finkatu

finkatu

  • Tailerra
  • en fix
  • es fijar
  • fr fixer

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Barton Fink

Barton Fink 1991ko Joel eta Ethan Coen estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileek zuzendu, ekoiztu eta idatzitako drama-komedia filma bat da. John Turturro, John Goodman, Judy Davis, Michael Lerner, John Mahoney, Tony Shalhoub, Jon Polito eta Steve Buscemi aktoreek antzeztu zuten.
Coen anaiek film honetako gidoia hiru asteren burua idatzi zuten, hain zuzen ere, Miller's Crossing filmaren gidoiari behar bezalako amaiera idazteko zailtasunetan zeuden denboraldian, hortaz, film hura filmatzetik amaitu zutenean honi filmatzeari ekin zioten.
1991ko maiatzean Canneseko Zinemaldian estreinatu eta Urrezko Palma irabaztea gain Zuzendari Onenaren Saria (Joel Coen) eta Gizonezko Aktore Onenaren Saria (John Turturro) bereganatu zituen.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1941ean Barton Fink (John Turturro) gidoigilea borroka libreko Wallace Berry borrokalariaren bizitzan oinarritutako gidoi bat idazteko Hollywoodera doa. Behin Earle hotelean ostatu hartuta, gidoigileak bere sormen gaitaitasunaren krisialdia pairatuko du. Bere alboko gelako gizona (John Goodman) aseguru saltzaile alai eta jatorra da, Finki bere sormen krisialditik ateratzen eta inspirazioa etor dakion laguntzen saiatuko da, baina hainbat kontrako gertakizunek Fink bere lana amaitzeko gaitasunik ez duela sentiaraziko diote.

Wikipediako bilaketara joan