banatu daiteke:
Fidatzaileak hartzekodun nagusiaren aurrean duen posizio edo hurrenkeraren arabera, bereizketa hau egiten da: (a) fidantza subsidiarioa, bermatzaileak zordunaren ez- betetze kasuaren aurrean obligatzen duenean bere burua; eta (b) fidantza solidarioa, fidatzaileak bere burua zordunaren hurrenkera berean obligatzen duenean.
Erantzukizun maila edo ordena berean dauden fidatzaile kopuruaren arabera, izan daiteke: (a) fidantza pertsona bakarrekoa, fidatzaile bakarra badago; (b) fidantza aniztasuna, hainbat pertsonek, bakoitzak modu autonomoan, zor bera (edo honen zati bati) erantzutera behartzen dutenean haien burua; edo, (c) fidantzakidetza bat, hainbat fidatzaile batera agertzen badira zor beraz erantzutera (haien artean modu mankomunatu edo solidarioan izan).
Fidantza- kontratutik zuzenean eratortzen diren efektuak dira:
Eskusioaren onurak suposatzen duena da ezingo dela fidatzailea behartu hartzekodunari ordaintzera, aurretiaz hartzekoduna ez bada zordunaren ondasun guztien aurka joan, alegia, ez badu zordunaren ondasun guztien eskusioa egiten. Hortaz, hartzekodunak fidatzaileari ordainketa galdatuko balio zordunari baino lehen, hartzekodunaren aurka eskusio-onura jarriko du, aldi berean, adieraziz zordunaren ondasunen artean zein diren diru bihurtu eta zorraren zenbatekoa ordaintzeko beste direnak.
Hala izatekotan, hartzekoduna zabarra izan bada aipatutako ondasunen eskusioa egitean, hartzekodunak, ondasun horien neurrian, zordunaren kaudimengabezia jasan beharko du.
Dena den, hartzekodunak egin dezakeena da zorduna eta fidatzailea aldi berean baina subsidiarioki judizialki demandatu. Horrela, kasu horretan ere, fidatzaileak bakarrik erantzungo du zordunaren ondasunen eskusioa egin eta gero.
Aldiz, ezingo da eskusioaren onura erabili, hurrengo kasuetan:
Banaketa onura, hainbat fidatzaile diren kasuetan, hartzekodunari bere erreklamazioa denen artean banatzeko fidatzailekide bakoitzak duen eskubidea da. Honen jatorria zuzenbide erromatarrean dago, eta fidatzailekide hauetako bati zor osoa ordaintzea eskatuko balitzaio, beneficium divisionis delakoa eskatu ahalko luke, hau da, hartzekodunari akzioa denen artean banatzea eskatzea. Eskubide honen erabilera orduan, eskusio onurako arauketa erabiliko da analogiaz.
Oro har, fidatzaileak jar ditzake, hartzekodunaren aurka, zordun nagusiari dagozkion eta zorrari dagozkion salbuespen guztiak (fidantza negozioaren baliozkotasun eza, zorra iraungi duten kausak…); baina ez zordunaren salbuespen pertsonal hutsak. Hortaz, aurretik aztertu dugunez, fidatzaileak ezingo ditu salbuespen gisa jarri zordunaren gaitasunarekin lotuta daudenak.
Fidatzaileak zordunaren aurka zorraren ordainketaren aurretik dituen eskubideak eta honen ondoren dituenak bereiziko ditugu:
Kasu horietan guztietan, fidatzaileak ordainketa egin behar izatea ekidin nahi du (zordunak ordainketa egin dezala lortuz) edo, hala dagokionean, ordainketa egin behar izatekotan, ordaindutakoa berreskuratuko duela ziurtatzen duen neurriren bat har dadin nahi izango.
Ordaintzen duen fidatzailea zordunaren hartzekodun bilakatzen da. Ondorioz, zordunaren aurkako errenboltsorako akzioa edo ordaindutako kredituan subrogatzeko aukera izango du.
Errenboltsorako akzioa
Errenboltsorako akzioak bere baitan honako kontzeptu hauek jasotzen ditu:
Errenboltsorako eskubidea egongo da nahiz eta fidantza zorduna jakinaren gainean egon gabe eman izan.
Subrogazioa
Fidatzaileak aukeratu ahal izango du, errenboltsorako akzioa egikaritu beharrean, hartzekodunak zordunaren aurka zituen eskubide guztietan subrogatzea. Subrogazioan, fidatzaileak hartuko lituzke hartzekodunaren eskubide eta betebehar guztiak; hortaz, hartzekodunaren jarrera hartuko luke oso- osorik, antzinatasun eta erantsi berberarekin eta, hala denean, kreditu nagusiak zuen izaera pribilegiatuarekin.
Hala ere, subrogaziotik kanpo uzten dira eskubide txit pertsonalak eta besterendu ezinak eta kuantitatiboki, fidatzaileak ezin du, subrogazioaren bidez, hartzekodunari ordaindutakoa baino zenbateko handiagoa eskuratu.
Fidatzaileak berak aukeratu behar du aipatutako akzioetatik bata ala bestea nahi duen. Bestetik, konponbide hori emateak legezko eta zuzeneko izaera du. Eta, azkenik, fidatzaileak aukeratutako akzioa egikaritu eta gero, bestea egikaritu ahal izango du ondoko kasuan bakarrik: ordaintzeak eragin dizkion kalte guztiak lehenengoarekin kobratu ez dituenean.
Bestalde, fidatzaileak zorduna demandatuz gero, fidatzaileak galdatzen dion erantzukizunaren aurrean, zordunak honako salbuespen hauek aurkaratu ahal izango dizkio:
Fidantzaren iraungitze-kausak hauek dira:
Oro har, obligazio nagusia betetzen denean;
Fidantza- kontratuan ematen diren supostu bereziak;
Fidantza batean posible izango da fidatzaile bat baino gehiago egotea, eta hauek zordun berdinaren obligazioa hartzekodun berdinarekiko beteko dela bermatuko dute. Beraz, fidantzakidetza osatuko duten pertsona anitz egongo dira eta zordun berdinaren berme izango dira, hartzekodun berdinaren aurrean.
Fidantza fidatzaile anitzengatik osatuta dago. Fidatzaile bakoitzak zorraren zati batengatik erantzungo du, bakoitzak bermatu duen ehunekoagatik, alegia.
Obligazio bakarra egongo da eta haren fidatzaileak pertsona anitz izango dira, pertsona bakoitzak ko-titulartasun pasiboa izango du obligazio fiduziario berdinarekiko eta bakoitzak bere zatiarekiko.
Arau orokorrez, solidaritatea ituntzen ez den bitartean, fidatzaileak dagokion zorraren zatiagatik, soilik, erantzuten du, era mankomunatuan.
Solidaritatea ituntzen bada, fidatzaile bakoitzak zor osoarengatik erantzun beharko du  berari hala eskatzen badio hartzekodunak.
Era berean, hartzekodunak zuzenean fidatzaile bakoitzari dagokion zatia eska diezaioke eta fidatzaileetako batek erantzuten ez badu, bermatu gabe geldituko litzatekeen zati horrengan gainontzeko fidatzaileek erantzun beharko dute era proportzionalean bakoitzak erantzuten duen zor nagusiaren ehunekoaren arabera.
Arrazoi horregatik, hartzekodunak zor guztia betetzea galdatuko balio fidatzaile bati, hark banaketaren onura erabili ahal izango du salbuespen gisa. Onura hori eskusio-onura iraungitzen den kasu berdinetan amaitzen da.
Zor osoa ordaintzen duen fidatzaileak beste fidatzaile kideei erreklama diezaieke bakoitzak proportzioz ordaindu behar duen zatia.
Fidatzaileetako bat kaudimengabe geratzen bada eta ondorioz ezin badu erantzun berari dagokion zatiarengatik, horren zatia guztiei gehituko zaie proportzio berean, guztien artean zati hori ordainduz.
Akzio hori eman dadin, fidatzaileak ordaindu egin behar izan du, ordainketa epaiketan galdatu zaiolako edo zordun nagusia konkurtso egoeran jarri denean.
Fidatzaile kideei egiten zaien eskaera horren aurrean, ordainketa egin duen fidatzailearen aurka, bakoitzak hartzekodunaren aurka izango zituzkeen salbuespen berberak jarri ahalko dituzte.
Fidatzaile bakoitzak duen erantzukizunaren neurrian, zordunaren aurka errenboltsorako zein subrogaziorako eskubideak izango dituzte. Zordunarengatik erantzun duen fidatzaileak, aipatutako akzioak edukiko ditu zordunaren aurka bere ondasunak berreskuratzeko.
Hartzekodunak fidatzaileetako bat askatzen badu besteen adostasunik gabe, askatze hori probetxugarria da guztientzat, askatua izan den fidatzaile horri dagokion neurrian.
Baimena ematekotan, ulertu behar da zor osoa eta hasierakoa fidatzaile gutxiagoen artean banatua geratzen dela. Hala ere, baimena ematen ez duten kasuetan, nahiz eta fidatzailea askatua geratu zor nagusia ordaintzetik, fidatzaile kideren batek kaudimengabezia jasatera behartuta egoten jarraituko du.
Azpifidantzaren bitartez pertsona bat fidatzaile baten ordez obligazioa betetzera obligatzen da, beti ere zordunak eta fidatzaileak betetzen ez badute.
Azpifidantzan, fidatzaile nagusiari beste fidatzaile bat ezartzen zaio. Egoera horretan, azpifidatzaileak eskusio-onura erabili ahal izango du, hartzekodunari galdatuz berari betetzea galdatu baino lehen, zordunaren eta, subsidiarioki, fidatzaile nagusiaren ondasunen eskusioa egitea.
Fidantzakidetza kasuetan, kaudimengabezian deklaratutako fidatzaileak azpifidatzailerik balu, hark erantzungo du beste fidatzaileen aurrean, hark erantzun behar zuen neurri berean.
Retrofidantza fidantza mota bat da. Honen bidez, fidatzailearen alde ezartzen den bigarren fidantza bat izango da bermatuko duena fidatzaileak bere ondasunak berreskuratzeko. Hau aplikatuko da obligazio nagusiaz erantzun behar duen kasuetarako.
Azpifidantza eta retrofidantzaren arteko desberdintasuna izango da, azpifidantza, hartzekodunaren eskubideari jartzen zaion errefortzua dela, eta, bestalde, retrofidantza, fidatzaileak hartzekodunari ordaindutakoa berreskuratuko duenaren bermea da.
Espainiako Kode Zibileko IV. Liburuko “De las Obligaciones y Contratos”, XIV. Tituluko “De la Fianza”, I. Kapituluan “De la naturaleza y extensión de la Fianza” aurkitu dezakegu: 1822. artikulua eta hurrengoak.
1822. artikuluak horrela dio: “Fidantzaren bidez, norbaitek betebeharra du, hirugarrenaren ordez, zerbait ordaindu edo betetzeko, hirugarrenak hori egiten ez badu. Fidatzaileak betebehar solidarioa badu zordun nagusiarekin batera, liburu honen lehenengo tituluko hirugarren kapituluaren laugarren atalean xedatutakoa beteko da”[5].
Frantzian, Code civil (Code Napoléon) III. Liburuko “Des différentes manières dont on acquiert la propriété”, XIV. Tituluan  aurkitzen da: “De la fiducie”, 2011. artikulua.[6]
Portugalen, Código Civil Português, II. Liburuko “Direito das obrigaçoes”, I. Tituluko “Das Obrigaçoes em geral”, VI. Kapituluko “Garantias especiais das obrigações”, II. Sekzioan arautzen da: “Fiança”, 627. artikulua[7].
Italian, Codice Civile IV. Liburuko “Delle oblbigazioni”, III. Tituluko “Singoli contratti”, XXII. Kapituluan arautzen da: “Della fideiussione”, 1936. artikulua[8].
Alemanian, Bürgerliches Gesetzbuch edo BGB-en jasotzen da, II. Liburuko “Recht der Schuldverhaltnisse”, VIII. Sekzioko “Einzelne Schuldverhältnisse”, XX. Tituluan: “Burgschaft”, 765. artikulua[9].
Artikulu honetan aipatzen den fidantza ez da nahastu behar errentamendu kontratuan eman daiteken fidantza edo gordailu kontzeptuarekin.
Fidantza, ohiko erabileran, abal izenaren bidez ere ezagutzera eman daiteke.
Sponsio: kultuan aritutako pertsonek ospatutako promesari zegokion ñabardura erlijiosoekin.
Fideipromissio: aurrekoaren eboluzioa da, eta aurreko kontratu bera ospatzea posible zen baina atzerritarrekin eta onurak barneratzen dituzte fidatzailearentzat.
Fideiussio: Justinianori esker sortua, zeinak beste onura batzuk gehitu zituen fidatzaileen alde. Fidatzaileak hartzekodunari aukera ematen zion lehenengo zordunaren atzetik joateko.
Fidatzaileak bere burua obligazio nagusia baino gutxiagora konprometitu bazuen, edo hau zehaztapen faboragarriekin egin zuenean, haren konpromisoa esplizitu egindako horretara mugatuko da; adibidez, obligazio nagusiaren erdia bakarrik fidantzatzen denean.
Fidatzaileak, in duriorem causam¸ bere burua obligazio nagusiaren zenbatekoa baino gehiagora obligatzen badu, bere obligazioa, deuseztasun partzial baten ondorioz, zordun nagusiaren mugetara murriztuko da.
Fidantzaren hedaduraren arabera, fidantza izan ahalko da: (a) zehatza edo mugatua, fidatzaileak bere burua zordunak baino gutxiagora obligatzen duenean eta honen helmena zehaztuta uzten denean fidantzaren eratze tituluan; edota (b) zehaztugabea edo mugagabea, zenbatekoaren gaineko mugarik ezarri ez denean.
Bestalde, fidantzaren menpe jartzen den obligazioaren izaera nagusia edo osagarria hartu daiteke kontuan. Ikuspegi honetatik, desberdindu ahalko dira: (a) fidantza normala edo arrunta, zordun nagusiaren obligazioa sendotzen den kasuan; edo (b) fidantza bikoitz edo azpifidantza, zordun berriaren konpromisoa aurretiazko fidantza bat bermatzeko erabiltzen denean.
Hartzekodunaren obligazioak. Hartzekodunak fidantzaren prezioa edo ordainsaria ordaindu beharko du honen existentzia itundu denean, eta hartzekoduna eta ez zorduna denean hau ordaintzera obligatu dena.
Fidatzailearen obligazioak. Fidatzaileak obligazio nagusiaren aurrean erantzun beharko du zordunak egiten ez badu.
Fidatzaileak erabili ditzakeen onurak.
Fidatzaileak esanbidez eskusioari uko egiten dionean.
Zorduna eta fidatzailea erantzule solidarioak direnean.
Zordunaren porrot edo konkurtso kasuetan.
Zorduna ezin denean epaiketa bidez demandatu Espainiako estatuaren barnean.
Fidantzaren prezioa edo ordainsaria adostu eta zordunaren kargu jarri den kasuetan, hura eskuratzeko eskubidea du.
“Estaldura akzio” deiturikoa dagokio fidatzaileari. Horren bidez, zordunaren aurka jo dezake, ordaindu aurretik ere, haren fidantza ordeztuz edo honen gaineko berme bat ezarriz, hartzekodunaren prozedimenduen eta zordunaren kaudimengabezia arriskuaren aurrean. Estaldura akzioa ondorengo kasuetan eman daiteke: Fidatzailea epaiketan demandatua izan denean ordainketa egiteko.
Porrot, konkurtso edo kaudimengabezia kasuan.
Zordunak betebeharra duenean epe zehatza igaro ondoren fidatzailea fidantzatik askatzeko, eta epe hori bete bada.
Zorra galdagarria denetik aurrera, betebeharreko epea igaro delako.
Hamar urte igaro ondoren, betebehar nagusiak mugaegun zehatzik ez duenean, salbu eta betebehar horren izaeraren arabera hori ezin denean azkendu, ez bada hamar urtetik gorako epean.

Fidatzailea epaiketan demandatua izan denean ordainketa egiteko.
Porrot, konkurtso edo kaudimengabezia kasuan.
Zordunak betebeharra duenean epe zehatza igaro ondoren fidatzailea fidantzatik askatzeko, eta epe hori bete bada.
Zorra galdagarria denetik aurrera, betebeharreko epea igaro delako.
Hamar urte igaro ondoren, betebehar nagusiak mugaegun zehatzik ez duenean, salbu eta betebehar horren izaeraren arabera hori ezin denean azkendu, ez bada hamar urtetik gorako epean.
Zorraren kopuru osoa, interesak barne.
Kopuru horren legezko interesak, zordunari ordainketaren berri eman zaionetik, nahiz eta hartzekodunarentzat interesik sortu ez.
Fidatzaileari eragin zaizkion gastuak, horrek ordainketa-agindua jaso eta zordunari horren berri eman eta gero.
Kalte-galerak, horiek bidezkoak direnean.
Fidatzaileak ordainduko balu zordunari ordainketaren berri eman gabe, zordunak fidatzailearen aurka erabili ahal izango ditu ordainketa unean hartzekodunaren aurka jarri ahal zituen salbuespen guztiak.
Zorra epekakoa bada, eta fidatzaileak zor hori ordaintzen badu mugaeguna heldu baino lehen, ezin dio zordunari ordainketarik eskatu epea agortu arte.
Fidatzaileak ordaintzen badu zordunari horren berririk eman gabe, eta hark ere, ordainketaren berri ez izateagatik, ordainketa errepikatzen badu, fidatzaileak ez du inolako akziorik izango zordunaren aurka, baina bai hartzekodunaren aurka.

  • 1931-, Díez-Picazo, Luis,. (<2001>). Sistema de derecho civil. (9a. ed., reimp. argitaraldia) Tecnos ISBN 8430936696. PMC 431226230..
  • Manuel., Albaladejo,. (2004). Derecho civil / 2, Derecho de obligaciones.. (12a ed. argitaraldia) Edisofer ISBN 848949391X. PMC 54520918..
  • PÉREZ GURREA, R.. (2011). «La fianza como forma de garantía personal: su régimen jurídico y su regulación en la contratación internacional» Revista Crítica de Derecho Inmobiliario (728) ISSN 0210-0444 ISSN 0210-0444..
  • GULLÓN BALLESTEROS, A. (1989). «Onerosidad y gratuidad en la fianza convencional» La Ley (3) ISSN 0211-2744 ISSN 0211-2744..
  • Real Decreto de 24 de julio de 1889 por el que se publica el Código Civil.. .
  • (PDF) Frantziako Kode Zibila. .
  • (PDF) Portugaleko Kode Zibila, 47344 Dekretu- Legea. .
  • Italiako Kode zibila, 1942ko martxoaren 16ko ERREGE-DEKRETUA, Codice Civila onartzen duena. .
  • Kode zibil alemaniarra, BGB. .
  • Wikipediako bilaketara joan