- Tailerra
- en milling cutter
- es fresa
- fr fraise
fresa
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
SARRERA DESBERDINA:
Fresagailu
Fresagailua edo fresatzeko makina txirbil-harroketa bidez mekanizazioa egiteko erabiltzen den makina-tresna da. Fresa deituriko eta sorbatz ugari eduki ditzakeen tresna biratzaile batez egiten da.
Fresaketa bidez material ugari mekaniza daitezke, hala nola, zura , altzairua, burdin urtua, metal ez-ferrikoak eta material sintetikoak. Gainazal lauak, kurbatuak, zizelkatuak, artekadunak eta koskadunak mekanizatzeko erabilia. Piezak, arbastuak edo doituak izan daitezke. Fresagailu tradizionaletan, mekanizatu beharreko pieza tresnara hurbiltzen da. Sistema honen bidez forma ugari lor daitezke, gainazal lauetatik hasita konplexuagoak diren beste batzuetaraino.
XIX. mende hasieran sortu ziren, eta oinarrizko mekanizazio makinak dira gaur egun. Kontrol numerikoari esker, balio anitzeko makinak bihurtu dira, egin daitezkeen mekanizazio desberdinengatik eta fabrikazio-prozesuan eskaintzen duten malgutasunagatik. Prozesu mekanikoen aniztasunaren eta lehiakortasun globalaren ondorioz, fresagailu mota asko sortu dira. Nahiz eta guztiek oinarri berdina izan, sektore industrialaren arabera desberdintasunak nabarmenak dira. Halaber, fresatzeko tresnen diseinuan eta kalitatean egin diren aurrerapenei esker, ebaketa-baldintzak asko handitu dira, mekanizazio-denborak nabarmenki murriztuz.
Hauen erabilpenerako pertsonal aditua behar da programatzaile, prestatzaile zein fresatzaile. Mekanizazio aukera ugarien ondorioz, fresagailu desberdinen ondorioz, potentzia edo ezaugarri teknikoen arabera desberdinduak, osagarrien aniztasunaren ondorioz eta kalitate espezifikazio zorrotzen ondorioz.
Makina hauetan elementu mugikorrak zein ebakitzaileak daudenez eta likido toxikoak lubrifikatzeko eta hozteko erabiltzen direnez, langileen segurtasuna eta osasuna babesteko edo makinetan, instalazioetan, bukatutako produktuetan eta produktu erdilanduetan kalteak saihesteko lan-baldintza zehatz batzuk ezarri behar dira.
Fresagailuak hainbat aspekturen arabera sailka daitezke; esaterako, biraketa-ardatzaren orientazioaren arabera edo operazio-ardatz kopuruaren arabera. Jarraian, sailkapen ohikoenak adierazten dira.
Ebaketa-tresnaren biraketa-ardatzaren orientazioaren arabera, hiru fresagailu bereiz daitezke: horizontalak, bertikalak eta unibertsalak.
Ohiko fresagailuez gain, badaude talde zehatzetan sailka daitezkeen ezaugarri berezidun fresagailuak. Hala ere, talde bakoitzaren barnean, makina hauen itxura konstruktiboa alda daiteke bakoitzaren fabrikazio-prozesuaren arabera.