galdategi
- Tailerra
- en foundry
- es fundición
- fr fonderie
galdategi
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
- ↑ Haizeola, Gipuzkoako Goierri eskualdean dokumentaturiko hitza da batik bat. Agorrola eta jentilola terminoak ere erabili izan dira euskaraz.
- ↑ Mihiztadura adierazteko erabiltzen zen ahardi-ordotsa esapidea. Kontuan hartu ahardia zerri emea dela, eta ordotsa zerri arra. Beraz, gaztelaniazko "machiembrado" hitzaren baliokidea izanen zen.
- ↑ a b Harluxet Hiztegi Entziklopedikoko sarrera
- ↑ a b c d e f g h Rementeria Argote, Nagore. Burdina, metal preziatua. Elhuyar aldizkaria, 189. zenbakia, 2003ko uztailak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-7).
- ↑ Peñalver Iribarren, Xabier; San Jose Santamarta, Sonia. Burdin Aroko herri harresituak Gipuzkoan. Bertan, 20, 2003, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, ISBN: 84-7907-422-1, bertan.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-7).
- ↑ San Jose Santamarta, Sonia. Metalurgia Burdin Aroan. Euskonews, 691. zenbakia, euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-7).
- ↑ a b Franco Pérez, F. Javier. Arqueología y Paleosiderurgia Prehidráulica en Bizkaia (Siglos III-XIII). Tras las huellas de los antiguos ferrones, Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea, 2017, addi.ehu.es. Doktore tesia, (Noiz kontsultatua: 2020-11-8).
- ↑ a b c Ahanzturatik atera dituzte Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban 2.000 urtez gaindi ibilitako haizeolak. Campusa, 2018ko maiatzak 17, ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).
- ↑ I coloquio de arqueología experimental del hierro y paleosiderurgia. Coloquio abierto.. Kobie Anejo 13, 2014, 209-218, orrialdeak, bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).
- ↑ a b c Aramendia Iparragirre, Eihartze. Ezkutuko ondarea. Berria, 2018ko ekainak 6, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
- ↑ Temin, Peter; Fisher, Douglas Alan. (1965). «The Epic of Steel.» The Economic History Review 17 (3): 627. doi: . ISSN 0013-0117. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- ↑ a b c Urteaga, Mertxe. La cultura metalúrgica del hierro en el Pirineo durante la Edad Media. Trabajos de Arqueología Navarra (TAN), 30, 2018, 237-262ISSN: 0211-5174, ISSN-e: 2530-5816, culturanavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
- ↑ a b c d e f g Urteaga, Mertxe. El homo faber (I). La cultura del hierro en el País Vasco: de don Julio Caro Baroja a la actualidad. Cultura y patrimonio de los pueblos de España, Seminario conmemorativo del centenario de don Julio Caro Baroja, academia.edu (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
- ↑ Mugueta Moreno, Íñigo. La primera industrialización en Navarra: las ferrerías en la Baja Edad Media. Huarte de San Juan, 16. zenbakia, 2009, 9-58. orrialdeak, academica-e.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
- ↑ Palacios Mendoza, Victorino; Rodriguez Fernandez, José. Ayarako koadrillako ondare arkitektonikoa. Aiarako Koadrila /Cuadrilla de Ayala, researchgate.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
- ↑ a b c d e Cabezón, Xabier. Ferrerías hidraúlicas. leitzaran.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
- ↑ Aragón Ruano, Álvaro. Las ferrerías guipuzcoanas ante la crisis del siglo XVII. Cuadernos De Historia Moderna, 37, 73-102, revistas.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
- ↑ Prieto Gil de San Vicente, Mikel; Irixoa Cortés, Iago. La construcción de presas fluviales en Gipuzkoa a comienzos de la Edad Moderna. En torno a tres tipologías:la «ardiordosa», la presa de «gailur-astoak» y la de «nasas y baldos». aranzadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-7).
- ↑ a b c Garmendia Larrañaga, Juan; Mendiguren Bereziartu, Xabier. Juan Garmendia Larrañagaren Hiztegi etnografikoa. Eusko Ikaskuntza, 2009, Juan Garmendia Larrañaga Bilduma, 55, ISBN: 978-84-8419-121-6, core.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
- ↑ Korkostegi Aranguren, Inaxio. Agorregiko burdinola. Elhuyar aldizkaria, 108. zenbakia, 1996ko ekainak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
- ↑ El Pobal burdinola: Haize-arka. bizkaikoa.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
- ↑ El Pobal burdinola: Gabia. bizkaikoa.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-2).
- ↑ Udala, Goizuetako. «OHITURAK ETA KULTURA» goizueta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
Wikipediako bilaketara joan
SARRERA DESBERDINA:
Burdinola
Burdinola edo ola burdin-minerala lantzeko eta burdina ekoizteko antzinako lantegia da.[1] Euskal Herriko historian garrantzi handiko jarduera izan zen, bereziki XIV. mendetik XVIII. mendera. Horren lekuko dira euskal mitologian burdingintzari buruzko testigantza ugariak. XVIII. mendetik aurrera, ordea, Industria Iraultzarekin batera, burdinolen gainbehera hasi zen, eta labe garaien sorrerak eman zien azken kolpea.
Burdina naturan oso ugaria den arren, gehienbat oxido eran (burdin mea) aurkitzen da; horregatik, burdinoletan erredukzio-erreakzio bat erabili behar izaten zen burdina purua oxigenotik eta gainerako elementuetatik banatzeko. Erreakzio horretan erreduktorea karbono monoxidoa (CO) zen, eta hauspoek emandako airearekin ikatza berotuz lortzen zen.[2]
Kimikaren aldetik ez da prozesu sinplea. Ikatzaren karbonoak aireko oxigeno-molekulekin (O2) erreakzionatzean karbono dioxidoa (CO2) sortzen da. Erreakzio hau oso exotermikoa da, hau da, bero asko askatzen du. Karbono dioxidoak karbonoarekin erreakzionatzen du eta karbono monoxidoa lortzen da. Karbono monoxidoak erreduktore bezala jokatzen du: burdin oxidoak erreduzitu eta burdina purua ematen du.[2]
Burdinoletan erabiltzen zen burdin mea hematitea (Fe2O3) zen gehienbat, baina zaila da hematitea guztiz erreduzitzea; horregatik, magnetitaren (3O4) eta wüstitaren (FeO) arrastoak agertzen dira gainerako ezpurutasunekin batera. Burdin oxido horiek metal purua lortzeko tarteko erreakzioetako produktuak direlako agertzen dira.[2]
Olagizonek birrindu egiten zuten burdin mea labean sartu aurretik; hala, erreakzio-azalera handitzen zuten eta karbono monoxidoa errazago iristen zen oxidora. Ondoren, egur-ikatza eta birrindutako mea labean sartzen ziren nahasian. Erreakzio-andana hori gertatzeko, ezinbestekoa zen labean tenperatura altuak lortzea. 1.400 °C ingururaino berotzen zuten labea, burdinaren urtze-puntutik (1.538 °C) gertu, eta bospasei orduz tenperatura horretan mantentzen zen. Horretarako, etengabe ikatza gehitu behar izaten zuten. Horregatik, ikatzaren hornikuntzan arazoak izanez gero, lan egiteari utzi behar izaten zion burdinola askok.[2]
1.100 °C-tik gora burdina ez beste konposatu guztiak urtu egiten dira. Hortaz baliatzeko, zeharzuloa zuten labeek, urtutako ezpurutasunak labetik kanpora ateratzeko. Hala azalduta burdina eta ezpurutasunak banatzeak erraza dirudi, baina, tamalez, labeko tenperatura ez zen homogeneoa izaten eta zenbait ezpurutasun (zepa) burdinari itsatsita geratzen ziren, agoa osatuz. Burdina purua zepatik askatzeko, agoa mailuaz kolpatzen zuten.[2]
Metalgintzaren historian izugarrizko iraultza ekarri zuen burdinak, ordura arte ezagutzen zen metalik sendoena, brontzea, baino gogorragoa baitzen. Baina burdina erauzteko oso tenperatura altua behar denez, eta tenperatura hori luzaroan mantendu behar denez, teknologia oso aurreratua eskatzen zuen metalgintzaren alorrean. Burdina erabiltzeak zituen abantailak ikusirik, burdingintza erraz zabaldu zen. Eta Brontze Aroak Burdin Aroari egin zion leku.[2]
Burdin Aroaren sorrera Asia Txikian kokatzen da K. a. 1200 aldean. Hala ere, oraindik ez dago garbi non eta noiz erauzi zen burdina lehenengo aldiz. Badirudi burdina erauztea leku desberdinetan eta aldi berean lortu zutela, hala nola, Europan, Asia Txikian eta Txinan. Afrikan ere K. a. V. menderako burdina erauzteko gai ziren herri asko; horretarako, haizeola txikiak erabiltzen zituzten. Indian ere indar handia hartu zuen burdingintzak, eta Antzinateko burdin-ekoizle handienetako bat izan zen; horren adierazgarri, Delhin K. a. 400. urteko burdinazko zutabe bat dago.[2]
Burdin Aroa K. a. 600. urtetik aurrera garatu zen Euskal Herrian. Kultura hau, ziur asko, zelta edo indoeuropar jatorriko herriek ekarri zuten, hauetako asko Pirinio mendien mendebaletik sartu zirenean. Garai hartako indusketa arkeologikoetan, ohikoa da bai burdinazko objektuak, bai azpiproduktuak (mea zatiak, zepak) topatzea. Burdinaz egiten ziren, besteak beste, nekazaritzako lanabesak (igitaiak, golde-muturrak...), zura lantzeko trintxak eta gubiak, aiztoak, iltzeak eta armak (lantza-puntak).[3][4]
Lehenbiziko burdinolak haizeola izenekoak ziren.[oh 1] Mendietan egoten ziren, bertan baitzeuden burdin-mea eta egur ikatza egiteko beharrezkoa zen egurra. Labeak harrizkoak ziren, buztin hezearekin sendotuak,[5] eta lur azpikoak. Zaharrenak katilu-formakoak ziren, lurrean egindako barrunbeak; geroago, labe eboluzionatuagoak eta eraginkorragoak egin zituzten erromatarrek, kono-enbor formakoak.[6] Barne diametroa 40-70 zentimetro artekoa izan ohi zen.[7] Labearen bidez burdina erreduzitzen zuten; hau da, beroaren bitartez mineralak banatu eta burdina garbia ateratzeko erabiltzen zituzten labeak. Ez zuten galdatzen, garai hartan ez baitziren tenperatura altu horietara iristen. Ekoizten zuten totxoarekin gero errementariak objektuak egiten zituen.[8]
Euskal Herriko lurretan, K.a. V. mendetik XV. mendera arte funtzionatu zuten, zeharrolak (burdinola hidraulikoak) iritsi eta gero ere. Haiei buruzko dokumentu idatzirik ez badago ere, arrasto franko dago gure mendietan, zepategiak eta labeen paretak, batez ere. EHUko arkeologia talde bat 1999an hasi zen halako aztarnategi arkeologikoen inbentarioa egiten eta, 2018ra bitartean, 300 haizeola baino gehiago katalogatu zituen: 170 Bizkaian, 150 Gipuzkoan eta 25 Araban. Ipar Euskal Herrian, berriz, 74 atzeman dira Errobi eta Aldude ibarretan. Prospekzio horiei esker, Europan parekorik ez duen labe-mota bat deskribatu zuten: aho zabaleko ontzien itxurakoa da eta, gainerako labeak ez bezala, goiko aldetik sartu eta ateratzen da karga; hori da berezi egiten duena.[6][8]
Egur ikatzaren errekuntza egokia egiteko, airearen injekzioa modu ezberdinetan egiten zen (Erdi Aroko olagizonek hauspoak erabiltzen zituzten).[5] Etimologiagatik, pentsatu izan da haizeolak mendi gainetan jartzen zirela, eta haizeak egiten zuela hauspo lana. Baina EHUko ikerleek meteorologia datuak aztertu dituzte, eta ez dute harremanik aurkitu toki haizetsuen eta haizeolen kokapenaren artean.[8] Askotan mendi mazeletan egoten ziren, eta ezinbestekoa zuten ura (errekak edo iturburuak) hurbil izatea. Ura, besteak beste, minerala garbitzeko eta labe barneko buztin-geruza bustitzeko baliatzen zuten.[6]
Erdi Aroan burdinola hidraulikoak garatu ziren, ibai eta erreketako uraren indarraz energia eskuratzen zutenak, alegia. Haizeolen ekoizpen txikiaren aldean (labekada bakoitzeko kilogramo bat inguru burdin), gurpil hidraulikoen eta hauspoen erabilpenak instalakuntzak eta ekoizpena handitzea ekarri zuen: XIV. mendean eraikitako ola batzuek 15 kg inguru atera zezaketen, eta burdinolen azken garaian burdin totxo handiak (12-15 arroa bitartekoak) ateratzen ziren.[1]
Ekoizpena handitzearekin, baina, mea denbora gehiago egoten zen ikatzaren eraginpean; horrek, hauspoen bidez sartutako haizearekin batera, burdinaren zati bat urtzea eta karbonoz asetzea ekartzen zuen, forjatu ezinezko arrabio bihurtuz. Horrela, arrabioa burdinolen hondakintzat hartu zen Europan, harik eta XIV. mendean labe garaietan prozesatzen hasi arte.[9] Pirinioetan, ordea, XIX. mendera arte iraun zuen mearen erredukzio prozesu zuzenak, alegia, burdinoletako labe apal irekietan egiten zenak.[10]
Frantziar ikerlarien arabera, XII. mendetik aitzinera hedatu ziren burdinola hidraulikoak Europan zehar, Zistertar Ordenaren eskutik; haatik, Katalunian IX. eta X. mendeetako zenbait aipamen bildu dira, siderurgia gune batzuetan egiten zen uraren aprobetxamenduari buruzkoak. Horrezaz gain, 1990eko hamarkadan XI. mendeko burdinola hidrauliko baten geldinak atzeman ziren Fabregadan (Sant Esteve de la Sarga, Lleida).[10]
Euskal Herriari dagokionez, Antso VI.a Nafarroakoak 1290ean Segurari emandako hiri-gutuna da burdinola hidraulikoak (masuqueras) aipatzen dituen lehenbiziko agiria:[11]
1316ko agiri baten arabera, ordaindu beharreko zergaren zati bat barkatu zitzaien Doneztebe haraneko burdinolei, ur-eskasia (mengoa de agua) izan zutelako; beraz, orduko indar hidraulikoa erabiltzen zuten burdinolak zeuden Nafarroa Garaiko eskualde horretan ere.[12] Segurako beste agiri batek, 1335eko data duenak, hiru burdinola mota aipatzen ditu: masuqueras, de mazo de agua eta de omes; hidraulikoak lehenbiziko biak, eta ez hidraulikoa hirugarrena. Izan ere, haizeolak ez ziren berehala desagertu, eta XIV. mendean bederen erabili ziren:[11]
Lau aldi nagusi daude burdinola hidraulikoen garapenean:[11]
Burdinola hidraulikoen zati edo elementu nagusiak hauek ziren:[14][11]
Urteko lan kanpaina euriaren araberakoa izaten zen burdinoletan eta, ondorioz, ibaietako ur-emariak baldintzaturikoa; horregatik, azaro aldera hasi ohi zen, eta apirila nahiz maiatz aldean amaitzen zen.
Urriaren bukaera aldera olagizonek idi gizen bat, inguruetako gizenena, hiltzeko ohitura zuten, urteko lan-kanpaina hasi aurretik, eta gaziturik, zezinan egiten zuten beren otorduetarako. Gainerako urte zatian, berriz, gehienetan beste lan hauek egiten zituzten: zuhaitz eta txara nahiz sasiak moztea basoan, labe eta sutegietan behar zuten ikatza egiteko; meategietatik burdinkia ateratzea, urtzea eta oletara eramatea.
Itsas portuetan eta ibaiak itsasoratzen diren tokietan baziren etxe berezi batzuk, errenteria izeneko saltokiak, adibidez: Errenterian (hain zuzen, hortik datorkio izena herriari), Donostian, Orion, Zestoako Beduan, Bilboko San Anton zubiaren ondoan eta abar; batez ere, burdin eta gainerako ekoizpenak bertan pilatzeko izaten ziran, baita ikertzaileek aztertu ondoren hainbat destinoetarako ontziratzeak ere.
Bertako langileak izenez olagizonak ziren, eta hauek izaten ziran gehienetan:
Olajaun delakoarekin egiten zuten iele eta urtzaileek beren lanituna, gehienetan ateratako burdin kintal bakoitzeko erreal bina, larunbatetan pisatuta. Urteko lan-aldiaren amaieran egiten zuten ordainketa, baina tartean ere ordaindu ohi zuten gerokoa aurreratuz.
Urtzaileak bere lan berezia egiteko, meatokitik ekarritako burdinkia bereizi behar izaten zuen lehenik, labea betetzeko behar zuen tonaerdia osotu arte. Mailuz joka zatitu edo txikitu behar zituen, bakoitza sei zentimetro baino handiagoa izango ez zen moduan utziz; berehala galbahetu egiten zen, hauts, apur eta zentimetroa baino txikiagoko puskak alde batera bereizteko. Lan honetan laguntzaile izaten zuen pealea.
Ondoren labea bete ohi zuen, burdin mea eta ikatza txandaka sartuz; labea piztean, berriz, haizea eman behar zion hauspoz, indartsu eman ere, su-gar urdinak ateratzea lortu arte.
Lehen ere esan dugunez, gasek murrizten eta aldatzen zuten burdin mea, benetan burdinki edo burdin bihurtu arte.
Adierazi den bezala, Gasek murrizten zuten burdin mea edo burdin oxidoa honako egoeretatik igaroz:
Baina burdinki ez zen guztia bereizi eta, ordu pare baten ostean, ziar-zulo zeritzan zuloan barrena kanporatzen zuten ziarrak edo zirelakoak.
Berotasun oso handian eta murrizketa giroan, burdinak ikazkaia bereganatzen duelako, edota biak elkartzen direlako, burdina hoztu eta gogortzean zatikor edo hauskor gertatzen da. Horregatik, trebetasun eta esku bereziak behar zituen urtzaileak, kako luze baten bidez burdinkiak elkarri itsasteko eta labeko bazterrik oxidatzaileenera biltzeko: horrela lotzen zuen burdinari ikazkaia murriztea eta agoa burdintsuago bihurtzea.
Labea piztu eta lauzpabost ordura hasi ohi zen urtzailea, burruntzi edo su-hagaren bídez, labean barrena sakabanaturik zeuden burdinki puska harro-harroak bata besteari itsasten; horrela pilatu eta itsatsitako mukulu edo pila gori-goria zen agoa, ehun eta berrogeita hamar kilotik berrehunerako burdin konkorra.
Bost olagizonek burdinaga eta kurrikak izeneko suhatz handiez atera, eta gabiaren ingude gainera eramaten zuten; hantxe gabiaren mailukadaz lantzen zuten, ziarrak kendu eta burdinari purutasun handiagoa emanez.
Gaur egungo labe garaietan ez bezala, burdina urtu gabe lantzen zuten zeharroletan, galdaketa prozesu edo fasetik pasa gabe.
Gabiaren ingude gainean ipini orduko agoa, 900º eta 1.000º bitarteko berotasuna galdu baino lehen hasten zen ielea joka hura lantzen eta tiratzen, trinkotu heinean arbastatze karratu nahiz totxo tankera emanez.
Atera behar zuen burdinazatia lodia bazen, berotu aldi batez burutu ohi zuen bere lana; baina ebaketa txikiagoko burdin profilak atera behar zituenean, totxo gorituak taiel batez mozten zituzten; eta gelditutako zatiak ondoren behar adina bider gorituz forjatzen zituen.
Egiten zituzten haga edo barrak bitarikoak izan ohi ziren: burdina gozoa edo burdina biguna batetik eta altzairu naturala bestetik, karbono proportzioa %0,2-%1era bitartean alda zitekeelarik.
Burdingaia labean kargatzetik, forjaketan burdina profilak atera bitarteko lanaren ziklo osoa, aldakorra izaten zen zeharrolak zuen garrantziaren arabera; gehienetan bospasei orduko lana izaten zen. Tonaerdi bat burdinki eta ia beste hainbeste ikatz kontsumitzen zen. Hala, bataz beste, ehun eta berrogeita hamar kilo burdina lortzen zen.
Zeharroletan landutako burdina kalitate oso onekoa zen erabilitako materialen purutasunagatik eta ganga fosfororik gabea izateagatik; baina baita sufrerik gabeko egur-ikatzetan goritzen zutelako ere. Bestalde homogeneotasun gutxikoa eta garbitasun gutxia ere izaten zen, zilarrak guztiz kentzea zailegi gertatzeaz gain, karrakaz jateko zailak ziren altzairu-zati gogorrak izaten zituelako tartetan. Alderantziz, altzairu gozoa, karbono gutxikoa zenez, erraza gertatzen zen forjaketarako nahiz beroketa eta soldadura goria egiteko, aingurak bezalako pieza handietan.
Neke handikoak, garestiak eta errendimendu txikikoak ziren antzina burdina-lanak, gure gaur egungo ikuspegiaz alderatuta. Beraz, hasierako zeharrola haietan, erregaien edo ikatzaren kontsumoa, ateratzen zuten burdina-kopuruari zegokionean, %300 eta %500 bitartekoa izaten zen; burdina bera ere sartutako ikatzaren erdira jaitsi ohi zen pisuan. Hain zuzen ere, zepa arre harro pilak, burdinaz aberats eta burdinoletako meatzeetan eta ibaiertzetan pilatzen zituztenak berriro erabili egiten ziren, XX. mendean ere.
Fanderietan edo ijezketa-lantegietan burdinazko totxoak xafla bihurtzen zituzten. Hau lortu ahal izateko, burdinazko barrak bi zilindro lauren artean estutzen ziren. Horren ondoren, zilindro ildaskatu baten bidez, zerrenda finetan mozten zen xafla. Sistema honen asmakizuna Leonardo da Vincirekin lotzen da, geroztik garatu egin zen. Iberiar penintsulan ezagutu zen lehen fanderia Durangon eraiki zen, eta 1591. urtean hasi zen lanean.
Oreretan 1769. urtean eraiki zen fanderia da Gipuzkoako lehen eredua. Irandako Markesaren laguntzaz egin zen eta horretarako Alemaniatik ekarri behar izan ziren langileak. Euskal Herriko Hiztegi Historiko-Geografikoan aipatzen denez, mota horretako enpresatan bakarra zen bera, erreberberozko bi labe zituena. Hori zela-eta, lana bikoiztu zitekeen. Enpresa horren garaikidea zen Egaña idazleak dio, 150.000 libra xafla baina ez zituela saltzen, eta kopuru hori astean atera zitekeenaren herena zen.
Aingurategiak Gipuzkoan kokatu baziren, Juan Fermin Guillisastik erakutsitako trebetasunari esker izan zen. Izan ere, honek benetako industria-espioitza egin ondoren, ainguragintzan Holandan erabiltzen zen metodoa ekarri zuen. Eta, hala, metodo hori Orioko San Pedro auzoko Arrazubia burdinolan erabili zuen.
Jarduera berri horren ekarpenez, armadarako aingurak egiteko enpresa sortu zen Hernanin, Urumearen eskuinaldeko ibaiertzean. Lantegi hori Fagollagan 1751. urtean hasi zen lanean. Aingurak, berriz, Urumea ibaian zehar garraiatzen ziren Donostiako Santa Katalina porturaino.
Aingura-enpresa izan zen tokian porlan-enpresa baten aztarnek ikus daitezke gaur egun.
Kanoientzako ginbalet-lantegiak asko izango ziren, ziur asko. Mota honetako enpresa hidraulikoei buruzko ikerketa egiteke egon arren, ezagutzen dira hainbat kokagune, Deba ibarrean eta, zehatzago esateko, Arrasaten eta Elgoibarren. Horrez gain, jakin badakigu halako enpresak arma-enpresei loturik zeudela. Gertakizun horren data modernoa da, dirudienez; izan ere, idatzietan XVIII. eta XIX. mendeetako aipamenak baino ez dira egiten.
XVIII. mendean burdinolak desagertzen hasi ziren Euskal Herrian. 1820 inguruan, artean, Jose Antonio Ybarra merkatariak 100 burdinolari baino gehiagori hornitzen zien mea Kantauriko kostaldean bere Somorrostroko meategietatik. I. Karlistaldian, zaila izan zen mearen hornikuntza, Bizkaian Bilbo inguruarekin zegoen zatiketa zela eta. Horregatik, burdinola askok behea jo zuten, eta beste batzuek ekoizpena asko gutxitu.
Gerra amaitu ondoren, olagizonek bikoiztu egin zituzten gerra aurretik zituzten zorrak; izan ere, ikatza eta mea erregaia garestiak ziren, eta lehiatu ezinik zebiltzan. Hain zuzen, zor horiek izan ziren 1828an sortutako Ybarra, Mier y Compañía Itsasadarreko mea-hornitzaile eta merkatarien konpainiaren diru sarrera nagusiak, hasieran. 1869an eskaera bat luzatu zioten Goizuetan itxi berri ziren zortzi burdinolak zirela eta, herritarrak lanbideak aldatzera behartu zituena[21]. Mendea bukatzerako, ez zen jada burdinola bakarren bat besterik gelditzen.
Burdinolak erabat desagertzeko arrazoirik nagusienak hauek izan ziren:
(Legazpi, Gipuzkoa)