furgoi

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

furgoi

  • ca furgó m
  • de Gepäckwagen m; Kastenwagen m
  • en van
  • es furgón m
  • fr fourgon m
  • gl furgón m
  • it furgone m
  • pt vagão m

SARRERA DESBERDINA:

Furra furra

Furra furra euskal abesti herrikoi festiboa da. Doinua ren bertsio ezagunena Oskorri taldeak moldatutakoa da, eta bertsio horren hitzak Oskorriko Natxo de Feliperenak dira.
Abesti honen bertsiorik ezagunena Oskorri taldeak jo izan duena da,[1] baina badira hainbat bertsio, esate baterako, Danok bat zortzikotearena (1976ko grabazioa 2014an birmasterizatu zuten eta hitz zaharrekin abesten zuten)[2][3][4] edo Soziedad Alkoholikaren musika taldearena (Diversiones...? EPan 1996ean argitaratu zuten, beste talde batzuen abestien bertsioekin).[5][6]
Oskorriren lehenengo bertsioa 1980. urtean Elkar diskoetxean Xoxoa zigiluarekin argitaratutako Plazarik plaza diskoan kaleratu zuten ((xoxoaX-11150/elkar ELK-76/Elkar-ELK-11150). Aingeru Bergizes (baxua) eta Jose Manuel Cacho (biolina) sartu ziren Oskorri taldean Plazarik plaza disko hori grabatzeko. Oskorriren arrakasta masiboaren diskoa izan zen. Taldearen sonoritatearen hainbat ezaugarri nagusi agertu ziren disko horretan: Balada gozoak zein dantzarako kantu arinak egiteko gaitasuna, ironia eta umorearen erabilera kritikoa, folklorearen irakurketa berritzailea eta tresna elektrikoek jantzitako sonoritate gehienbat akustikoa.[7] Disko berean agertu ziren beste zazpi kantak ere oso ezagun bihurtu ziren: Gaztelugatxe, Tirauki, Violetaren martxa, Basa andere, Zortziko berri bat, Etxahun, eta Kaio luma zikina.
Lehengo bertsio horretaz gain, Oskorrik bertsio berriak txertatu zituen bere beste lau disko hauetan: Alemanian euskaraz (1984), 25 kantu urte (1996), Banda band (2007), eta Hauxe da despedidia (2016). Oso kanta ezagun bilakatu zen, eta horren froga da Euskal Kanturik Onena saioan hautatu zutela, Joseina Etxeberriak eta Edurne Ormazabalek 2005ean Euskal Telebistan aurkeztu zuten programan.[7] 1984an bigarren bertsio bat argitaratu zuen Oskorrik Alemania euskaraz diskoan. 1996an Oskorri tadearen 25. urteurreneko zuzeneko kontzertuan beste bertsio bat egin zuten Joseba Tapiarekin 25 kantu-urte diskorako.[8] Taldearen bost hamarkadako ibilbideari amaiera emateko ere, Furra furra abestiarekin akordatu ziren taldekoak, 2015ean, Bilboko Arriaga antzokian eskainitako azken kontzertuan. Bitan jo zuten, gainera. Bisen aurretik lehenik, eta bisen ostean gero.[9]
Bitxia da 1980an izan zuen lehen agerraldi hartatik 2015ean izan zuen azken agerraldira abestiak izan duen bilakaerari erreparatzea. Izan ere, Oskorrikoek nabarmen moteltzen dute abestiaren hasierako leloa Alemanian euskaraz diskorako (1984). Geldo hasi, eta gorantz. Are gehiago moteltzen entzun daiteke hasiera hori taldearen 25. urteurrena ospatzeko kontzertuaren zuzeneko grabazioan. 2007an grabatutako Banda band zuzenekoan, bihurri dabiltza musikariak. Abestia hasteko desiotan dauden entzuleekin jolasean. Eta, azkenik, motel hasita bai, baina adarra jotzeko jolasik gabe dator 2015eko azken kontzertuko azken kanta.
Natxo de Feliperen bertso hauek ironia eta umorearen bidez salatzen zuten 1980ko postfrankismoan ere kalean indar polizialek zuten presentzia ("...tanketa topatu dut nire kafesnean...", "...eta orain banoa berriro ohera, bila ez datozkit, lolo egitera..."), txantxetan dio zorri bat "garbitu" nahi duela ur pistola batez, baina galdurik dagoela muniziorik gabe geratu delako, eta txantxetan dio akordeoia dela bere arma bakarra, lehoia dirudiela eta eskua jaten badio... "on egin diezaion".[10]
—Iñigo Astiz (Berria)[9]
Bertsoaren neurria zortziko txikia denez doinu honekin abestu daitezke hamaika bertso ezagun.
Guztira lau bertso dira eta hau da lau horietako lehenengoa. honela hasten da abestia:
hortxe duzu fandangoa
geure gustukoa.
Gaur goizean jeiki naiz
suerte onean,
tanke bat topatu dut
neure kafesnean;
ez dakit zer daukagun
bake ala gerra
baina nik badaezpadan
egin dut puzkerra.
Portugaleteko Danok bat zortzikoteak grabatu zuen bertsioan tradiziozko hitzak azaltzen dira: «Bizkargiko parian,/ gangarra batian,/ andre bat erosi nuen/ errial batian./ Zapatak garbitzeko,/ zubian parian,/ itzalpean egoteko,/ eguzki danian». Haien iturri beretik edaten du Oskorrik, baina erabat bestelakoa da helmuga duten itsasoa.[9]

  • https://web.archive.org/web/20160304222045/http://ahobetekanta.arteola.com/kanta.php?id=75 "Gaztelugatxe (Herrikoia-Natxo de Felipe ), 1984, Elkar diskoetxea.", Edorta Jimenez. Aho bete kanta webgunea.]
  • «Ochote “Danok-Bat” - Listen on Deezer | Music Streaming» Deezer (Noiz kontsultatua: 2019-10-17).
  • ‎Euskaldun Kantariak. “Danok-Bat” zortzikotea. . Tejada maisuaren Orkresta Sinfonikoz eta Gure Ametsa abesbatza. (Ochote Danok-bat, Sinfónica Maestro Tejada & Coral Gure Ametsa). (Noiz kontsultatua: 2019-10-17).
  • Danok bat, zortzikotea. (1976). Furra Furra (Remastered). (Noiz kontsultatua: 2019-10-17).
  • Soziedad Alkoholika página web oficial. 2014-02-19 (Noiz kontsultatua: 2018-10-18).
  • Furra furra - Soziedad Alkoholica. (Noiz kontsultatua: 2019-10-17).
  • a b Tolosa, Andoni. «Oskorri» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
  • Oskorri eta Joseba Tapia. (1996). Furra furra. Oskorri & Joseba Tapia (1996-09-13) (4'36). .
  • a b c Astiz, Iñigo. «Ezetz kantatu gabe irakurri» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  • Juan Carlos Eguillor, ilustrador. (1992). Oskorri. Ehun ta hamaikatxo kantu. (2a. ed. argitaraldia) Elkar, 60 or. ISBN 84-7529-919-9. PMC 435702787. (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  • Wikipediako bilaketara joan